Abusuko Mikrobiblioteka, gune berria

Abusuko liburutegiak sormen literarioko beste proiektu bat jarriko du martxan espazio berri batean, fisikoa nahiz birtuala izango dena. Mikrokontakizunak sortu eta irakurtzea bultzatzeko xedea izango du, baita horiek ahal den pertsona-kopuru gehienera helaraztea ere; horretarako, hainbat jarduera eta tailer antolatuko dira.

Abiapuntu gisa, Abusuko MIKROBIBLIOTEKAK mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen du, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak, eta haren obra txikietako batzuk Cita en la Glorieta aldizkari digitalean argitaratu dira.

Liburutegiak Abusu auzo guztira zabaldu nahi duen beste jarduera bat proposatu nahi du:mikrobiografiak sortzea “Zure bizitza konta ezazu sei hitzetan” lelopean. Hausnarketa, sintesia eta bereziki sormena lantzeko jarduera dugu hori, baina aldi berean pertsona guztiek egiteko aproposa da. Horretarako, kutxa bat jarriko da liburutegian abendura arte, eta mikrobiografiak sartuko dira bertan (mezu elektroniko edo Facebook bidez bidali daitezke ere bai). Ondoren, onenak aukeratuko dira eta sariak zozkatuko dira.

Honako mikrobiografia hauek har daitezke adibide gisa: Cincuenta años, adolescente con dos hijos; Su recuerdo tatuado en mi piel; Me costó soltarte, sonríes al saludarme; Me emociona compartir proyectos, ¿te animas?; Entre pez y ratón de biblioteca edo Trascendiendo hacia un mundo maravillosamente incierto.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude