Ni, Vera hurrengo literatura solasaldian

Ni, VeraAte joka dugu berriz literatura solasaldiaren hurrengo hitzordua. Oraingoan proposatzen dizuegun irakurketa honako hau da: Itxaso Martin Zapirainen “Ni, Vera”.

Otsailaren 23an, asteartez elkartuko gara, Basteroko bilera gelan, beti bezala 19:00etan.

Itxaso MartinIzena emateko udal liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbidera idaztiz. Pasa zaitez liburutegitik zure alea jasotzera. Hemen liburuari buruzko dossierra Hernaniko liburutegiari esker.

 

Andoaingo literatura solasaldian Bertol Arrietaren “Alter ero”

Andoaingo liburutegiak gonbidatuta Bertol Arrieta izango da gurekin. Idazle zarauztarra Alter ero ipuin-liburuaren inguruan solastera etorriko da urteko bigarren euskarazko literatura solasaldira.

Animatzen zareten danontzako dago liburuaren ale bat liburutegian eta izena emateko, beti bezala,  udal liburutegian bertan, 943 300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz.

Hemen Hernaniko liburutegiak prestatutako liburuxka

 

Nada (Janne Teller) Andoaingo literatura solasaldian

nada Existentzialismo kutsua dario, ezta?. Janne Teller idazle danimarkarraren Nada eleberriaren lehenengo esaldiak dira. Hau da  aukeratutako liburua solasaldien lehenengo saiorako.  Hemen duzue liburu honi hurbilketa bat.

Liburu berezia, arrastoa uzten duena. Beti bezala Ane Muñoz izango dugu lemazain. Izena emateko liburutegian bertan, 943300615 telefonoan edo liburutegia@andoain.eus gure posta elektronikoaren bidez.

Dolores Redondoren “El guardian invisible” liburuaren inguruan Andoaingo liburutegiko literatura solasaldia

redondo2basoa«Ainhoa Elizasu fue la segunda víctima del basajaun, aunque entonces la prensa todavía no lo llamaba así. Fue un poco más tarde cuando trascendió que alrededor de los cadáveres aparecían pelos de animal, restos de piel y rastros dudosamente humanos, unidos a una especie de fúnebre ceremonia de purificación. Una fuerza maligna, telúrica y ancestral parecía haber marcado los cuerpos de aquellas casi niñas con la ropa rasgada, el vello púbico rasurado y las manos dispuestas en actitud virginal.»

Bihar, azaroak 25, berriz elkartuko gara Ane Muñozen gidaritzapean Redondoren eleberriaren inguruan. Biharkoaren aperitifa den elkarrizketatxo bat irakurtzeko gogoa piztu bazaizu hemen.

Leire Salaberriaren testu eta marrazkiekin argitaratu da “Hiltzaileak” albuma

Haurrentzako albumak sortzeko 2014ko Etxepare Saria irabazi zuen lana kalean dago iada Pamiela eta Kalandrakaren eskutik. Oraingo honetan egile andoaindarra, Leire Salaberria, pirograbatuaren teknika baliatu du beldurrezko istorioa bat kontatzeko.

hiltzaileakhiltzaileak2

“Modu misteriotsu eta izugarri batekin  hasten da narrazioa. Egileak beldurra eta egonezina sentiarazteko gai den narrazioa eraiki du-eta hori ez da oso ohikoa gaur egingo haur literaturan.

Nolanahi ere, bukaeran irribarrea pizten du, halako alkimia baten bitartez.” (Pamielaren web orritik aterata). Andoaingo liburutegitik gure zorionik beroenak. Aupa!

 

 

 

Liburu azoka batetik ateratako 8 ideia gurasoak irakurketa sustatzeko haurrengan

mutikua irakurtzenneskatilla irakurtzenliburuazoka
1– Bilduma egitea ondo dago 2– Eskuzabala izatea baita ere 3– Errepikatzea ez da txarra 4– Liburuak ikutu egiten dira 5– Batzuetan haurrek aukeratzen dute 6– Beste batzuetan helduek aukeratu behar dute 7– Atzerakadak ez dira txarrak 8– Erostea plazerra da.

Anatarambanak emandako aholkuak: Liburuak ere erosi egin behar dizkiegu, liburutegi pertsonal bat eratzen hasteko, oroimen politak izateko eta nola ez industria kulturalari laguntzeko. Gehiago irakurtzeko…

Ingo al deu? Andoaingo musika taldearen “Greatest Hits” diskoa fonotekan daukazue eskuragarri

Andoaingo erromerizale taldearen diskoa 9 abestiz osatuta dago, horien artean makina bat plazatan dantzatutako Rosa-rosa edo Dantza kuduro. Jon taldekideak egindako dohaitzari esker bi ale bertako bildumarako jaso dira. Eskerrik asko hemendik.

Ekainaren 20an, ostiralarekin, herriko plazan egingo dute saioa, Sanjuanetako egitarauaren barruan eta Kautaren kontzertuaren ondoren.