Irakurtzea eta idaztea sustatzeko tailerra Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

irakurmena-bultzatzeko-tailerraDatorren ostiralean, urtarrilaren 20an, Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan elkartuko gara irakurtzea eta idaztea sustatzeko tailerraren laugarren saiorako.

Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, 7 eta 9 urte bitarteko neska-mutikoak bilduko dira irakurketa lantzeko. Hasteko ipuintxo bat irakurriko dute eta gero istorioa eta pertsonaiak aztertuko dituzte.

Har ezazu parte!
Etor zaitez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude