Kategoriaren artxiboa: Berriak

Arrigorriagako Udal liburutegietan 2018. urteko egutegia duten orri-markatzaileak oparituko dituzte

Hilaren 18tik aurrera orri-markatzaile bat oparituko diete erabiltzaile guztiei udal-liburutegietan. Originala eta praktikoa izango da, eta, gainera, herriko Javi Chuecak irudiztatu du. Atzean, halaber, datorren urterako egutegi bat dago, eta liburutegietako zerbitzuei eta ordutegiei buruzko informazioa jaso da.

Hori horrela, herritarrak liburutegietara hurbiltzera animatu nahi dituzte, opari txikitxo hori batu dezaten. Denon gustukoa izatea espero dute, bai eta irakurtzeko tarteak atseginagoak izan daitezen laguntzea ere.

Urte berri on!

Abusuko liburutegiak irakurtzera animatzeko María Moliner saria irabazi du bosgarren aldiz

Arrigorriagako udalerriko Abusuko Udal Liburutegiak beste behin jaso du Irakurtzera Animatzeko María Moliner saria, “Abusu, auzo irakurlea” izeneko bere proiektuari esker. Sari hori Kultura Ministerioak ematen du, estatu osoan 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegi publikoek umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana aitortzeko.

Aurreko lau urteetan Abusuko elkarte eta ikastetxeekin batera lankidetzan hasitako programekin jarraituz, liburutegiak adin-tarte guztietako jendearentzat jarraitzen du lanean, baina arreta berezia jarri du lehen haurtzaroko umeei zuzendutako jardueretan, hala nola 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako eta haien senideentzako familian irakurtzeko programa berria.

Horrez gain, Abusuko Mikrolibututegia sortu du liburutegian. Proiektuari esker mikrokontaketak
sortzea eta irakurtzea sustatuko da, auzoko pertsona guztiak hurbil daitezen jarduera, lehiaketa eta tailerretan parte hartuz.

Abiapuntu gisa, espazio berrian mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen da, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak. Gainera, honako izen hau duen lehiaketa bat egongo da: “Zure bizitza sei hitzetan kontatu”; hausnartzeko zein laburtzeko ariketa bat da, baina, batez ere, sortzeko lekua, guztien esku dagoena.

Hauexek dira Abusuko Liburutegiak dituen beste konpromisoetako batzuk: literatura-solasaldiak, topaketak egileekin, ikastetxeen bisitak, liburuaren azokan parte hartzea eta Abusuko kultura-astea. Aldi berean, auzoko beste eragile batzuekin lan egiteko ahalegina egiten du, herritarren artean kontzientzia eta irakurketa sustatzeko; izan ere, adingabeen hezkuntzako (ez soilik araututakoa) eredu eta bideratzaile gisa jarduten dute.

Abusuko Mikrobiblioteka, gune berria

Abusuko liburutegiak sormen literarioko beste proiektu bat jarriko du martxan espazio berri batean, fisikoa nahiz birtuala izango dena. Mikrokontakizunak sortu eta irakurtzea bultzatzeko xedea izango du, baita horiek ahal den pertsona-kopuru gehienera helaraztea ere; horretarako, hainbat jarduera eta tailer antolatuko dira.

Abiapuntu gisa, Abusuko MIKROBIBLIOTEKAK mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen du, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak, eta haren obra txikietako batzuk Cita en la Glorieta aldizkari digitalean argitaratu dira.

Liburutegiak Abusu auzo guztira zabaldu nahi duen beste jarduera bat proposatu nahi du:mikrobiografiak sortzea “Zure bizitza konta ezazu sei hitzetan” lelopean. Hausnarketa, sintesia eta bereziki sormena lantzeko jarduera dugu hori, baina aldi berean pertsona guztiek egiteko aproposa da. Horretarako, kutxa bat jarriko da liburutegian abendura arte, eta mikrobiografiak sartuko dira bertan (mezu elektroniko edo Facebook bidez bidali daitezke ere bai). Ondoren, onenak aukeratuko dira eta sariak zozkatuko dira.

Honako mikrobiografia hauek har daitezke adibide gisa: Cincuenta años, adolescente con dos hijos; Su recuerdo tatuado en mi piel; Me costó soltarte, sonríes al saludarme; Me emociona compartir proyectos, ¿te animas?; Entre pez y ratón de biblioteca edo Trascendiendo hacia un mundo maravillosamente incierto.

Arrigorriagako liburutegiek ordutegia luzatuko dute datorren hilabetean zehar

Maiatzaren 15etik ekainaren 17ra, herriguneko eta Abusuko liburutegiak etenik gabe egongo dira zabalik, azterketak prestatzen laguntzeko.

Azterketen garaian ohikoa denez, Arrigorriagako udal-liburutegiek ordutegia luzatuko dute ikasleentzat. Horrela, maiatzaren 15etik ekainaren 17ra, ordutegi berezia eskainiko dute, unibertsitateko ikasleek eta ikasleek oro har azterketak behar bezala presta ditzaten.

Herriguneko liburutegia etenik gabe irekiko da astelehenetik larunbatera, lanegunetan 09:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Abusun, berriz, ordutegi hau aurreikusi da jendearentzat: astelehenetik ostiralera etenik gabe irekiko da 09:00etatik 20:45era, eta larunbatetan 09:00etatik 13:45era.

Herriguneko liburutegiko ikasketa-gelan 26 toki egongo dira erabilgarri; Abusukoan, aldiz, liburutegian bertan eskainiko da ordutegi berezia, eta arratsaldez bertako ohiko jarduerekin partekatuko da espazioa. Horrez gain, interesdunek hainbat ordenagailu eta tableta elektroniko izango dituzte erabilgarri, bai eta doako wifi-konexioa eta belarri-babesak ere.

Auzoko Kultur Astean Abusu Sareanek antolatu Maitasun gutunen lehiaketaren saridunak

Hona hemen Abusuko Kultur Astean antolatu genuen Maitasun gutunen lehiaketaren saridunak eta lan saridunak, kategoriaz kategoria.

Lehen Hezkuntza kategorian
NOEMÍ DE JESÚS (8 urte): Kaixo Lucia
NATALIA TURIENZO (11 urte): Hola amor

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza kategorian
OLAIA IBARRONDO (16 urte): kaixo amama
LEIRE SANCHEZ (16 urte): Kaixo aitona
MARKEL TOYOS (16 urte): Kaixo Iñaki

Hamazazpitik gorakoen kategorian
Jíni Teshi : Carta de amor a una misma
Jabi Gonzalez: Querida clase Zamakola 6M1

Guztioi Zorionak ¡!

Ipuinak Abusuko liburutegian

Amaia Arriaranek DO RE MI… Golkua bete ipuin emanaldia eskainiko du apirilaren 7an, 17:30ean.

Apirilaren 2an mundu osoan ospatuko den Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Egunerako, Abusuko liburutegiak ipuin-saio bat antolatu du Amaia Arriaranen eskutik; izan ere, DO RE MI… Golkua bete ipuin eskainiko du apirilaren 7an, 17:30ean. Ipuinak eta musika uztartuko dituen saioa da, eta txiki-txikientzat pentsatu da, hiru urtetik gorakoentzat, hain zuzen ere.

Apirilean, liburuaren mundua izango da protagonista nagusia herriguneko Udal Bibliotekan

Aurten ere, Liburuaren Munduko Eguna dela-eta, Arrigorriagako herriguneko Udal Bibliotekak Erabilitako liburuen azoka txikia antolatu du. Bertan, apirilaren 3tik 28ra liburuak eskuratu ahal izango dituzue dohainik.

Arrigorriagako herritarrek dagoeneko irakurrita dituzuen liburuak modu probetxugarrian utzi ahal izango dituzue Era berean, nahi izanez gero, beste irakurle batzuek utzitako liburuak hartu ahal izango dituzue.

Maitasun gutunen lehiaketa

Abusuko elkarte, ikastetxe eta bibliotekak osatu plataformak antolatzen duen Abusuko XI Kultur Astearen barruan Maitasun Gutunen lehiaketa antolatu dute, 8 urtetik gorakoentzat.

Lanak martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira Abusu/La Peñako ikastetxe edo liburutegietan.

Epaimahaiak 2 lan aukeratuko ditu saridun eta 4 finalista kategoria bakoitzean eta irabazleen izenak martxoaren 31n jakinaraziko ditu Liburu azokaren gunean, 18:30ean. Saria honako hau izango da: Abusutik Guggenheimera jeitsiera piraguetan 18 lagun horientzat.

Lan irabazleak Abusu Sareaneko webgunean eta Facebook orrian argitaratuko dira.

Animatu eta hartu parte ¡!!