Literatura lehiaketa eta irakurketa goiztiar musikaduna

Abusuko Bibliotekak, testu laburren lehiaketa literarioa antolatu du, auzoko ikastetxe eta Ibaialde liburutegiarekin batera. Olerkia, bertso, hauku edo gregeria lehiaketa izango da XII. Kultur Asteko leloarekin lotuta “Abusu, eta zuk zer diozu?”, auzoko bizitzan partaidetza ardatz duelarik.

Lanak apirilaren 6ra arte batuko dira auzoko bi liburutegietan eta lau kategoriatan bananduko dira: 5-7 urte, 8-12, 13-17 eta 18 urtetik gora. Saria, aurreko urteetan bezala, auzotik Guggenheimera piraguan jasiteko aukera izango dute kategoria bakoitzeko sariduna eta 2 finalistak.

Honez gain, aurten apirilaren 15etik 22ra izango den Kultur Astearen barruan, Liburu azoka ez ezik, adin gutientzako jarduerak izango dira: tailerrak, liburu aurkezpena, dantzak, erromeria, etab.

Beste alde batetik, apirilaren 11an, ipuin kontaketa saio berezia izango dugu Bibliotekan 2 eta 5 urte bitarteko txikientzat: Kontari eta kantari, irakurketa goiztiar musikaduna, Olga Sanchez eta Raul de la Cruzen eskutik. Jarduera honekin Haur eta Gazteen liburu eguna ospatu nahi dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude