Kategoriaren artxiboa: Ordutegia

Ikasleentzat ordutegi berezia

Maiatzaren 13tik ekainaren 15era arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute astelehenetik aurrera, maiatzak 13. Horrez gain, herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara artekoa izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 13:45eak arte.

Abusun ere, ordutegia luzatuko da unibertsitateko azterketak direla eta. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:45era eta larunbatetan 9:00etatik 13:45etara zabalduko dugu.

Ikasleentzat ordutegi berezia Arrigorriagako udal liburutegietan

Abenduaren 14tik urtarrilaren 19ra arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute ostiraletik aurrera, abenduak 14. Horrez gain,
herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik.

Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara (Abusun 20:45era) izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte (Abusun 13:45eak arte).

Itsu-itsuko hitzordua liburu batekin

Abusuko liburutegiak bat egin du “Blind date with a book” (itsu-itsuko hitzordua liburu batekin) nazioarteko ekimenarekin; hala, ehun bat liburu prestatu ditu, 8 urtetik gorako Abusuko herritarrek itsu-itsuan aukera ditzaten udako mailegu bereziarekin batera.

Literatura aldetik kalitate handikoak direlako hautatutako liburuak dira, zatar-paper marroian bildutakoak, edukiari buruzko ohar txiki batzuekin, baina beste informazio batzuk kenduta, batzuetan engainagarriak direnak; adibidez, azala, idazleen ospea, bilduma eta argitaletxea.

Gainera, jolas bat da, irakurleak gonbidatzen baititu aukeratu ez dituzten baina interesgarriak izan daitezkeen liburuak irakurtzera, ezagutzen ez dituzten autoreak, gaiak eta argitaletxeak deskubri ditzaten.

Liburu bakoitzak ekimen honekiko asebetetzearen inguruko fitxa txiki bat dauka, eta irakurleek irailean entregatu ahal izango dute, maileguak itzultzean. Entregatutako txartel guztiak liburu-sail txiki baten zozketan sartuko dira.

Udako mailegu berezia ekainaren 15ean hasten da, eta, aurreko urteetan bezala, irailera arte iraungo du. Irakurketa-txartel bakoitzarekin 6 liburu mailegatu ahal izango dira, itsu-itsuko hitzorduko liburuaz gain.

Ikasleentzat ordutegi berezia Arrigorriagako udal liburutegietan

Maiatzaren 14tik ekainaren 16ra arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute astelehenetik aurrera, maiatzak 14. Horrez gain, herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara (Abusun 20:45era) izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.

Ikasleentzat orutegi berezia Arrigorriagako Udal liburutegietan

Abenduaren 15etik utarrilaren 20ra arte instalazioak egokitu egingo dira, ikasteko espazio eskaerari erantzuteko.

Arrigorriagako Bibliotekek ordutegia egokitu dute ostiraletik aurrera, abenduak 15. Horrez gain,
herriguneko ikasgela astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Aste barruko ordutegia 9:00etatik 21:00etara (Abusun 20:45era) izango da etenik gabe, eta larunbatetan, berriz, 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.

Arrigorriagako Herriguneko Bibliotekaren jarduerak 2017- 2018 Ikasturtea

Urritik aurrera herriguneko Bibliotekak zenbait jarduera eta tailer jarriko ditu abian, bai haurrentzat, bai helduentzat, beti ere, helburu bakar batekin: irakurketa hurbiltzea, irakurtzeko interesa piztea eta liburutegiko zerbitzuen erabilera sustatzea.

Jardueren eskaintza zabal eta egonkorra aurkeztu ditugu: 4-6 urte bitartekoentzako irakurketa kluba, 7-9 urte bitartekoentzako irakurmena eta idazmena bultzatzeko tailerra, helduentzako idazketa sortzailerako tailerra, euskarazko eta gaztelaniazko irakurketa tailerra eta ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroa. Jarduera-programa prestatu dugu irakurketa bultzatzeko asmoz, adin bakoitzean dauden beharrizanetara egokitutako formatu desberdinekin.

Izena emateko epea irailaren 12tik aurrera
Informazio gehiago lortzeko jo herriguneko Bibliotekara

Udako ordutegia eta mailegu berezia

Udaren atarian gaudelarik Arrigorriagako Biblioteketan ohiko aldaketak izango dira ordutegiari dagokionez:

Uztailaren 3tik uztailaren 20ra bitartean eta irailren 1etik 8ra arte, goizeko ordutegia izango dugu: 10:30 – 13:30. Uztailaren 21etirik abuztuaren amaiera arte, berriz, bibliotekak ITXITA egongo dira.

Eta liburuen maileguari dagokionez, UDAKO MAILEGU BEREZIA izango duzue uda osoan zehar guztura irakurtzeko, beraz, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean 6 LIBURU hartu ahal izan dituzue maileguan irakurle karne bakoitzeko.

Udan ere, goza ezazu zure  irakurtzen

Arrigorriagako liburutegiek ordutegia luzatuko dute datorren hilabetean zehar

Maiatzaren 15etik ekainaren 17ra, herriguneko eta Abusuko liburutegiak etenik gabe egongo dira zabalik, azterketak prestatzen laguntzeko.

Azterketen garaian ohikoa denez, Arrigorriagako udal-liburutegiek ordutegia luzatuko dute ikasleentzat. Horrela, maiatzaren 15etik ekainaren 17ra, ordutegi berezia eskainiko dute, unibertsitateko ikasleek eta ikasleek oro har azterketak behar bezala presta ditzaten.

Herriguneko liburutegia etenik gabe irekiko da astelehenetik larunbatera, lanegunetan 09:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Abusun, berriz, ordutegi hau aurreikusi da jendearentzat: astelehenetik ostiralera etenik gabe irekiko da 09:00etatik 20:45era, eta larunbatetan 09:00etatik 13:45era.

Herriguneko liburutegiko ikasketa-gelan 26 toki egongo dira erabilgarri; Abusukoan, aldiz, liburutegian bertan eskainiko da ordutegi berezia, eta arratsaldez bertako ohiko jarduerekin partekatuko da espazioa. Horrez gain, interesdunek hainbat ordenagailu eta tableta elektroniko izango dituzte erabilgarri, bai eta doako wifi-konexioa eta belarri-babesak ere.

Ikasleentzat ordutegi berezia Arrigorriagako udal liburutegietan

ikasgelaAbenduaren 19tik, astelehenetik, urtarrilaren 19ra bitartean, etenik gabe egongo dira liburutegiak zabalik: aste barruan 09:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.

Aurten, neguko ikasleentzako ordutegi berezia Arrigorriagako udal-liburutegian (herrigunean) eta Abusuko liburutegian eskainiko da, abenduaren 19tik urtarrilaren 19ra. Bi liburutegiek astelehenetik larunbatera irekiko dituzte ateak, etenik gabeko ordutegian: aste barruan 09:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.

Ekimen honen helburua liburutegietako ordutegiak unibertsitateko ikasleen beharretara egokitzea da, hala, ikasleei azterketak prestatzeko toki egoki bat eskaintzeko. Arrigorriagako liburutegiko ikasketa-gelan (herrigunean) ikasteko 26 toki eskainiko dira; Abusuko liburutegian, aldiz, ordutegi berezia liburutegian bertan eskainiko da eta bertako ohiko jarduerekin partekatuko da espazioa. Horrez gain, interesdunek hainbat ordenagailu eta tableta elektroniko izango dituzte erabilgarri, bai eta doako wifi konexioa eta belarri-babesak ere.