Kategoriaren artxiboa: Abisuak

Apirilean, liburuaren mundua izango da protagonista nagusia herriguneko Udal Bibliotekan

Apirilak 23, Liburuaren Munduko Eguna

Aurten ere, Liburuaren Munduko Eguna dela-eta, Arrigorriagako herriguneko Udal Bibliotekak Erabilitako liburuen azoka txikia antolatu du, apirilaren 9tik 30era.

Arrigorriagako herritarrek dagoeneko irakurrita dituzuen liburuak modu probetxugarrian utzi ahal izango dituzue Era berean, nahi izanez gero, beste irakurle batzuek utzitako liburuak hartu ahal izango dituzue.

Maria Moliner sariaren liburuak

Badaude prest Abusuko Bibliotekak 2017an irabazitako Maria Moliner sariari esker erosi ahal izan dituen liburuetako batzuk. Sariaren aurtengo dotazioa dirutan izan da, Kultura eta Hezkuntza Minizteritzak 1706€ banatu dituelarik sari honetan aurkeztu diren liburutegien arteko 300 egitasmo saridunen bakoitzari.

Aurtengo berrikuntza Abusuko Mikrobiblioteka sortzea izan da, atal honetako bibliografía
handituz eta zenbait ekimen martxan jarriz, hala nola, mikrokontakizunak sortzeko tailerra,
mikrobiografia lehiaketa, etab.

Honez gain, denetako liburuak erosten ari gara bibliotekan, batez ere haur eta gazteentzako.

Zuen gustuak izango direlakoan gaude.

Arrigorriagako Udal liburutegietan 2018. urteko egutegia duten orri-markatzaileak oparituko dituzte

Hilaren 18tik aurrera orri-markatzaile bat oparituko diete erabiltzaile guztiei udal-liburutegietan. Originala eta praktikoa izango da, eta, gainera, herriko Javi Chuecak irudiztatu du. Atzean, halaber, datorren urterako egutegi bat dago, eta liburutegietako zerbitzuei eta ordutegiei buruzko informazioa jaso da.

Hori horrela, herritarrak liburutegietara hurbiltzera animatu nahi dituzte, opari txikitxo hori batu dezaten. Denon gustukoa izatea espero dute, bai eta irakurtzeko tarteak atseginagoak izan daitezen laguntzea ere.

Urte berri on!

Ikasleentzat orutegi berezia Arrigorriagako Udal liburutegietan

Abenduaren 15etik utarrilaren 20ra arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute ostiraletik aurrera, abenduak 15. Horrez gain,
herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara (Abusun 20:45era) izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.

Abusuko liburutegiak irakurtzera animatzeko María Moliner saria irabazi du bosgarren aldiz

Arrigorriagako udalerriko Abusuko Udal Liburutegiak beste behin jaso du Irakurtzera Animatzeko María Moliner saria, “Abusu, auzo irakurlea” izeneko bere proiektuari esker. Sari hori Kultura Ministerioak ematen du, estatu osoan 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegi publikoek umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana aitortzeko.

Aurreko lau urteetan Abusuko elkarte eta ikastetxeekin batera lankidetzan hasitako programekin jarraituz, liburutegiak adin-tarte guztietako jendearentzat jarraitzen du lanean, baina arreta berezia jarri du lehen haurtzaroko umeei zuzendutako jardueretan, hala nola 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako eta haien senideentzako familian irakurtzeko programa berria.

Horrez gain, Abusuko Mikrolibututegia sortu du liburutegian. Proiektuari esker mikrokontaketak
sortzea eta irakurtzea sustatuko da, auzoko pertsona guztiak hurbil daitezen jarduera, lehiaketa eta tailerretan parte hartuz.

Abiapuntu gisa, espazio berrian mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen da, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak. Gainera, honako izen hau duen lehiaketa bat egongo da: “Zure bizitza sei hitzetan kontatu”; hausnartzeko zein laburtzeko ariketa bat da, baina, batez ere, sortzeko lekua, guztien esku dagoena.

Hauexek dira Abusuko Liburutegiak dituen beste konpromisoetako batzuk: literatura-solasaldiak, topaketak egileekin, ikastetxeen bisitak, liburuaren azokan parte hartzea eta Abusuko kultura-astea. Aldi berean, auzoko beste eragile batzuekin lan egiteko ahalegina egiten du, herritarren artean kontzientzia eta irakurketa sustatzeko; izan ere, adingabeen hezkuntzako (ez soilik araututakoa) eredu eta bideratzaile gisa jarduten dute.

Idazketa sortzaileari buruzko helduentzako tailerra Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Urriaren 25ean Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan elkartuko gara Idazketa sortzaileari buruzko helduentzako tailerra hasteko.

Estrategia sortzaileen bidez literatura idazten hasteko tailer praktikoa: ideiak lantzen ikastea, baiabide narratiboak lantzea, idazkiak orrazteko eta zuzentzeko tresnak eta abar.

Abusuko Mikrobiblioteka, gune berria

Abusuko liburutegiak sormen literarioko beste proiektu bat jarriko du martxan espazio berri batean, fisikoa nahiz birtuala izango dena. Mikrokontakizunak sortu eta irakurtzea bultzatzeko xedea izango du, baita horiek ahal den pertsona-kopuru gehienera helaraztea ere; horretarako, hainbat jarduera eta tailer antolatuko dira.

Abiapuntu gisa, Abusuko MIKROBIBLIOTEKAK mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen du, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak, eta haren obra txikietako batzuk Cita en la Glorieta aldizkari digitalean argitaratu dira.

Liburutegiak Abusu auzo guztira zabaldu nahi duen beste jarduera bat proposatu nahi du:mikrobiografiak sortzea “Zure bizitza konta ezazu sei hitzetan” lelopean. Hausnarketa, sintesia eta bereziki sormena lantzeko jarduera dugu hori, baina aldi berean pertsona guztiek egiteko aproposa da. Horretarako, kutxa bat jarriko da liburutegian abendura arte, eta mikrobiografiak sartuko dira bertan (mezu elektroniko edo Facebook bidez bidali daitezke ere bai). Ondoren, onenak aukeratuko dira eta sariak zozkatuko dira.

Honako mikrobiografia hauek har daitezke adibide gisa: Cincuenta años, adolescente con dos hijos; Su recuerdo tatuado en mi piel; Me costó soltarte, sonríes al saludarme; Me emociona compartir proyectos, ¿te animas?; Entre pez y ratón de biblioteca edo Trascendiendo hacia un mundo maravillosamente incierto.

Arrigorriagako Herriguneko Bibliotekaren jarduerak 2017- 2018 Ikasturtea

Urritik aurrera herriguneko Bibliotekak zenbait jarduera eta tailer jarriko ditu abian, bai haurrentzat, bai helduentzat, beti ere, helburu bakar batekin: irakurketa hurbiltzea, irakurtzeko interesa piztea eta liburutegiko zerbitzuen erabilera sustatzea.

Jardueren eskaintza zabal eta egonkorra aurkeztu ditugu: 4-6 urte bitartekoentzako irakurketa kluba, 7-9 urte bitartekoentzako irakurmena eta idazmena bultzatzeko tailerra, helduentzako idazketa sortzailerako tailerra, euskarazko eta gaztelaniazko irakurketa tailerra eta ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroa. Jarduera-programa prestatu dugu irakurketa bultzatzeko asmoz, adin bakoitzean dauden beharrizanetara egokitutako formatu desberdinekin.

Izena emateko epea irailaren 12tik aurrera
Informazio gehiago lortzeko jo herriguneko Bibliotekara

Ipuin eta letren terraza Arrigorriagako herrigunean

Ekainaren 22tik uztailaren 12ra bitartean, Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txiki bihurtuko da. Astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era arte, parke horretara doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute eta literatura-sorkuntza eta irudimena sustatuko tailerretan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat ikuskizun eta jarduera izango dituzte.

Euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena.

Udako ordutegia eta mailegu berezia

Udaren atarian gaudelarik Arrigorriagako Biblioteketan ohiko aldaketak izango dira ordutegiari dagokionez:

Uztailaren 3tik uztailaren 20ra bitartean eta irailren 1etik 8ra arte, goizeko ordutegia izango dugu: 10:30 – 13:30. Uztailaren 21etirik abuztuaren amaiera arte, berriz, bibliotekak ITXITA egongo dira.

Eta liburuen maileguari dagokionez, UDAKO MAILEGU BEREZIA izango duzue uda osoan zehar guztura irakurtzeko, beraz, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean 6 LIBURU hartu ahal izan dituzue maileguan irakurle karne bakoitzeko.

Udan ere, goza ezazu zure  irakurtzen