Kategoriaren artxiboa: Nobedadeak

Maria Moliner sariaren liburuak

Badaude prest Abusuko Bibliotekak 2017an irabazitako Maria Moliner sariari esker erosi ahal izan dituen liburuetako batzuk. Sariaren aurtengo dotazioa dirutan izan da, Kultura eta Hezkuntza Minizteritzak 1706€ banatu dituelarik sari honetan aurkeztu diren liburutegien arteko 300 egitasmo saridunen bakoitzari.

Aurtengo berrikuntza Abusuko Mikrobiblioteka sortzea izan da, atal honetako bibliografía
handituz eta zenbait ekimen martxan jarriz, hala nola, mikrokontakizunak sortzeko tailerra,
mikrobiografia lehiaketa, etab.

Honez gain, denetako liburuak erosten ari gara bibliotekan, batez ere haur eta gazteentzako.

Zuen gustuak izango direlakoan gaude.

Arrigorriagako Herriguneko Bibliotekaren jarduerak 2017- 2018 Ikasturtea

Urritik aurrera herriguneko Bibliotekak zenbait jarduera eta tailer jarriko ditu abian, bai haurrentzat, bai helduentzat, beti ere, helburu bakar batekin: irakurketa hurbiltzea, irakurtzeko interesa piztea eta liburutegiko zerbitzuen erabilera sustatzea.

Jardueren eskaintza zabal eta egonkorra aurkeztu ditugu: 4-6 urte bitartekoentzako irakurketa kluba, 7-9 urte bitartekoentzako irakurmena eta idazmena bultzatzeko tailerra, helduentzako idazketa sortzailerako tailerra, euskarazko eta gaztelaniazko irakurketa tailerra eta ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroa. Jarduera-programa prestatu dugu irakurketa bultzatzeko asmoz, adin bakoitzean dauden beharrizanetara egokitutako formatu desberdinekin.

Izena emateko epea irailaren 12tik aurrera
Informazio gehiago lortzeko jo herriguneko Bibliotekara

V. ELKAR Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa | V. Concurso de Cuentos e Ilustración ELKAR

Bosgarren Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa aurkeztu zen atzo. Lierni Mendizabal arduraduna pozik agertu zen: «Urtetik urtera handitzen doan lehiaketa da. Iaz 4.318 ilustrazio jaso genituen, eta 446 ipuin».

Haurren artean literaturzaletasuna bultzatzea du helburu sariketa honek. Batetik, ipuin baten-tzako marrazkiak egin behar dira; bestetik, ilustrazio jakin baten inguruan ipuina sortu behar da. Adinaren arabera hiru kategoria ezarri dira, eta DBHko 3. eta 4. mailetako gaztetxoek ere har dezakete parte, ilustrazioa ipuin bilaka-tzen.

Ipuina ilustratzeko sariketari dagokionez, haurrek Antton Kazabonek idatzitako ‘Parke bakartia’ ipuin laburra izango dute abiapuntu. «Orain dela bi urte, Lekeitioko eskola batean izan eta gero, paseatzen hasi eta parke zahar batera ailegatu nintzen. Oso zegoen abandonatua, huntzak eta laharrak janda. Handik irtenda, autoan etxera nentorrela, parke hari bizia ematea pentsatu nuen», esan zuen idazleak atzo. Istorioaren atzean ideia hau dago: «Helduok oso baldarrak eta destrebeak garela arazoak konpontzeko, eta haurrek, aldiz, oso erraz topatzen dutela irtenbidea».

Ipuin hau argitaragabea da, eta elkar.com web gunean eskura daiteke.

Bestalde, ipuina idatzi behar dutenek Patxi Gallegoren marrazki bat izango dute abiapuntu. Honela mintzatu zen marrazkilaria atzoko ekitaldian: «Buruhauste dezetea eman dit enkargu honek. Pozik eta harriduraz hartu nuen eskaera, hainbeste ilustratzaile egonda… Hasi nintzen pentsatzen eta, marrazkia egiteko aukerak infinituak direnez, azkenean larritu egin nintzen piska bat. Beste lan guztiak alde batera utzi nituen eta saiatu nintzen Lierni Mendizabalek jarritako baldintza bakarra betetzen, hau da, garatzeko bide asko emango dituen ilustrazioa egiten».

Lanak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ilustrazioa bidaltzeko: edozein Elkar liburu-dendatan; ‘Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A., Portuetxe 88, 20018 Donostia’ helbidera bidaliz; eskaneatu eta www.elkar.com atarira igoaz.

Patxi Gallego-ren ilustrazioa:

 

DATUAK
Ipuinak: Lan guztiak ordenagailuz idatzita eta 1.500 eta 2.000 karaktere arteko luzera izan beharko dute.
Ilustrazioak: A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
Aurkezpen-epea: Apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Sariak: Pintura-estutxeak, elkarlibbuk-ak, MP3ak, opari-txartelak…

 

 

Iturria: El diario vasco

Herriguneko Bibliotekan aurkituko duzu… María Dueñas-en “Misión olvido”

Trás el éxito de “Entre costuras” se publica la segunda novela de María Dueñas, que esperamos vuelva a seducir a su público lector.

Misión olvido” nos cuenta la historia de Blanca Perea, una profesora universitaria que de la noche a la mañana ve roto su matrimonio y decide irse a California con una modesta beca, con el fin de alejarse de ese mundo que se ha venido abajo.

En una pequeña universidad californiana, Blanca se entrega al trabajo de catalogar el legado de Andrés Fontana, un profesor español exiliado de guerra y muerto treinta años antes.

Así Blanca empieza a investigar entre cientos de papeles y va recomponiendo la vida de un profesor que sin quererlo le devolverá la ilusión de luchar por algo.

Liburu berriak Pinterest-en | Novedades a través de Pinterest

[lang_eu]Abusuko Bibliotekako iraileko liburu berriak Pinterest bidez aurkezten dizkizugu. Pinterest irudiak partekatzeko sare soziala da eta Twitterek egiten duen antzera, hau da, mezuak edo artikuluak twit baten bidez partekatzeko aukera eman, sare honen bitartez irudiak eta bideoak partekatu ahal dira pin baten bidez, bai Pinterest-en bai Facebook-en.

Honez gain geuk aurkezten dizkizugun liburu guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean aurkituko dituzu oso errez, lotura baten bidez, eta liburu bakoitza komentatu ahal izango duzu.

Hobekuntza hau zure guztukoa izango delakoan gaude eta laster tableroa osatzen joango gara liburu gomendatuekin zein tailer eta kanpaianetako argazkiekin.

Animatu eta pineatu Abusuko Bibliotekako liburuak!!

[/lang_eu][lang_es]Te presentamos las novedades de septiembre de la Biblioteca de Abusu, a través de Pinterest, una red social para encontrar, compartir, filtrar y organizar principalmente imágenes. Al igual que twitter permite twitear , es decir, reenviar un mensaje o artículo a través de la red social Twitter, Pinterest te permite Pinear fotos,artículos o vídeos a través de la red social Pinterest y de Facebook.

Además, tienes la oportunidad de encontrar cada libro en el catálogo de la Red de Lectura Publica de Euskadi fácilmente a través de un enlace, así como la posibilidad de comentar los libros que te hayan gustado.

Esperamos que esta mejora te resulte agradable y esperamos seguir ampliando nuestro tablero con más recomendaciones de libros, fotos de los talleres y de las campañas que llevamos a cabo, etc.

Animate a pinear los libros de la Biblioteca de Abusu!

[/lang_es]