Kategoriaren artxiboa: Mikrokontakizun tailerra

Mikrokontakizunak erakusleihoetan eta ipuinak liburutegian

Aurreko urteetan bezala Abusuko Bibliotekak bat egiten du Abusuko Kultur Astearen XIII. edizioko ekimenekin, bere esparruaren barruan, hainbat jarduera antolatuz. Aurten idazketa tailerrean sortutako mikrokontakizunak auzoko dendetako dozena bat erakusleihoetan ikusi ahal izango dira. Denda bakoitzarentzat propio sortutako testuak dira. Ekimenak tailerreko partaideen lana erakusteaz gain komertzio eta literaturaren artean zubiak erakitzeko balio du. Elkarlanak idazleak ez ezik euren
erakusleihoak utzi dituzten dendariak ere animatu ditu, lehen aldia baita horrelako ekimen batean parte hartzen dutena.

Beste alde batetik, apirilaren 3an, Abusuko Bibliotekan Inés Bengoak “Kamishibai ipuinak” eskainiko ditu lau urtetik gorako umeentzat. Kamishibaik japonieraz paperezko antzerkia esan nahi du eta aintzinean herrialde hartan sortu zen ipuinak kontatzeko modu bat da. 17:30ean izango da Liburutegian.

“Barneko joan-etorriak” erakusketa Abusun

Zubietxe Elkartearen Eguneko Zentroko Arte tailerrak, TAZ, “Barneko joan-etorriak” / “Vaivenes interiores” erakusketa aurkezten du Abusuko Zentro zosiokulturalean urriaren 15etik 26ra bitartean. Erakusketa hau arte tailerra eta Abusuko bibliotekako mikrokontakizun tailerraren arteko elkarlanaren ondorioa da.

Elkarlan honen emaitza 21 mikrokontakizun dira beste hainbeste adierazpen plastikoei lotuta, adierazpen plastikoak eta litearioak elkarrekin konektatzen dituenak joan-etorria, egileen barnetik sortuak inolako kontzesio edo lehungarririk gabe.

Gure desioa da erakusketa honek adierazpen artistiko gehiagori ateak zabaltzeko balio izatea.

“Bularretik mintzora” eta “Abusuko Mikrobiblioteka” gidaren barruan

Abusuko Liburutegiko bi jarduera aukeratu dituzte, María de Moliner Kanpainan parte hartu duten Liburutegi Publikoetan azken urteotan egin diren irakurtzea sustatzeko praktika onen bilduma osatzeko. Bilduma honen argitalpenak honela izena du: Liburutegietan Irakurtzera Animatzeko Jardueren Gida. María Moliner Kanpaina. Urritik aurrera eskuragarri egongo da Irakurtzea Sustatzeko Planaren webgunean.

Gida honen helburua da irakurtzea sustatzeko 115 jarduera original eta berritzaileenak ezagutaraztea. Zehazki, Abusuko Liburutegiko bi egitasmo jasotzen dira zerrendan: Bularretik mintzora, haurrei zuzendua, eta Abusuko Mikrobiblioteka, publiko guztiari zuzendua.

Jarduera horiek gidan sartzeaz gain, zorionak eman dizkiete “jarduerak diseinatzeko izandako sormen eta asmamenagatik, eta auzokoen artean irakurtzea sustatzeko egin duten lan bikainagatik ere”.

Ikasturte berriarekin batera beste hainbat egitasmo ditu martxan Abusuko Bibliotekak, eta urrian bertan hasiko dira mikrokontakizunak sortzeko tailerra, helduentzako irakurketa kluba eta familian irakurtzea 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, senide batek lagunduta. Azken hau azaroan hasiko da eta oraindik plaza batzuk daude libre.

Mikrobiografia lehiaketa

Hauek dira lehiaketara aurkeztu diren mikrobiografiak. Euren artean epaimahaiak lehenengo hamarrak aukeratu ditu hoberen artean zozketa egiteko, eta sariduna Laura Guzmán izan da. Epaimahaiak sari berezi bat ere eman dio Julen LLamosasi 15 urtetik beherako izan eta hamar onenen artean egoteagatik. Saria liburu sorta bat da bakoitzarentzat. Zorionak bioi.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei.

Jarraitu irakurtzen

Abusuko Mikrobiblioteka, gune berria

Abusuko liburutegiak sormen literarioko beste proiektu bat jarriko du martxan espazio berri batean, fisikoa nahiz birtuala izango dena. Mikrokontakizunak sortu eta irakurtzea bultzatzeko xedea izango du, baita horiek ahal den pertsona-kopuru gehienera helaraztea ere; horretarako, hainbat jarduera eta tailer antolatuko dira.

Abiapuntu gisa, Abusuko MIKROBIBLIOTEKAK mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen du, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak, eta haren obra txikietako batzuk Cita en la Glorieta aldizkari digitalean argitaratu dira.

Liburutegiak Abusu auzo guztira zabaldu nahi duen beste jarduera bat proposatu nahi du:mikrobiografiak sortzea “Zure bizitza konta ezazu sei hitzetan” lelopean. Hausnarketa, sintesia eta bereziki sormena lantzeko jarduera dugu hori, baina aldi berean pertsona guztiek egiteko aproposa da. Horretarako, kutxa bat jarriko da liburutegian abendura arte, eta mikrobiografiak sartuko dira bertan (mezu elektroniko edo Facebook bidez bidali daitezke ere bai). Ondoren, onenak aukeratuko dira eta sariak zozkatuko dira.

Honako mikrobiografia hauek har daitezke adibide gisa: Cincuenta años, adolescente con dos hijos; Su recuerdo tatuado en mi piel; Me costó soltarte, sonríes al saludarme; Me emociona compartir proyectos, ¿te animas?; Entre pez y ratón de biblioteca edo Trascendiendo hacia un mundo maravillosamente incierto.

Mikrokontakizun banatzailea Abusuko Bibliotekan

Abusuko Bibliotekan 13 mikrofikzio banantzen ari gara egunotan irakurleen artean udako maileguarekin batera, bakoitza kolore batean, bilduma osatu ahal izateko. Gainera blog honetan ere irakur ditzakezue (gehiago irakurri botoia klikatu).

Ez da Gipuzkoako Kultur Dealers bezain sofistikatua baina helburu bera de: amaitu berri den Mikrokontakizun tailerrean sortutako lanak auzoan zabaltzea.

Tailerran dinamizatu duen Ana Martinéz Blancok azaltzen duenez, “oso idazketa-esperientzia polita izanda eta partaideek oinarrizko teknikak jasotzeaz gain ikasi dute zer garrantsizkoa den idaztzitakoa partekatzea ikusteko ea gure ideia irakurleari ondo helerazi diogun”

Espero dezagun baietz ¡!

Jarraitu irakurtzen