Kategoriaren artxiboa: Ekitaldiak

Txango literarioa

Maiatzaren 4ean getxoko historiagole eta idazlea Julen Lezamizek Abusuko Bibliotekako txangoa gidatuko du El Angel custodio (EC.O ediciones cívicas) eleberrian agertzen diren tokietatik.

Bisita 11:00etan hasiko da Abandon eta Bilboko Zazpi kaleetan amaituko da, “Tríptico de guerra” trilogiaren bere lehen thriler historikoaren parajeak antzeman eta gero.

El ángel custodio es un agente especial enviado a Bilbao por las autoridades franquistas durante la Guerra Civil para que actúe sólo en casos de extrema gravedad. Su misión consiste en desestabilizar la retaguardia y crear el caos en la ciudad.

Bigarren urtez atolatzen dugu Abusuko Bibliotekan bisita literarioa irakurle klubeko ikasturteari amaiera emateko. Irakurle taldeak dozenatik gora partaide biltzen ditu ikasturtean zehar eta sei urteko ibilbidea egin du onez gero. Zita honetan interesa duen edonork eman dezake izena maiatzaren 2ra arte, Bibliotekan.

Ipuin kontaketa musikatua Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Apirilaren 12an, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Intxixu Valbuena eta Ana Apika-ren eskutik.

Ipuin musikatuen saio honetan, hitzek eta notek elkarrekin egingo dute dantza. “Ipuinak dantzan” ikuskizunean, Intxixu Valbuena musikariak gitarra elektrikoa jo eta hainbat kantu abestuko ditu, eta Ana Apika kontalariak, berriz, musikaz lagundutako istorioak kontatuko ditu.

Gonbidapenak apirilaren 8tik aurrera Herriguneko Bibliotekan bananduko dira.

Lasai egoteko, eta aldi berean, ondo pasatzeko saio dibertigarri haur eta familientzat

Mikrokontakizunak erakusleihoetan eta ipuinak liburutegian

Aurreko urteetan bezala Abusuko Bibliotekak bat egiten du Abusuko Kultur Astearen XIII. edizioko ekimenekin, bere esparruaren barruan, hainbat jarduera antolatuz. Aurten idazketa tailerrean sortutako mikrokontakizunak auzoko dendetako dozena bat erakusleihoetan ikusi ahal izango dira. Denda bakoitzarentzat propio sortutako testuak dira. Ekimenak tailerreko partaideen lana erakusteaz gain komertzio eta literaturaren artean zubiak erakitzeko balio du. Elkarlanak idazleak ez ezik euren
erakusleihoak utzi dituzten dendariak ere animatu ditu, lehen aldia baita horrelako ekimen batean parte hartzen dutena.

Beste alde batetik, apirilaren 3an, Abusuko Bibliotekan Inés Bengoak “Kamishibai ipuinak” eskainiko ditu lau urtetik gorako umeentzat. Kamishibaik japonieraz paperezko antzerkia esan nahi du eta aintzinean herrialde hartan sortu zen ipuinak kontatzeko modu bat da. 17:30ean izango da Liburutegian.

Ipuin kontaketa musikatua Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Martxoaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Sorgina Txirulina-ren eskutik.

“Hunkipuinak: emozioei buruzko istorioak” saioa 3 eta 5 urte bitarteko txikientzat da, heldu batek lagunduta. Erica Liquetek, Sorgina Txirulina pertsonaiaren atzetik dagoen ipuin kontalariak, kontakizun hau zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen du eta emozioak lantzen ditu: haserrea, norberanganako konfiantza, poztasuna,…

Gonbidapenak martxoaren 11etik aurrera Herriguneko Bibliotekan bananduko dira.

Berdintasunerako ipuinak

Kontu kantoi-ren eskutik helduko da Abusuko Bibliotekara “Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak” ipuin kontaketa saioa. Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jardueren barruan, rol desberdinen gainean jarriko du arreta saioak. Eszenan bi lagun, bata ipuinak kontatzen eta bestea marrazkiak egiten, lau urtetik gorako haurrentzat. Ordu bat, neskak ere protagonista diren ipuinak entzuteko. Hitzordua martxoaren 7an izango da, 17:30ean, liburutegian.

“Txateko istorioak” Abusuko kultura-asteko literaturalehiaketa

Auzoko kultura-asteari begira, Abusu Sareak TXATEKO ISTORIOAK literatura-lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. Aurkeztutako testuak txat-formatuan egon beharko dira idatzita, eta gai nagusia berdintasuna izango da. “Abusu berdintasunaren alde!” lelopean, zortzi urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Testuak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da, eta, aurreko edizioetan bezala, irabazleei eta finalistei banatuko zaien saria Abusutik Guggenheimera bitarteko piragua-jaitsiera izango da. Jarduera hori kultura-astean zehar antolatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Abusuko liburutegian eta Facebook orrian aurki daitezke.

Abusuko kultura-asteak jarduera ugari eskaintzen ditu urtero, Abusu Sareak elkarteekin, ikastetxeekin eta liburutegiekin batera antolatutakoak. Esan daiteke ekitaldi nagusia Liburu Azoka izan ohi dela.

Ipuin kontaketa musikatua Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Olga Sánchez eta Raúl de la Cruz-en eskutik.

“Koloretako munstroa” saioa 3 eta 5 urte bitarteko txikientzat da, heldu batek lagunduta. Kontakizun hau txikienek beren emozioak ezagutu eta adierazteko da. Emozioez eta munstroaren koloreez gain, hainbat musika-tresna izango dira, soinu harrigarrizkoak.

Gonbidapenak urtarrilaren 28tik aurrera Herriguneko Bibliotekan bananduko dira.

“Siete cuerdas” liburuaren aurkezpena Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan antolatzen diren literatura topaketen baitan Francisco Panerak, “Siete cuerdas” liburua aurkeztuko du.

Ekitaldia, datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, izango da Kultur Etxea, 19:00etatik aurrera.

Ekitaldearen amaieran, idazleak liburuak sinatuko ditu.

Abusuko Bibliotekako Spota

Abusuko Zentro Soziokulturaleko 15. urteurrena dela eta Abusuko Bibliotekan SPOT bat egin nahi izan dugu “Auzoari begira dagoen liburutegia” lemapean. Bideoarekin gure lanaren ispiritua islatu nahi dugu: komunitateari zerbitzua eman eta auzoan dauden hainbat eragileren inplikazioa bilatu (Abusu Sarean, elkarteak, istituzioak eta norbanakoak) irakurketaren babesle bihurtu daitezen.

Irakurzaletasuna norberaren, gizartearen eta komunitatearen garapenarako bide garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik ahalik eta aliatu gehien behar dugu gure zeregin honetan: ume eta gazteen eredu bihurtu eta irakurzaletasunaren bidea erraztu. Horretarako kanpainak egiten ditugu, irakurle eta idazle taldeak dinamizatu, haurrentzako eta familientzako gidak eta jarduerak antolatu eta Abusuko Liburu azoka eta Kultur Astea antolatzen laguntzen dugu.

Liburuak denon eskura egon daitezen nahi dugu. Eta Abusuko auzoari bere laguntza eta inplikazioa eskertzen diogu.

Ipuin kontaketa musikatua Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Amaia Arriaran ipuin kontalariaren eskutik.

“Do, Re, Mi golkoa bete ipuin” saioa 3 eta 5 urte bitarteko txikientzat da, heldu batek lagunduta.

Umeentzako ipuin saio honetan, irudimenaren mundua zeharkatuko dugu, ezinezkoa posible bihurtuz, animaliekin batera abestu eta abentura ikaragarriak biziko ditugu.

Gonbidapenak azaroaren 26tik aurrera Herriguneko Bibliotekan bananduko dira.