Abusuko XI kultur astea hastera doa

“Abusu, inguruarekin bat” lelopean, martxoaren 26tik apirilaren 2ra Abusuko XI. Kultur Astea ospatuko da. Ekimena auzoko hezkuntza eta gizarte entitateek osatutako Abusu Sarean plataformak garatu du.

Egitarauari martxoaren 26an ekingo zaio, eta hainabat ekimenen artea nabarmendu nahi dugu martxoak 28an José Manuel López Marañón idazleak “Alcohol 99º” liburua aurkeztuko duela, 19:00ean Sata Isabel plazako zentroan.

Horri lotuta, asteazkenean, hilak 29, Liburu Azoka abiatuko da, eta larunbatera arte egongo da
zabalik, apirilaren 1era arte, alegia.

Asteburura iritsita, ostiralean “irakurzaletasuna” gaitzat hartuta, Mannequin Challenge sinpatikoa egingo da; amaitzerakoan, amodiozko gutunen lehiaketako lan saridunak irakurriko dira. Arratsaldean, Txani Rodríguezen liburuaren aurkezpena izango da: “Si quieres puedes quedarte”, arratsaldeko 19:00etan, liburu azokaren karpan.

Animatu Abusuko Kultur astean parte hartzera¡!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude