Lieratur txangoa Errekatxotik eta ipuin saioa Abusuko Bibliotekan

Abusuko Bibliotekak literatur txangoa antolatu du martxoaren 10ean Errekatxora (Barakaldo), Elena Fernandez idazlearen “Cerezas amargas” elaberria kokatzen den parajeetar. Txango honetan Elenak gidatuko gaitu, eta honek aukera paregabea emango digu eleberriren gaineko hausnarketa berarekin partekatzeko.

Lehenego aldia da liburutegian honelako ekimen bat antolatzen dugula, baina oso interesgarri
deritzogu interesa duten duten guztiak, batez ere, irakurle klubeko kideak, honelako ekimen
literario eta, aldi berean, ludikoan biltzea, liburutegiko gunetik at. Oso interesgarria izango delakoan gaude fikziozko kontakizun bat kokatzen den inguruko herriko txokoak ezagutzea.

Ekimen honetan parte hartzeko izan-ematea martxoaren 1etik 8ra bitartean izango da
liburutegian bertan. Bertara joan-etorria norberaren esku geratuko da.

Beste alde batetik martxoaren 7anEmakumeen Egunaren inguruko ekimenak direla eta,
“Emakume paregabeak eta berdintasuna” ipuin saioa eta tailerra izango dute txikienek,
Sorgina Txirulinaren eskutik, 17:30ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude