Mikrokontakizunak erakusleihoetan eta ipuinak liburutegian

Aurreko urteetan bezala Abusuko Bibliotekak bat egiten du Abusuko Kultur Astearen XIII. edizioko ekimenekin, bere esparruaren barruan, hainbat jarduera antolatuz. Aurten idazketa tailerrean sortutako mikrokontakizunak auzoko dendetako dozena bat erakusleihoetan ikusi ahal izango dira. Denda bakoitzarentzat propio sortutako testuak dira. Ekimenak tailerreko partaideen lana erakusteaz gain komertzio eta literaturaren artean zubiak erakitzeko balio du. Elkarlanak idazleak ez ezik euren
erakusleihoak utzi dituzten dendariak ere animatu ditu, lehen aldia baita horrelako ekimen batean parte hartzen dutena.

Beste alde batetik, apirilaren 3an, Abusuko Bibliotekan Inés Bengoak “Kamishibai ipuinak” eskainiko ditu lau urtetik gorako umeentzat. Kamishibaik japonieraz paperezko antzerkia esan nahi du eta aintzinean herrialde hartan sortu zen ipuinak kontatzeko modu bat da. 17:30ean izango da Liburutegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude