Kategoriaren artxiboa: Abisuak

Ikasleentzat ordutegi berezia

Maiatzaren 13tik ekainaren 15era arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute astelehenetik aurrera, maiatzak 13. Horrez gain, herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara artekoa izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 13:45eak arte.

Abusun ere, ordutegia luzatuko da unibertsitateko azterketak direla eta. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:45era eta larunbatetan 9:00etatik 13:45etara zabalduko dugu.

Abusuko Bibliotekan poltsak opari

Datozen asteetan liburutegira etorri eta libururen bat maileguan hartzen duten guztiek poltsa polit hau jasoko dute opari. Edizio mugatukoa da, eta, horren bidez, Abusuko liburutegian opari bana egin nahi diegu erabiltzaileei, Zentro Soziokulturalean ireki zenetik 15 urte igaro direla ospatzeko.

Horrez gain, libreta bat zozketatuko dugu poltsan agertzen den testua zein liburutik hartuta dagoen asmatzen dutenen artean. Pista modura esango dugu oso ezaguna den eleberri klasikoa dela, jatorriz ingelesez idatzita.

Orri-markagilu berria Arrigorriagako liburutegietan

Arrigorriagako liburutegiek, orri-markagailu berri bat atera dute 2019ko egutegiarekin batera. Bertako irudia Buiako Inés Cárcoba Omabeiti artistaren obra originala da. Artistak liburu bihurtutako hegoak astintzen dituzten tximeleta xelebre batzuk margotu ditu, kolore biziak erabiliz.

Tximeletaren sinbologia

Tximeletak oso deigarriak dira, kolore bizi-biziak baitituzte. Lore hegalariak edo maitagarri
magikoak dirudite. Kultura guztietan, tximeletek alaitasuna adierazten dute, transformazioaren
ikur baitira; izan ere, transformazio- edo metamorfosi-prozesuan beren egitura genetikoa
erabat alda dezaketen izaki bizidun bakarrak dira (beldarraren DNAk ez dauka zerikusirik
tximeletarenarekin). Horrenbestez, erabateko transformazioaren ikur dira.

Irakurketa ere transformazio pertsonal eta sozialerako tresna da. Hori dela eta, mundu guztia
animatzen dugu liburutegietara gerturatzera eta mailegatutako liburuekin batera artelan txiki
hori eskuratzera.

Ikasleentzat ordutegi berezia Arrigorriagako udal liburutegietan

Abenduaren 14tik urtarrilaren 19ra arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute ostiraletik aurrera, abenduak 14. Horrez gain,
herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik.

Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara (Abusun 20:45era) izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte (Abusun 13:45eak arte).

Maria Moliner kanpainaren seigarren saria

Abusuko udal-liburutegiak Irakurzaletasuna Sustatzeko Maria Moliner saria jaso du berriro “Abusu, auzo irakurlea” proiektuari esker. Sari hori Kultura Ministerioak banatzen du, estatu osoko 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako udal-liburutegiek umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana aitortzeko.

Proiektu hori ahaleginak batzen saiatzen da, Abusu auzoko eragileekin elkarlanean (hasi ikastetxeetatik, eta elkarte eta saltokietaraino), Abusu irakurketa garapen pertsonala, soziala eta kulturala lortzeko baliabide gisa babesten duen auzoa izan dadin. Horretarako, ahalegin berezia egiten da helburu horrekin auzo osoan jarduerak, kanpainak eta ekintzak egiteko.

Xedea da beharrezko tresnak ematea Abusu auzo OSOAk bat egin dezan irakurketarekin, bereziki txikienek eta gazteek, auzoa irakurketaren eredu eta bideratzaile izan dadin,
irakurketari duen garrantzia emanez.

Aurten, gainera, Ministerioak LIBURUTEGIETAN IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO JARDUEREN GIDA argitaratu du lehen aldiz, liburutegietan jardunbide egokiak gauzatzeko eredu. Bertan, Abusuko liburutegiko bi jarduera agertzen dira: Bularretik Mintzora programa eta Abusuko Mikrobiblioteka.

Bularretik Mintzora programa orain dela 5 urte baino gehiago hasi zen garatzen Abusun, eta programa berean bildu nahi ditu familiak, ikastetxeak eta liburutegia, Haur Hezkuntzako umeek txandaka eramaten duten bidaia-motxila baten bidez. Horrez gain, protokolo bat egin da osasun-zentroarekin, osasun-langileek irakurzaletasuna sustatzeko programa sar dezaten euren osasun-programan.

Saria jasotzeari dagokionez, aurreko urteen aldean, Mikrobiblioteka izan da urte honetako berrikuntza. Espazio fisiko zein birtual horrek idazketa bultzatzen du hainbat proposamenen bidez, besteak beste: mikrokontakizunak idaztea edo “zure bizitza sei hitzetan kontatu” ekimena. Gainera, Zubietxe elkarteko eguneko zentroko arte-tailerrean parte hartu da, tailerreko kontakizunetan oinarritutako artelanak egiteko, eta alderantziz. Elkarlan horretatik sortu da “Barneko joan-etorriak” erakusketa. Urrian egon zen ikusgai Abusu Zentro Soziokulturalean.

Honako hauek dira liburutegian urtero egiten dira beste ekintzetako batzuk: ikastetxeen bisitaldiak, irakurketa-klubak, tailerrak, ipuin-saioak, solasaldiak idazleekin, irakurketa familian… Eta auzoan, oro har, liburuaren azoka, literatura-lehiaketak, liburuen aurkezpenak eta abar egiten dira. Urrian, liburutegian lehenengo kedada booktuber egin da (https://booktuberboom.wordpress.com/), 14 eta 18 urte arteko gazteentzat.

Maria Moliner sariarekin liburutegiko jardunbide egokiak aitortzeaz gain, liburutegiak 1.706 euro jasoko ditu liburuak erosteko.

Itsu-itsuko hitzordua liburu batekin

Abusuko liburutegiak bat egin du “Blind date with a book” (itsu-itsuko hitzordua liburu batekin) nazioarteko ekimenarekin; hala, ehun bat liburu prestatu ditu, 8 urtetik gorako Abusuko herritarrek itsu-itsuan aukera ditzaten udako mailegu bereziarekin batera.

Literatura aldetik kalitate handikoak direlako hautatutako liburuak dira, zatar-paper marroian bildutakoak, edukiari buruzko ohar txiki batzuekin, baina beste informazio batzuk kenduta, batzuetan engainagarriak direnak; adibidez, azala, idazleen ospea, bilduma eta argitaletxea.

Gainera, jolas bat da, irakurleak gonbidatzen baititu aukeratu ez dituzten baina interesgarriak izan daitezkeen liburuak irakurtzera, ezagutzen ez dituzten autoreak, gaiak eta argitaletxeak deskubri ditzaten.

Liburu bakoitzak ekimen honekiko asebetetzearen inguruko fitxa txiki bat dauka, eta irakurleek irailean entregatu ahal izango dute, maileguak itzultzean. Entregatutako txartel guztiak liburu-sail txiki baten zozketan sartuko dira.

Udako mailegu berezia ekainaren 15ean hasten da, eta, aurreko urteetan bezala, irailera arte iraungo du. Irakurketa-txartel bakoitzarekin 6 liburu mailegatu ahal izango dira, itsu-itsuko hitzorduko liburuaz gain.

Ikasleentzat ordutegi berezia Arrigorriagako udal liburutegietan

Maiatzaren 14tik ekainaren 16ra arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute astelehenetik aurrera, maiatzak 14. Horrez gain, herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara (Abusun 20:45era) izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.