Egilearen artxiboa: oarnedo

Ipuin saioa Gallartako Liburutegian

Maiatzaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean, 1-3 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa saioa izango dugu Gallartako liburutegian.

Hauxe da lehenengo aldia hain publiko gazteari honelako saio bat zuzentzen diogula. Ipuinekin, hitz jokoekin, abestiekin eta masajeen hizkuntza ez ahozkoarekin, literaturara lehen hurbilpen bat izan dezaten errazteko.

Parte hartzeko izena aldez aurretik ematea nahitaezkoa da herriko liburutegietan, maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Gehienez, 12 familia onartuko dira.

“Berdin kontari” helduentzako berdintasun ipuinen tailerra Gallartako Liburutegian

Maiatzaren 2an, asteartea, arratsaldeko 17:30etik 19:30ak arte, helduei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra izango dugu Gallartako Liburutegian. Guraso, aitite-amama, irakasle edota ipuin kontaketan interesatuta dagoen edozein pertsonak parte hartu dezake. Arreta handia jarriko da istorioen bidez bidaltzen diren mezuetan, beti ere genero berdintasuna sustatuz literaturaren bitartez. Aurtengo lehenengo tailer honen izenburua “Animalien ipuinak kontari: oilo, oilar, azeri eme eta azeri ar” da.

Parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da herriko liburutegietan apirilaren 25etik maiatzaren 2ra bitartean.

Ipuin kontaketa saioa Las Carreraseko Liburutegian

Apirilaren 26an, arratsaldeko 17:30etan umeentzako “Mitologia Basajaunekin ikasi” izeneko ipuin kontaketa Saioa izango dugu Las Carreraseko liburutegian, Amaia Afanador narratzailearen eskutik.

Saio hau 5-8  urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta parte hartzeko apirilaren 19tik 25era bitartean izena eman beharko duzu herriko liburutegietan. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Aste Santuko itxierak

Aste Santuko oporrak direla eta, egun batzuk hartuko ditugu libre…

Gallartako liburutegia apirilaren 10etik 17ra (biak barne) itxita egongo da.

Las Carreraseko liburutegia apirilaren 13tik 23ra (biak barne) itxita egongo da.

Ondo pasa oporrak!

 

Ipuin kontaketa saioa Las Carreraseko Liburutegian

Martxoaren 23an, arratsaldeko 17:30etan umeentzako “Munduko neskak” izeneko ipuin kontaketa saioa edukiko dugu Las Carreraseko liburutegian, Alberto Bargos narratzailearen eskutik.

Saio hau 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta parte hartzeko martxoaren 16tik 22ra bitartean izena eman beharko duzu herriko liburutegietan. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Helduentzako ipuin saioa Gallartako Liburutegian

Ziur asko ezagunak dituzu. Leku guztietan daude: auzoan, familian, lantokian… Baliteke zeu ere haietako bat izatea. Ogi gogorrari hortz zorrotz. Hala ibili ziren, etsi gabe. Ikasi, borrokatu, nahi izan eta bere burua maite izan zuten. Libre izatea erabaki zuten emakumeak dira, astiro-astiro haien boterearen kontzientzia hartzen joan zirenak. Zatoz omenaldi xumea eskaintzen dioten ipuin hauek entzutera. Hauetako istorio askok zurearekin antza handia izan dezakete, agian. Zatoz eta denon artean elika dezagun emakumeon boterea oraindik ere gehiago haz dadin.

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Maite Franko Gallartako Liburutegira etorriko da istorioak kontatzera, martxoaren 9an, arratsaldeko 18:00etan.

Parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da herriko liburutegietan martxoaren 1etik 8ra bitartean. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Helduentzako ipuin kontaketa saioa Las Carreraseko liburutegian

Azaroaren 24an arratsaldeko 18:00etan Emakumeenganako indarkeriaren ezabapenaren nazioarteko eguna ospatzeko, helduentzako Quien bien te quiere, te hará brillar (Cuentos contra la violencia de género )izeneko ipuin kontaketa Saioa edukiko dugu Las Carreraseko liburutegian Maite Franko narratzailearen eskutik.

Parte hartzeko azaroaren 17tik 23ra bitartean izena eman beharko duzu herriko liburutegietan. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

kartela

Ipuin kontaketa saioa Gallartako liburutegian

Azaroaren 3an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan, 5-8 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa saioa izango dugu Gallartako liburutegian, Amaia Afanador kontalariaren eskutik. Entzungo ditugun ipuinak Halloween gaiaren gainean izango dira eta kontaketa saioa amaitu ondoren tailer txiki bat ere eskainiko digu kontalariak.

Parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da herriko liburutegietan urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

kartela