Kategoriaren artxiboa: Herriguneko Bibliotekan aurkituko duzu…

Herriguneko Bibliotekan aurkituko duzu…Juan Kruz Igerabide-ren “Jonasen ipuinak”

Hona hemen Jonasen ipuinak, denak batera. Guztien artean ipuin luze bat osatzen dute, eta ikus dezakegu nolakoa den Jonas, zer bizimodu daraman, zer arazo dituen nola portatzen den.

Ipuinez ipuin Jonasek sentitzen dituen emozioak eta sentimenduak ezagutuko ditugu, eta nola jokatzen duen emozio horiekin: beldurra, pena, jeloskortasuna, inbidia, lotsa, maitasuna, poza, egonezina…

Herriguneko Bibliotekan aurkituko duzu… Dolores Redondo-ren “Zaindari ikusezina”

Baztango trilogiaren lehengo ale hau intrigaz eta misterioz betetako eleberri ederra da.

Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztango bailaran gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak ikertu eta bere iragana gainditu.

Eleberriaren beste baliabide nagusia euskal mitologia da. Baztanek eta mundu mitologikoak presentzia nabarmena dute kontakizun osoan.

Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

Dolores Redondo idazle donostiarraren nobela hamahiru hizkuntzatara itzuli dute, euskara barne. Zinerako eskubideak ere salduak ditu; beraz laster batean pantaila handian ikus liteke.

EUSKARAZKO NOBELA BELTZAZ GOZA DEZAKEGU
DOLORES REDONDOK EGINDAKO LANARI ESKER

ARVE Error: no video ID set

Herriguneko Bibliotekan aurkituko duzu… Garazi Kamio-ren “Beste norbaiten zapatak”

Garazi Kamio idazleak Igartza saria irabazi du “Beste norbaiten zapatak” liburuarekin. Ipuin-bilduma honetan zortzi ipuin jaso ditu.

Lankide baten amaren hil-beilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat
eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa…

 

Antxiñe Mendizabal-en “Ametsi tripek hitz egiten diote”

Irakurtzen hasi berriak diren 6 edo 7 urteko haurrei zuzendutako hirugarren liburu hau.

Ametsi, ohera sartu eta begiak itxi orduko, tripak hizketan hasten zaizkio; batzuetan, lehoi batek bezala orroka; beste batzuetan, txerri baten antzera kurrinka, eta askotan, otso baten pare uluka. Hain dira handiak hotsak, ezinezkoa zaiola lokartzea: ezinezkoa.

Beldurrari heldu dio oraingoan idazleak, baina emozio gehiago ere bildu ditu Iosu Mitxelena ilustratzailearekin batera sortutako lanean.

 

EUSKARAZKO IRAKURLEEK ERE SORTA NABARMENA IZANGO DUTE ESKURA ARRIGORRIAGAKO BIBLIOTEKAN

Herriguneko Bibliotekan aurkituko duzu…Mikel Alvira-ren “El mar que te debía” | En las Bibliotecas de Arrigorriaga encontrarás “El mar que te debía” de Mikel Alvira

Durante las vacaciones de Semana Santa, Virginia y su hija adolescente viajan en autocaravana desde Hondarribia hasta Saint Henri, un pueblo costero de Las Landas. Allí se topan con un coro de fascinantes personajes marcados todos ellos por los recuerdos: dos ancianos que comparten un secreto, un médico enredado en una relación extramatrimonial, los miembros de una cédula de extrema derecha, una antigua militante independentista, una joven florista enamorada y un audaz surfista indignado, entre otros.

Madre e hija llevarán al lector a transitar el intenso mundo de las relaciones personales,
con sus miedos e ilusiones.

Una vez más, Mikel Alvira utiliza la historia reciente de nuestro país como pretexto para suscitar emoción, creando una novela intensa y rápida con sorpresa final.

ARVE Error: no video ID set