Kategoriaren artxiboa: Orokorra

Ipuin kontaketa musikatua Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Apirilaren 12an, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Intxixu Valbuena eta Ana Apika-ren eskutik.

Ipuin musikatuen saio honetan, hitzek eta notek elkarrekin egingo dute dantza. “Ipuinak dantzan” ikuskizunean, Intxixu Valbuena musikariak gitarra elektrikoa jo eta hainbat kantu abestuko ditu, eta Ana Apika kontalariak, berriz, musikaz lagundutako istorioak kontatuko ditu.

Gonbidapenak apirilaren 8tik aurrera Herriguneko Bibliotekan bananduko dira.

Lasai egoteko, eta aldi berean, ondo pasatzeko saio dibertigarri haur eta familientzat

Arrigorriagak lehen postua lortu du mailegu digitalean

ELiburutegiak 2018ko urtarriletik abendura bitartean azterketa egin ostean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) liburutegien zerbitzuak emandako informazioaren arabera, mailegu digitalean Arrigorriagako udal-liburutegiek hartzen dute lehen tokia 10.000 biztanletik gorako herrietan, 1.000 biztanleko ia 50 mailegu eman baitituzte.

Irakur-ohituren gaineko datu horiek agerian jartzen dute eLiburutegia plataformari orain lau urte pasatxo abian jarri zenez geroztik Arrigorriagako irakurleek egin dioten harrera ona.

ELiburutegia eduki digitalak irakurtzeko aukera ematen duen plataforma da, dela Internet bidez, dela streaming, ordenagailu edo gailu mugikorren bidez. Aukera ematen du argitara eman diren azken lanak, literaturako klasikoak eta EIPSk hautatutako liburu ugari eskuratzeko. Orain, gainera, zinema, dokumentalak, kontzertuak, serieak eta film laburrak online ere ikus daitezke.

Arrigorriagako udal-liburutegietako bazkide izan eta zerbitzu hau erabili nahi izanez gero, sarbide-gakoak eskatu behar dira. Oraindik bazkide izan ez eta zerbitzu hau baliatzeko interesa dutenek bazkide-txartela eskatu beharko dute eta eLiburutegia plataformara sartzeko beharrezkoa duten informazioa emango zaie.

Jesús López Mindeguíak idatzitako liburuen aurkezpena Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan antolatzen diren literatura topaketen baitan Jesús López Mindeguiak idatzitako liburuen aurkezpena eta “Corchito” ipuin laburraren irakurketa izango dira.

Ekitaldia, datorren ostegunean, otsilaren 14an, izango da Kultur Etxea, 19:30etatik aurrera.

Ekitaldearen amaieran, idazleak liburuak sinatuko ditu.

“Txateko istorioak” Abusuko kultura-asteko literaturalehiaketa

Auzoko kultura-asteari begira, Abusu Sareak TXATEKO ISTORIOAK literatura-lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. Aurkeztutako testuak txat-formatuan egon beharko dira idatzita, eta gai nagusia berdintasuna izango da. “Abusu berdintasunaren alde!” lelopean, zortzi urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Testuak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da, eta, aurreko edizioetan bezala, irabazleei eta finalistei banatuko zaien saria Abusutik Guggenheimera bitarteko piragua-jaitsiera izango da. Jarduera hori kultura-astean zehar antolatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Abusuko liburutegian eta Facebook orrian aurki daitezke.

Abusuko kultura-asteak jarduera ugari eskaintzen ditu urtero, Abusu Sareak elkarteekin, ikastetxeekin eta liburutegiekin batera antolatutakoak. Esan daiteke ekitaldi nagusia Liburu Azoka izan ohi dela.

“Siete cuerdas” liburuaren aurkezpena Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan antolatzen diren literatura topaketen baitan Francisco Panerak, “Siete cuerdas” liburua aurkeztuko du.

Ekitaldia, datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, izango da Kultur Etxea, 19:00etatik aurrera.

Ekitaldearen amaieran, idazleak liburuak sinatuko ditu.

Ipuin kontaketa musikatua Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Urriaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Nerea Ariznabarrreta ipuin kontalari eta Mariano Hurtado musikariaren eskutik.

“Ezberdin bezain eder” saioa 3 eta 5 urte bitarteko txikientzat da, heldu bateklagunduta.

Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira kontakizuneko protagonistetako batzuk eta… zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela.

Gonbidapenak urriaren 22tik aurrera Herriguneko Bibliotekan bananduko dira.

“Bularretik mintzora” eta “Abusuko Mikrobiblioteka” gidaren barruan

Abusuko Liburutegiko bi jarduera aukeratu dituzte, María de Moliner Kanpainan parte hartu duten Liburutegi Publikoetan azken urteotan egin diren irakurtzea sustatzeko praktika onen bilduma osatzeko. Bilduma honen argitalpenak honela izena du: Liburutegietan Irakurtzera Animatzeko Jardueren Gida. María Moliner Kanpaina. Urritik aurrera eskuragarri egongo da Irakurtzea Sustatzeko Planaren webgunean.

Gida honen helburua da irakurtzea sustatzeko 115 jarduera original eta berritzaileenak ezagutaraztea. Zehazki, Abusuko Liburutegiko bi egitasmo jasotzen dira zerrendan: Bularretik mintzora, haurrei zuzendua, eta Abusuko Mikrobiblioteka, publiko guztiari zuzendua.

Jarduera horiek gidan sartzeaz gain, zorionak eman dizkiete “jarduerak diseinatzeko izandako sormen eta asmamenagatik, eta auzokoen artean irakurtzea sustatzeko egin duten lan bikainagatik ere”.

Ikasturte berriarekin batera beste hainbat egitasmo ditu martxan Abusuko Bibliotekak, eta urrian bertan hasiko dira mikrokontakizunak sortzeko tailerra, helduentzako irakurketa kluba eta familian irakurtzea 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, senide batek lagunduta. Azken hau azaroan hasiko da eta oraindik plaza batzuk daude libre.

Ipuin eta letren terrazak 2018

Aire zabalean egiten den euskarazko ohiko jarduera horretan parte hartu ahalko dute 4 eta 12 urte bitarteko umeek, Agirre Lehendakariaren parkean, ekainaren 11tik 29ra.

Alde batetik, 4 eta 6 urte bitarteko umeentzako txoko bat egongo da, ipuin liburu eta komikiekin. Bertan hamakak, eserleku erosoak eta eguzkitakoak aurkituko dituzte.

Beste alde batetik sormen-txoko bat jarriko da 7 urtetik gorakoentzat. Gune honetan tailer ezberdinak aurkituko dituzte bertan literaturarekin eta sorkuntzarekin harreman duten jardueretan parte hartu ahal izango dute. Komikiak sortzeko, liburu markagailuak egiteko edo maskarak apaintzeko aukera izango dute. Egun tematikoak ere antolatu ditzute: “Altzorraren bila” eta “Liburuen azoka txikia” esaterako.

Eta, gainera, gune berezi bat jarriko dute azken egunean agur esateko kontu kontalari baten eskutik.