Kategoriaren artxiboa: Irakurketa kluba

Txango literarioa

Maiatzaren 4ean getxoko historiagole eta idazlea Julen Lezamizek Abusuko Bibliotekako txangoa gidatuko du El Angel custodio (EC.O ediciones cívicas) eleberrian agertzen diren tokietatik.

Bisita 11:00etan hasiko da Abandon eta Bilboko Zazpi kaleetan amaituko da, “Tríptico de guerra” trilogiaren bere lehen thriler historikoaren parajeak antzeman eta gero.

El ángel custodio es un agente especial enviado a Bilbao por las autoridades franquistas durante la Guerra Civil para que actúe sólo en casos de extrema gravedad. Su misión consiste en desestabilizar la retaguardia y crear el caos en la ciudad.

Bigarren urtez atolatzen dugu Abusuko Bibliotekan bisita literarioa irakurle klubeko ikasturteari amaiera emateko. Irakurle taldeak dozenatik gora partaide biltzen ditu ikasturtean zehar eta sei urteko ibilbidea egin du onez gero. Zita honetan interesa duen edonork eman dezake izena maiatzaren 2ra arte, Bibliotekan.

Haurrentzako irakurketa kluba Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Ekimen hau urte berriarekin batera datorkigu. Ostirala, urtarrilaren 19a, ipuin kontalariaren emanaldia izango da herriguneko bibliotekan. Ana Apikak 4-6 urteko haurrak bilduko ditu irakurketa goza dezaten.

Saio hauetan familian irakurtzen da. Lehenengo gurasoek gozatu behar dute haur-literatura irakurtzen gero umeek ere gozatzeko.

Bibliotekan ikusiko dugu elkar!

Helduentzako irakurketa tailerra Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Urriaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era bitartean, Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan elkartuko gara Helduentzako irakurketa tailerra hasteko.

Jarduera honetan parte hartuko dute irakurtzen gozatzen duten eta haien iritziak beste batzuekin partekatu nahi dituzten 18 pertsonek.

Hitzaldi-solasaldia Abusun

Manu Lopéz de Marañón bilbotarrak hitzaldi-solasaldia eskainiko du bere eleberriaren gainean Alcohol 99º.

Abusuko Kultur astean aurkeztu zen liburuak 80. hamarkadako garai gogorrak islatzen ditu eta Abusu auzoa bere ere bai.

Abusuko irakurketa klubeko saioei amaiera emateko balioko duen tertulia publiko guztiari
irekia dago eta eleberriaren traman ez ezik, garai hartako auzoko egoeraz hitz egiteko aukera emango digu, bai eta urte hauetan auzoaneman diren aldaketez ere.

Hitzordua, maiatzaren 23an, 19:00etan Abusuko Zentro Soziokulturalean.

“Liburuen poltsa”. Irakurketa kluba Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Otsailaren 17an, 4-6 urteko haurrak eta euren gurasoak Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan bilduko ditugu literatura ahozko baliabideak lantzeko.

Saroa Bikandiren eskutik euskarazko saioa irakurzaletasuna suspertzeko, abesti, poema, hitz-joko eta ipuinez baliatuz.

Bibliotekan ikusiko dugu elkar!