Belaunaldien arteko solasaldi literarioa

Ekainak 7, eguerdiko 15:00etan (eskola ordutegiaren barruan) Abusuko Bibliotekan lehenengo Solasaldi Literario Dialogikoa izango da eta bertara edozein adineko pertsonak hurbildu ahal izango dira, izan ere, belanauldien arteko solasaldia izango da William Shakespeareren “Romeo eta Julieta” liburu komentatzeko. Antzezlan honen adaptazioa erabili dute Zamakola eskolako seigarren mailako ikasleek tertulia dialogikoen dinamika praktikan jartzeko, hitzegiteko txandak errespetatuz eta moderatzile lanak ere txandaka eginez.

Ekainaren 7ko solasaldiak Jabi Gonzalez tutorearen ikasleak eta Iratxe Lópezek dinamizatutako liburutegiko irakurle klubeko kideak batu ditu lehenengoz eta auzoko edozein pertsona dago gonbidatuta bertan parte hartzera gaztelaniaz izango den saio bitxi honetan. Gomendatzen dugu egun hori baino lehenago liburua irakurtzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude