Helduentzako ipuin saioa Gallartako Liburutegian

Ziur asko ezagunak dituzu. Leku guztietan daude: auzoan, familian, lantokian… Baliteke zeu ere haietako bat izatea. Ogi gogorrari hortz zorrotz. Hala ibili ziren, etsi gabe. Ikasi, borrokatu, nahi izan eta bere burua maite izan zuten. Libre izatea erabaki zuten emakumeak dira, astiro-astiro haien boterearen kontzientzia hartzen joan zirenak. Zatoz omenaldi xumea eskaintzen dioten ipuin hauek entzutera. Hauetako istorio askok zurearekin antza handia izan dezakete, agian. Zatoz eta denon artean elika dezagun emakumeon boterea oraindik ere gehiago haz dadin.

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Maite Franko Gallartako Liburutegira etorriko da istorioak kontatzera, martxoaren 9an, arratsaldeko 18:00etan.

Parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da herriko liburutegietan martxoaren 1etik 8ra bitartean. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude