Kategoriaren artxiboa: Azoka

“Txateko istorioak” Abusuko kultura-asteko literaturalehiaketa

Auzoko kultura-asteari begira, Abusu Sareak TXATEKO ISTORIOAK literatura-lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. Aurkeztutako testuak txat-formatuan egon beharko dira idatzita, eta gai nagusia berdintasuna izango da. “Abusu berdintasunaren alde!” lelopean, zortzi urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Testuak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da, eta, aurreko edizioetan bezala, irabazleei eta finalistei banatuko zaien saria Abusutik Guggenheimera bitarteko piragua-jaitsiera izango da. Jarduera hori kultura-astean zehar antolatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Abusuko liburutegian eta Facebook orrian aurki daitezke.

Abusuko kultura-asteak jarduera ugari eskaintzen ditu urtero, Abusu Sareak elkarteekin, ikastetxeekin eta liburutegiekin batera antolatutakoak. Esan daiteke ekitaldi nagusia Liburu Azoka izan ohi dela.

Hainbat aurkezpen Abusuko liburu azokan

egaña Asteazkenean emango zaio hasiera Abusuko liburu azokari, bere 10. edizioan. Eta 20tik23era bitartera hainbat jarduera izango dira Ibaizabal landan izango den karpan, besteak beste 4 liburu aurkezpen.

mentir 20an, 19:30ean XABIER PAYÁk bere komikia Nork hil du Andoni Egaña (Bertsolari aldizkaria 100) aurkeztuko du, 21ean, ordu berean FRANCISCO PANERAk bere azken eleberria Mentir es encender fuego (Nova Casa) aurkeztuko du, Jaun Zuriaren pertsonaian ambientatuta eta Malmasín inguruan kokatutako eleberri historikoa bere aurreko eleberria “El sueño de Akala” (Txertoa) zegoen bezala.

otzi 22an, baina apur bat beranduago, komiki lehiaketaren sari banaketaren ostean MIKEL BEGOÑA gidoilariak Iñaket marrazkigilearekin batera argitaratu duen Ötzi, por un puñado de ámbar (Norma Editorial) trilogía bateko lehen komikia aurkeztuko du.

amor Eta, amaitzeko, larunbatean baina goizez, JOSE ANTONIO PEREZ LEDOk bere lehen eleberria Esto no es una historia de amor (Planeta) aurkeztuko du, 90. Hamarkadako
Hollywoodedo komedia erromantikoen estilora.

Ikusten duzuenez, luxuzko liburu azoka