Kategoriaren artxiboa: Aurkezpena

Berdintasunerako ipuinak

Kontu kantoi-ren eskutik helduko da Abusuko Bibliotekara “Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak” ipuin kontaketa saioa. Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jardueren barruan, rol desberdinen gainean jarriko du arreta saioak. Eszenan bi lagun, bata ipuinak kontatzen eta bestea marrazkiak egiten, lau urtetik gorako haurrentzat. Ordu bat, neskak ere protagonista diren ipuinak entzuteko. Hitzordua martxoaren 7an izango da, 17:30ean, liburutegian.

“Txateko istorioak” Abusuko kultura-asteko literaturalehiaketa

Auzoko kultura-asteari begira, Abusu Sareak TXATEKO ISTORIOAK literatura-lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. Aurkeztutako testuak txat-formatuan egon beharko dira idatzita, eta gai nagusia berdintasuna izango da. “Abusu berdintasunaren alde!” lelopean, zortzi urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Testuak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da, eta, aurreko edizioetan bezala, irabazleei eta finalistei banatuko zaien saria Abusutik Guggenheimera bitarteko piragua-jaitsiera izango da. Jarduera hori kultura-astean zehar antolatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Abusuko liburutegian eta Facebook orrian aurki daitezke.

Abusuko kultura-asteak jarduera ugari eskaintzen ditu urtero, Abusu Sareak elkarteekin, ikastetxeekin eta liburutegiekin batera antolatutakoak. Esan daiteke ekitaldi nagusia Liburu Azoka izan ohi dela.

Abusuko biblioteka Instagramen

Abusuko Biblioteka sare honetan ere izango da hemendik aurrera, bere jarraitzaile nerabe eta gazteei edukiak eskaintzeko asmotan, kontuan izanda adin jakin honetako erabiltzaileen presentzia fisikoa eskastu egiten dela liburutegietan.

Abusuko biblioteka Instagramen

Facebookerako prestaturiko edukiekin alderatuta, Instagrameko edukiak dinamikoak eta dibertigarriagoak izango dira. Gure erabiltzaile gazteekin kontaktuan jarraitu nahi dugu; ez dugu kontaktua galdu nahi txikitan kontu kontalarietan, eskola bisitetan, eta beste programetan izan ditugun irakurleekin eta sare sozialen bitartez irakuketa gomendioak egingo ditugu haientzat hala nola parte hartzeko egitasmoak zabaldu.

Horren adibide, urtarrilan hasi eta martxoaren amaierara arte, Abusu Sarean plataformak antolatuta, BOOKFACE egitasmoa aurkezten dugu. Ahalik eta argazki-liburu gehien batu nahi dutugu apirilan izango den Abusuko liburu azokan erakusketa handi bat egiteko.

Animatu eta bidali zurea!

Abusuko Bibliotekako Spota

Abusuko Zentro Soziokulturaleko 15. urteurrena dela eta Abusuko Bibliotekan SPOT bat egin nahi izan dugu “Auzoari begira dagoen liburutegia” lemapean. Bideoarekin gure lanaren ispiritua islatu nahi dugu: komunitateari zerbitzua eman eta auzoan dauden hainbat eragileren inplikazioa bilatu (Abusu Sarean, elkarteak, istituzioak eta norbanakoak) irakurketaren babesle bihurtu daitezen.

Irakurzaletasuna norberaren, gizartearen eta komunitatearen garapenarako bide garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik ahalik eta aliatu gehien behar dugu gure zeregin honetan: ume eta gazteen eredu bihurtu eta irakurzaletasunaren bidea erraztu. Horretarako kanpainak egiten ditugu, irakurle eta idazle taldeak dinamizatu, haurrentzako eta familientzako gidak eta jarduerak antolatu eta Abusuko Liburu azoka eta Kultur Astea antolatzen laguntzen dugu.

Liburuak denon eskura egon daitezen nahi dugu. Eta Abusuko auzoari bere laguntza eta inplikazioa eskertzen diogu.

“Un día hice un cuento” liburuaren aurkezpena Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan antolatzen diren literatura topaketen baitan Miren Begoñe Jauregi Zabalak, AIXEKOAk “Un día hice un cuento” liburua aurkeztuko du.

Ekitaldia, datorren ostegunean, urriaren 18an, izango da Kultur Etxea, 19:00etatik aurrera.

Aurkezpena amaitzeko, egileak liburuaren irakurketa dramatizatua egingo du.

Itsu-itsuko hitzordua liburu batekin

Abusuko liburutegiak bat egin du “Blind date with a book” (itsu-itsuko hitzordua liburu batekin) nazioarteko ekimenarekin; hala, ehun bat liburu prestatu ditu, 8 urtetik gorako Abusuko herritarrek itsu-itsuan aukera ditzaten udako mailegu bereziarekin batera.

Literatura aldetik kalitate handikoak direlako hautatutako liburuak dira, zatar-paper marroian bildutakoak, edukiari buruzko ohar txiki batzuekin, baina beste informazio batzuk kenduta, batzuetan engainagarriak direnak; adibidez, azala, idazleen ospea, bilduma eta argitaletxea.

Gainera, jolas bat da, irakurleak gonbidatzen baititu aukeratu ez dituzten baina interesgarriak izan daitezkeen liburuak irakurtzera, ezagutzen ez dituzten autoreak, gaiak eta argitaletxeak deskubri ditzaten.

Liburu bakoitzak ekimen honekiko asebetetzearen inguruko fitxa txiki bat dauka, eta irakurleek irailean entregatu ahal izango dute, maileguak itzultzean. Entregatutako txartel guztiak liburu-sail txiki baten zozketan sartuko dira.

Udako mailegu berezia ekainaren 15ean hasten da, eta, aurreko urteetan bezala, irailera arte iraungo du. Irakurketa-txartel bakoitzarekin 6 liburu mailegatu ahal izango dira, itsu-itsuko hitzorduko liburuaz gain.

“Narraciones bajo el arcoíris” liburuaren aurskezpena Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan antolatzen diren literatura topaketen baitan José Luis Cuesta-k “Narraciones bajo el arcoíris” liburua aurkeztuko du.

Aitor González Iturbe eta Galder Tudela Novales aktoreekin liburuaren irakurketa dramatizatua datorren ostegunean, maiatzaren 14an, izango da Kultur Etxea, 19:00etatik aurrera.

Vanesa Hernández adiskide eta laguntzaileak ekitaldea aurkeztuko du.