Kategoriaren artxiboa: Bularretik Mintzora

Maria Moliner kanpainaren seigarren saria

Abusuko udal-liburutegiak Irakurzaletasuna Sustatzeko Maria Moliner saria jaso du berriro “Abusu, auzo irakurlea” proiektuari esker. Sari hori Kultura Ministerioak banatzen du, estatu osoko 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako udal-liburutegiek umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana aitortzeko.

Proiektu hori ahaleginak batzen saiatzen da, Abusu auzoko eragileekin elkarlanean (hasi ikastetxeetatik, eta elkarte eta saltokietaraino), Abusu irakurketa garapen pertsonala, soziala eta kulturala lortzeko baliabide gisa babesten duen auzoa izan dadin. Horretarako, ahalegin berezia egiten da helburu horrekin auzo osoan jarduerak, kanpainak eta ekintzak egiteko.

Xedea da beharrezko tresnak ematea Abusu auzo OSOAk bat egin dezan irakurketarekin, bereziki txikienek eta gazteek, auzoa irakurketaren eredu eta bideratzaile izan dadin,
irakurketari duen garrantzia emanez.

Aurten, gainera, Ministerioak LIBURUTEGIETAN IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO JARDUEREN GIDA argitaratu du lehen aldiz, liburutegietan jardunbide egokiak gauzatzeko eredu. Bertan, Abusuko liburutegiko bi jarduera agertzen dira: Bularretik Mintzora programa eta Abusuko Mikrobiblioteka.

Bularretik Mintzora programa orain dela 5 urte baino gehiago hasi zen garatzen Abusun, eta programa berean bildu nahi ditu familiak, ikastetxeak eta liburutegia, Haur Hezkuntzako umeek txandaka eramaten duten bidaia-motxila baten bidez. Horrez gain, protokolo bat egin da osasun-zentroarekin, osasun-langileek irakurzaletasuna sustatzeko programa sar dezaten euren osasun-programan.

Saria jasotzeari dagokionez, aurreko urteen aldean, Mikrobiblioteka izan da urte honetako berrikuntza. Espazio fisiko zein birtual horrek idazketa bultzatzen du hainbat proposamenen bidez, besteak beste: mikrokontakizunak idaztea edo “zure bizitza sei hitzetan kontatu” ekimena. Gainera, Zubietxe elkarteko eguneko zentroko arte-tailerrean parte hartu da, tailerreko kontakizunetan oinarritutako artelanak egiteko, eta alderantziz. Elkarlan horretatik sortu da “Barneko joan-etorriak” erakusketa. Urrian egon zen ikusgai Abusu Zentro Soziokulturalean.

Honako hauek dira liburutegian urtero egiten dira beste ekintzetako batzuk: ikastetxeen bisitaldiak, irakurketa-klubak, tailerrak, ipuin-saioak, solasaldiak idazleekin, irakurketa familian… Eta auzoan, oro har, liburuaren azoka, literatura-lehiaketak, liburuen aurkezpenak eta abar egiten dira. Urrian, liburutegian lehenengo kedada booktuber egin da (https://booktuberboom.wordpress.com/), 14 eta 18 urte arteko gazteentzat.

Maria Moliner sariarekin liburutegiko jardunbide egokiak aitortzeaz gain, liburutegiak 1.706 euro jasoko ditu liburuak erosteko.

“Bularretik mintzora” eta “Abusuko Mikrobiblioteka” gidaren barruan

Abusuko Liburutegiko bi jarduera aukeratu dituzte, María de Moliner Kanpainan parte hartu duten Liburutegi Publikoetan azken urteotan egin diren irakurtzea sustatzeko praktika onen bilduma osatzeko. Bilduma honen argitalpenak honela izena du: Liburutegietan Irakurtzera Animatzeko Jardueren Gida. María Moliner Kanpaina. Urritik aurrera eskuragarri egongo da Irakurtzea Sustatzeko Planaren webgunean.

Gida honen helburua da irakurtzea sustatzeko 115 jarduera original eta berritzaileenak ezagutaraztea. Zehazki, Abusuko Liburutegiko bi egitasmo jasotzen dira zerrendan: Bularretik mintzora, haurrei zuzendua, eta Abusuko Mikrobiblioteka, publiko guztiari zuzendua.

Jarduera horiek gidan sartzeaz gain, zorionak eman dizkiete “jarduerak diseinatzeko izandako sormen eta asmamenagatik, eta auzokoen artean irakurtzea sustatzeko egin duten lan bikainagatik ere”.

Ikasturte berriarekin batera beste hainbat egitasmo ditu martxan Abusuko Bibliotekak, eta urrian bertan hasiko dira mikrokontakizunak sortzeko tailerra, helduentzako irakurketa kluba eta familian irakurtzea 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, senide batek lagunduta. Azken hau azaroan hasiko da eta oraindik plaza batzuk daude libre.

Abusuko bibliotekak María Moliner saria irabazi du laugarren aldiz

azalerako-copia“Abusu, auzo irakurlea” proiektu integratzailea, bereziki, lehen haurtzaroko etapara zuzenduta dago, eta aurreko hiru edizioetan ere saritua izan da.

Abusuko BIBLIOTEKAK beste behin jaso du Irakurtzera Animatzeko María Moliner saria, “Abusu, auzo irakurlea” izeneko bere proiektuari esker. Sari hori Kultura Ministerioak ematen du, estatu osoan 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegi publikoek umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana aitortzeko.

Proiektuak hiru ediziotan jarraian jaso du saria. Aurten ere, berriz aintzatetsi dute proiektua. “Abusu sarean” ekimena elkarte eta erakundeen sarearekin elkarlanean garatu da, beharrezkoa irizten baitzaio auzoko eragile guztien inplikazioari irakurzaletasun babestu, sustatu, ikustarazi, disfrutatu eta zabaltzeko, norberaren zein gizartearen garapenerako bide gisa, batez ere, umeen eta gazteen artean.

“Abusu, auzo irakurlea” proiektuko jarduerak adin-tarte guztiei zuzenduta daude, baina, batez ere, lehen haurtzarora. Horren adibide dugu Bularretik mintzora programa. Familiei zuzentzen zaie haurdunaldiaren hasieratik, eta osasun-zentroarekin elkarlanean garatzen da, emaginaren eta pediatria sailaren laguntzarekin. Zeregin horrekin jarraitzeko, Azalerako Ipuinak izeneko programa egiten da liburutegian, bi urterainoko umeak dituzten familiekin. Ondoren, proiektuaren beste fase bat hasten da. Horretan, familiak, ikastetxeen bitartez, Motxila Ibiltariak fasean inplikatzen dira, hiru eta zortzi urte arteko umeentzako proiektua.

p1000800Horrela, bada, jaioberriei lagundu nahi zaie zortzi urte bete arte haien garapenerako giltzarri diren eragileak inplikatuz, pediatria- eta hezkuntza-taldeak, esate baterako. Horren bidez, Abusuko adingabeek garapen emozional, psikomotor eta kultural handiagoa izango dutela aurreikusi da, bai eta auzokideen arteko solidaritatea, kontzientzia eta konpromisoa handituko direla ere. Gainera, horiek adingabeen hezkuntzaren (arautua bakarrik ez) eredu eta bideratzaile dira; beraz, auzoko elkarbizitza eta bizikidetasuna bultzatuko dute.

Haur-hezkuntza azpimarratzen duelarik, liburutegiak ez ditu alde batera uzten gainerako irakurleak, horregatik, urtean zehar helduentzako hainbat programa garatzen ditu, besteak beste, idazle topaketak, edo irakurketa kluba, esate baterako.

Irakurketa kluba 0-3 urte Abusuko Bibliotekan | Club de lectura 0-3 años en la Biblioteca de Abusu

[lang_eu]

Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan Irakurketa Kluba izeneko 3 saio burutuko ditugu Abusuko Bibliotekan (otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8). Jarduera honetan guraso eta haurrek elkarrekin hartuko dute parte dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan.

Saio hauen helburua bikoitza da: alde batetik, gozatzeko unea sortzea, ipuin, kantu, olerki eta hitz-jokoekin heldu zein haurrek ondo pasa dezaten; bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzea. Horretarako baliabideak erakutsi eta kontatzeko moduak azalduko dituzte.

Guraso eta haurrek ekimen batzuk burutuko dituzte elkarrekin, hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta hainbat ekimen lasai liburuak ezagutuz gozatzeko.  (Izen-ematea otsailaren 5 era arte).

MALETAK ETA MOTXILAK

Egitasmoaren beste euskarrietako bat liburuz hornitutako maletak dira. Hauek gomendatutako liburuz hornituta daude eta epe baterako etxera maileguan eramateko aukera dago. Liburutegiko bazkide izatea nahikoa da maleta hauek maileguan etxera eramateko.

Motxila txikiak ikastetxeetako 3, 4 eta 5 urteko geletan bantuko dira eta astean ume batek eramango du motxila liburutegira bere gurasoekin liburu bat hartzeko, aste osoan gelako liburu gonbidatua izango dena. Hurrengo astean beste ume baten txanda izango da eta ikastetxea, etxea eta liburutegiaren arteko zirkuitua osatuko da horrela.

[/lang_eu][lang_es]

Dentro del programa BULARRETIK MINTZORA, la Biblioteca de Abusu organiza un Club de Lectura para niñas y niños de 0 a 3 años en tres sesiones (11 de febrero, 11 de marzo y 8 de abril). En este actividad participan los y las menores y sus familias en unas sesiones de lectura dirigidas por una dinamizadora.

 El objetivo de este actividad es doble: por una parte se genera un ambiente tranquilo y agradable con cuentos, canciones, poemas, juegos de manos, etc. para los menores y , por otro lado, se da formación a las familias. Para ello se les enseñan todos los recursos a su alcance así como formas de contar.

 Padres, madres y menores llevan a cabo una serie de actividades en común a la vez que se realizan comentarios y recomendaciones sobre los libros utilizados y las actividades derivadas de ellos. (Inscribirse en la Biblioteca antes del 5 de febrero).

 Maletas y mochilas

 Otro soporte utilizado en este programa son maletas y  mochilas llenas de libros. Estas maletas, con un lote de libros recomendados cada una, de 0-3 años o de 3-6 años, se pueden llevar en préstamo para tres semanas con el carné de lectura de la biblioteca.

 El objetivo de las mochilas es formar un circuito  entre la biblioteca, las familias y  los centros escolares donde se repartirán estas pequeñas mochilas con un libro de la biblioteca para intercambiarlo  por otro, que las y los escolares llevarán de nuevo a su clase, donde será el libro invitado durante una semana. En esta esta actividad participará todo el alumnado de 3, 4 y 5 años de Abusu .

[/lang_es]

“Bularretik Mintzora” txokoa Abusuko bibliotekan | El rincón “Bularretik Mintzora” en la Biblioteca de Abusu

[lang_eu]Abusuko Bibliotekak txoko berezia prestatu du aukeratutako liburuekin “Bularretik Mintzora” programaren osagarri. Programa hau Abusuko haur jaioberriei zuzenduta dago, Abusuko Anbulatorioko arduradunen eta ikastetxeetako irakasleen parte-hartzearekin.

Haur jaioberriei eta bere gurasoei zuzenduta, gune eta baliabide bereziak eskaini nahi dizkiegu interesatuta dauden 0 eta 2 urte bitarteko haurren familiei, txikientzat egokia izango den giroan.

Horretarako, liburutegiko txoko txikian gune berezi bat izango dugu astelehenetan 16:30 – 17:00etara eta bertan elkartu ahal izango dira jaioberriak eta gurasoak, giro lasaian, liburuekin lehenengo harremana izan dezaten familia giroan.

Horrez gain, guraso berriak elkartzeko gune aproposa izan daiteke, euren arteko esperientzia trukaketarako baliagarri. Abusuko Bibliotekan, halaber, gurasoen intereseko beste liburu-atal bat dago erabilgarri: haurdunaldi eta erditzeari buruz, umezaintza eta hezkuntzari buruz, etab. Era berean, eta amaitzeko, 0 eta 6 urte bitarteko haurrari hizkuntza eta komunikazio garapenean lagunduko dioten oinarrizko gomendio batzuk eta bibliografia berezia ere eskainiko zaie guraso berriei.[/lang_eu][lang_es]La Biblioteca de Abusu prepara un rincón especial con libros específicos como complemento del programa “Bularretik Mintzora” (“Del pecho materno a la palabra”) que se está desarrollando en Abusu con la implicación del centro de Salud La peña y los centros escolares.

Dirigido a niñas y niños recién nacidos y a sus progrenitores, la Biblioteca ofrece un lugar de encuentro, además de otros recursos como, para todas aquellas familias interesadas con menores de entre 0 y 2 años. Este lugar de encuentro será en el rincón infantil de la Biblioteca todos los lunes de 16:30 a 17:00, donde padres y madres de recién nacidas podrán acudir con sus bebés para disfrutar de un espacio tranquilo que les brinda la oportunidad de establecer una relación afectiva con la literatura infantil, en un ambiente familiar.

Además, el espacio servirá para reunirse con otras familias en la misma situación y compartir sus experiencias. La Biblioteca de Abusu dispone además de una sección de libros sobre embarazo y parto, crianza y educación, etc. y ofrecerá a las familias una bibliografía específica con recomendaciones básicas que favorecen el desarrollo del lenguaje y la comunicación en cada tramo de edad de los menores de 0 a 6 años.[/lang_es]

“Bularretik Mintzora” programa Abusuko ikastetxeetara heldu da| El programa “Bularretik Mintzora” llega a los centros escolares de Abusu

[lang_eu]Abusuko bibliotekak sustatuta eta Abusu Sarean-en Auzo Irakurlea programaren barruan, Bularretik Mintzora haur txikien artean irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa da, Galtzagorri Elkarteak diseinatutakoa. Haurren inguruan dauden helduei zuzenduta dago, hauexek direlakoan irakurzaletasuna transmititu eta irakurtzeko ohitura sortuko dutenak. Egitasmoak guraso, haur hezkuntzako irakasle, liburuzain, osasun arloko profesional, eta, orokorrean, etxeko txikiekin harreman zuzena daukatenei eskaintzen die formakuntza.

Maiatzean eta ekainean La Peña anbulatorioko profesionalek euren esparruan aplikatzeko  formakuntza jaso ondoren, orain Juan Delmas ikastetxea eta Abusu Ikastolako Haur hezkuntzako irakasleen txanda da. Pasa den irailaren 4an, Haur hezkuntzako 35 irakasle bildu ziren formakuntza honen lehenengo saioan, programaren sortzailea Itziar Zubizarreta gidari zela. Saio hauek 2012-2013 ikasturte osoan iraungo dute.

Anbulatorioan jaio berrien gurasoekin egiten hasi ginen bezala, 3 urteko haurren familia guztiek Bularretik Mintzora CD-liburuxka jasoko dute ikastetxeen bitartez. Bertan  30etik gorako sehaska kanta, magaleko jolas, esku jolas eta hitz jolas aurkituko dituzte, gehienak herrikoiak,  eta horien guztien letrak eta erabilerarako oharrak biltzen dituen liburuxka bat ere bai. Honez gain, irakasleek programa hau hezkuntzako curriculumean txertatzeko aholkuak jasoko dituzte, baita gelan erabiltzeko bibliografia zehatza ere.[/lang_eu][lang_es]Impulsado por la Biblioteca de Abusu y dentro del programa Barrio Lector de Abusu Sarean, Bularretik Mintzora es un proyecto de fomento de la lectura para niñas y niños pequeños diseñado por Galtzagorri Elkartea. Está dirigido a las personas adultas que les rodean, con el convencimiento de que éstas son las mediadoras necesarias para transmitir la lectura y establecer los hábitos lectores. El proyecto ofrece un programa ordenado para la formación e información de padres y madres, profesorado de Educación Infantil, de responsables de la salud,  personal bibliotecario, y, en general, de quienes tienen un contacto regular con los niños y niñas.

Si durante mayo y junio fueron los y las profesionales  del Ambulatorio de la Peña y los padres y madres interesadas las que recibieron los primeros talleres de formación, ahora le ha llegado el turno al profesorado de los dos centros escolares de Abusu, el colegio Juan Delmas y la Ikastola  Abusu. 35 profesionales de la Educación infantil asistieron el pasado 4 de septiembre a la primera de estas sesiones formativas a cargo de Itziar Zubizarreta, creadora del programa, y se prolongarán durante todo el curso 2012-2013.

Como ya se comenzó a hacer en el ambulatorio con los recién nacidos, todas las familias de escolares de 3 años recibirán el CD-libro Bularretik Mintzora en el que se pueden encontrar más de 30 grabaciones sonoras de canciones de cuna, juegos de regazo, juegos de manos y juegos de palabras populares en euskara, además de un librito con indicaciones para aprender a utilizar dicho material. También el profesorado de Educación Infantil recibirá asesoramiento específico para incluir el programa en el Curriculo educativo, así como bibliografía específica para utilizar en las aulas.[/lang_es]

“Bularretik Mintzora” egitasmoa Abusun | El programa “Bularretik Mintzora” (“Del pecho materno a la palabra”) en Abusu

[lang_eu]Abusu Sarean-ek eta La Peñako anbulategiak 0-6 urte bitarteko haurren irakurzaletasuna sustatzeko programa berria jarri dute abian.

Programa duela 5 urte jarri zuten martxan, Tolosan lehenengoz, eta hainbat udalerritan geroago Galtzagorri Elkartearen eskutik, guraso, haurren hezitzaile eta liburutegien inplikazioarekin, baina, haurren garapen emozionalean literaturak duen garrantziaz ohartuta, Abusun osasun arloko langileak ere inplikatu dira.

Egitasmoak Bularretik mintzora izeneko CD-liburuxka du euskarri. Bertan, Miren Agur Meabe, Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga, Lourdes Etxebarria eta Itziar Zubizarretaren ahotsen bitartez, sehaska kantak, magaleko jolasak, esku jolasak eta hitz jolasak grabatu dira, 30etik gora, gehienak herrikoiak. Horien guztien letrak eta erabilerarako oharrak biltzen ditu gainera CDarekin batera doan liburuxkak.

Abusuko haur jaio berrien gurasoek jasoko dituzte CD-liburuxkak eta eskuorri hezigarri batzuk pediatria kontsultara doazenean. Eskuorriotan, adin tarte bakoitzerako zein liburu diren gomendagarrienak ezagutu ahal izango dute.

Egitasmoa erabat berria da Euskal Herrian, lehenengo aldiz osasun arloko profesionalek, hezkuntza eta liburutegiko profesionalekin elkarlanean arituko baitira haurrei eta haien familiei zuzendutako programa batean, mailaz maila, urteetan burutzen joango dena.

Formazio saioak

Egitasmoak prestakuntza saioak ere eskainiko ditu, bai gurasoentzat bai pediatria-emagina ekipo osoarentzat, bai hezitzaileentzat; eta Abusuko Bibliotekarekin izango du harreman zuzen-zunena; honek txoko berezia prestatuko du bertan aukeratutako liburuekin.

Lehenengo prestakuntza saioak Itziar Zubizarretaren eskutik etorriko dira eta maiatzean burutuko dira. Geroago, datorren ikasturtean zehar, Haur Hezkuntzako irakasleek jasoko dituzte.

Literatura eta haurrak

Bularretik Mintzora egitasmo honek haurren osasuna kontzeptu orokor eta oso gisa hartzen du kontuan. Izan ere, frogatua dago txikienen osasunean literaturak eta irakurketa ozenak berebiziko garrantzia dutela: ipuin eta istorio txikien bitartez, abesti eta esku-jolasen bidez… zuzenean konektatu daiteke jaio berrien munduarekin eta beraien beldur eta sentimenduekin.

Hortaz, egitasmoak txikienen garapen intelektualean, literaturari behar duen lekua eta garrantzia eman nahi dio eta horretarako guraso, liburuzain, irakasle… eta osasun arloko profesionalak parte hartzera bultzatu nahi ditu. Izan ere, literatur testuak garapen horren lagungarri apartekoak dira. Helduok haurrei irakurketa eskaintzen diegun neurrian, ondorio magikoak sortuko dira haurren adimenean hizkuntza eta emozioak garatzeko eta baita haiekin lotura afektibo sendo bat finkatzeko ere.[/lang_eu][lang_es]La red Abusu Sarean y el ambulatorio de La Peña ponen en marcha un programa para fomentar la lectura dirigido a niñas y niños de 0 a 6 años.

Este programa se puso en marcha por primera vez en Tolosa hace 5 años, y posteriormente en otros municipios de la CAV a cargo de de Galtzagorri Elkartea con la implicación de las familias, escuelas y bibliotecas, pero, concienciados de la importancia de la literatura en el desarrollo emocional de los menores, en Abusu se han implicado también los trabajadores y trabajadoras del sector de la salud.

El programa tiene como soporte el CD-libro denominado Bularretik Mintzora. En él se pueden encontrar más de 30 grabaciones sonoras de canciones de cuna, juegos de regazo, juegos de manos y juegos de palabras populares en euskara, además de un librito con indicaciones para aprender a utilizar dicho material.

Todos los padres-madres de recién nacidos que acudan a la consulta de pediatría en Abusu-La peña, recibirán el CD-libro de regalo junto con un programa de mano en el que podrán conocer los libros recomendados para cada tramo de edad.

Esta iniciativa es pionera en Euskal Herria, ya que por primera vez profesionales de la salud pública colaborarán con profesionales bibliotecarios y de la educación en un programa dirigido a recién nacidos y sus familias, que se irá completando por etapas a lo largo de varios años.

Talleres formativos

El programa incluye sesiones de formación que se ofrecerán tanto a padres-madres como al equipo de pediatría-matrona y profesorado, y tendrá una relación estrechísima
con la Biblioteca de Abusu, que preparará un rincón específico con los libros seleccionados.

Los primeros talleres formativos, que se llevarán a cabo en mayo, serán impartidos por Itziar Zubizarreta, y durante el curso siguiente será el profesorado de Educación Infantil
quien lo reciba.

Literatura e infancia

El programa Bularretik Mintzora considera la salud de la infancia como un concepto general y completo. Está probado que la literatura y la lectura en voz alta tienen una importancia decisiva en la salud infantil: por medio de cuentos e historias cortas, canciones, juegos de manos, etc. se puede conectar con el mundo de los recién nacidos así como con sus miedos y sus sentimientos.

Por tanto, este programa pretende dar a la literatura el lugar que le corresponde en el desarrollo intelectual de los pequeños y para ello quiere animar a familias, profesorado, bibliotecarias y profesionales sanitarios, ya que los textos literarios son increíblemente eficaces en ese desarrollo. En la medida en que las personas adultas ofrezcamos lecturas a los menores, se obtendrán consecuencias mágicas en la mente infantil para desarrollar el lenguaje y las emociones, y también para establecer con ellos un relación afectiva firme.[/lang_es]