Haurrentzako ipuin kontaketa saioa Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Apirilaren 20ean, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Herriguneko Bibliotekan Olga Sánchez eta Raúl de la Cruzen eskutik.

Saioa 2 eta 5 urte bitarteko txikientzat da, heldu batek lagunduta. Kontari eta kantari irakurketa goiztiar musikaduneko tailer bat da, musika eta haur-literatura batzen dituena jarduera sortzaile baten bidez.

Saio honetan “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoak” ipuina kontatuko dute. Bertan, bere zulotik irtetzen den sator baten istorioa kontatzen da, buruan zerbait egin baitiote. Ipuin honek aise eragiten du irria eta haurrek satorrarenganako enpatia sentituko dute.

Izena eman behar duzue apirilaren 10etik 13ra bitartean Herriguneko Bibliotekan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude