Kategoriaren artxiboa: Istorioa tailerra

Tailer berriak Abusuko Bibliotekan | Nuevos talleres en la Biblioteca de Abusu

[lang_eu]

Abusuko Bibliotekak tailer bi eskainiko ditu 2012-2013 ikasturtean: batetik, Ipuin txokoa, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat hilean behin egingo dugun ipuin-kontaketa saioa. Bertan, ipuinak entzuteaz gain, saio berean haurrek liburuak etxera maileguan eramateko aholkuak jasoko dituzte. Bestetik, Haur Irakurketa kluba, 10 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat. Tailer honetan etxean irakurritako liburuak taldeko saio batean komentatuko dituzte eta sortze-jarduera bat burutuko dute.

Irakurketa klub hau Ipuin txokoan hainbat urtetan parte hartu duten umeentzako jarraipena da. Izan ere, adin tarte honetan euren kabuz irakurtzeko gai badira ere, irakurritakoa taldean konpartitzea gozagarriago eta aberasgarriago da.

Bestalde, “Denok kontatzen dugu Abusuko bibliotekan” iaz hasitako programari ere eutsi nahi dio bibliotekak. Tailer honetan, haur txikien gurasoak eta senitartekoak umeekin irakurtzera eta ipuinak kontatzera animatzen ditugu. Jarduera hau, ume eta gurasoen artean sortzen den harreman afektiboei eta horien bitartez ematen den transmisioari esker, modurik ederrena da irakurzaletasuna sustatzeko.

[/lang_eu][lang_es]

La Biblioteca de Abusu ofrecerá dos talleres durante el curso 2012-2013, El Rincón de los cuentos,  sesión mensual de cuentos dirigida a niñas y niños de 4 a 9 años, en las que, además de escuchar cuentos, recibirán asesoramiento para llevar libros en préstamo a casa; y El club de lectura infantil, sesiones también mensuales dirigidas al grupo de edad comprendido entre los 10 y 11 años, en las que además de comentar los libros leídos en casa, realizarán una actividad creativa.

El club de lectura se plantea como una continuación natural para aquellas personas que durante varios años han participado en el taller de cuentos, ya que, en esta franja de edad, los menores son suficientemente autónomos como para leer por su cuenta, pero creemos que es mucho más divertido y enriquecedor compartir las lecturas en grupo.

Por otro lado, la biblioteca quiere dar continuidad al programa “Tod@s contamos en la biblioteca de Abusu, puesto en marcha durante el curso pasado, en el que animamos a los familiares a leer y contar cuentos a los más pequeños, ya que, gracias a los lazos afectivos y a la transmisión que se da a través de ellos, ésta es la mejor manera  de fomentar la lectura.

[/lang_es]

 

 

Ipuin kontalarien tailerra | El taller de los cuentacuentos

Data: 2012-03-23
Hizkuntza: Euskara

[lang_eu]Martxoaren 23an, ostirala, Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan elkartuko gara 7 eta 8 urteko umeekSTELALUNA” ipuina entzun dezaten.

Liburu honekin anaitasuna, integrazioa, ohitura desberdinak, bizikidetasuna eta elkartasuna landuko dugu.

Gero, ume bakoitzak istoriarekin lotura daukan eskulan bat egingo du.[/lang_eu][lang_es]El viernes 23 de marzo nos citamos nuevamente en la Biblioteca de Arrigorriaga (casco) con los niños y niñas de 7 y 8 años para escuchar el cuento:

“STELALUNA”

A través de este libro trabajaremos la fraternidad, la integración, las diferentes costumbres, la convivencia, y la solidaridad.

A continuación realizaremos una actividad plástica relacionada con la historia.[/lang_es]

 

Ipuin kontalarien tailerra | El taller de los cuentacuentos

[lang_eu]Datorren ostiraletan, urtarrilaren 13 eta 20ean, Herriguneko Bibliotekan elkartuko gara ipuin-kontalarien beste saio baterako. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, 5 eta 6 urteko neska-mutikoek, Apika taldeko ipuin-kontalariek euskaraz kontatuko dizkieten istorioak entzun ahal izango dituzte. Saio honetarako, honakoa proposatu digute:

ARTEA

Har ezazu parte!
Etor zaitez![/lang_eu]

[lang_es]Los próximos viernes, 13 y 20 de enero, nos reuniremos en la Biblioteca de Arrigorriaga (casco) para una nueva sesión de Cuentacuentos. Niñas y niños de 5 y 6 años, de 6 a 7 de la tarde, podrán escuchar las historias que en euskera les contarán las cuentistas del grupo Apika. Para esta sesión nos han propuesto:

EL ARTE

¡No dejes de participar!
¡Acércate![/lang_es]

Ipuin kontalarien tailerra | El taller de los cuentacuentos

[lang_eu]Datorren ostiraletan, abenduaren 9 eta 16an, Herriguneko Bibliotekan elkartuko gara ipuin-kontalarien beste saio baterako. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, 5 eta 6 urteko neska-mutikoek, Apika taldeko ipuin-kontalariek euskaraz kontatuko dizkieten istorioak entzun ahal izango dituzte. Saio honetarako, honakoa proposatu digute:

TRIPONTZIAK

Har ezazu parte!
Etor zaitez![/lang_eu]

[lang_es]Los próximos viernes, 9 y 16 de diciembre, nos reuniremos en la Biblioteca de Arrigorriaga (casco) para una nueva sesión de Cuentacuentos. Niñas y niños de 5 y 6 años, de 6 a 7 de la tarde, podrán escuchar las historias que en euskera les contarán las cuentistas del grupo Apika. Para esta sesión nos han propuesto:

GLOTONES

¡No dejes de participar!
¡Acércate![/lang_es]

 

Ipuinak kontatzearen artea

Gazte, guraso eta aiton-amonentzat… ipuinak kontatzen ikasi nahi eta ipuinak kontatzea gustuko dutenentzat.

  • Gustuko zenuen ipuinak konta ziezazkizuten?
  • Ipuinak kontatu ahal eta kontatzen jakin nahiko zenuke?
  • Badakizkizu zer-nolako onurak dakarzkien umeei istorioak kontatzeak?
  • Zertarako balio dute ipuinek?
  • Istorioak kontatzeko teknikarik ezagutzen duzu?
  • Zer ipuin kontatu ahal dizkiegu umeei, adinaren, zailtasunaren, gaiaren eta bestelakoen arabera?
  • Zer liburu eskura ditzakegu argitaletxeen merkatuan?

Honetaz guztiaz eta gehiagoz arituko gara, modu teorikoan eta praktikoan, Ipuinen Tailerrean

Para jóvenes, madres y padres, abuelas y abuelos… para quienes deseen aprender a contar cuentos y les guste contarlos.

  • ¿Te ha gustado que te contaran cuentos?
  • ¿Te gustaría poder y saber contarlos?
  • ¿Conoces los beneficios que tienen para las niñas y niños que les relaten historias?
  • ¿Para qué sirven los cuentos?
  • ¿Conoces técnicas de narración de historias?
  • ¿Qué cuentos podemos contar a las niñas y niños según la edad, dificultad, temática…?
  • ¿Qué libros hay en el mercado editorial de los que podamos disponer?

De todo esto y mucho más, de forma teórica y práctica, trataremos en el Taller de Cuentos