Berriak

Uda aurreko azken ipuinen ordua

Elgetako liburutegia - Published on 8 June, 2015 by Elgeta

Ostiralean izango dugu uda aurreko azken ipuinen ordua. Bertaratzen direnek Kepak kontatutakoak entzuteko aukera izango dute. Uda ostean berriz izango gaituzue zuekin!   2015-05-22ko Ipuinen ordua Bertaratu ziren 30 neska-mutikoek adi-adi entzun zituzten Larraitzek kontatutako ipuinak. Oharra: Gogoratu ekainak 17an.

Ipuinen orduko hurrengo saioa

Elgetako liburutegia - Published on 20 May, 2015 by Elgeta

Ostiral honetan izango dugu ipuinen orduko hurrengo saioa liburutegian. Saio honekin uda aurreko saioen azken txanpan sartzen gara, iraila bitarteko azken aurreko saioa izango da eta. 2015-05-08 Ipuinen ordua Loreak gitarra doinuez lagundurik kontatu zizkien ipuinak gerturatu ziren 27 gaztetxoei.

Ipuinen ordu berezia bihar

Elgetako liburutegia - Published on 26 March, 2015 by Elgeta

Ostiral honetan, apirilaren 2an haur liburuaren eguna dela aprobetxatuta, ipuinen ordu berezia izango dute txikitxoek liburutegian.


Janire eta Geaxik prestatutako ipuin eta kontuez gain, eskulantxoren bat edo beste egiteko aukera izango dute, besteak beste. Saioa amaieran gainera bi liburu zozketatuko dira bertaratutakoen artean.



2015-03-06 Ipuinen ordua2015-03-06 ipuinen ordua

31 haur izan ziren Maiderrek ipuinen orduan eskainitako lehenengo saioan. Kamishibai bidezko ipuinak eta trikitixaren musika doinuak erabili zituen Maiderrek kontaketarako.



[events label=2015-03-27 age=all]

Ipuin kontaketa tailerra Virginia Imazen eskutik

Elgetako liburutegia - Published on 10 March, 2015 by Elgeta

Ipuin kontaketa3Ipuin kontaketaren inguruan, helduentzako, izaera praktikoa izango duen tailerra izango dugu liburutegian Virginia Imazen eskutik.


5 orduko tailerra izango da, bi saiotan banatuta: martxoak 24, asteartea, eta apirilak 15, asteazkean, 18:00-20:30 liburutegian.


Parte-hartzeko beharrezko izango da martxoak 18a bitarte izena ematea.



[events label=2015-03-24 age=all]


[events label=2015-04-15 age=all]

Igor Goikoetxea Luengok bere lehenengo eleberria Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan aurkeztuko du

Arrigorriagako Bibliotekak - Published on 2017/10/18 by Arrigokultura

Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan antolatzen diren literatura topaketen barruan aurkeztuko du Igor Goikoetxea Luengok “La sombra de Dabaibe” eleberria. Kultur Etxean izango da urriaren 19an, osteguna.

Arrigorriagan lan egiten duen idazle eta kazetariak parte hartuko du ekitaldian, eta 19:00etatik aurrera hasiko da.

Abusuko Bibliotekak Liburutegiaren Eguna ospatzen du

Arrigorriagako Bibliotekak - Published on 2017/10/18 by Arrigokultura

Urriak 24ean, 3 urtetik gorako haurrentzat, proposamen interesgarria dakarkigute Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok: ipuin kontaketa musikatua. 17:30ean Bibliotekan.

Helduentzako irakurketa tailerra Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan

Arrigorriagako Bibliotekak - Published on 2017/10/16 by Arrigokultura

Urriaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era bitartean, Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan elkartuko gara Helduentzako irakurketa tailerra hasteko.

Jarduera honetan parte hartuko dute irakurtzen gozatzen duten eta haien iritziak beste batzuekin partekatu nahi dituzten 18 pertsonek.

Abusuko Mikrobiblioteka, gune berria

Arrigorriagako Bibliotekak - Published on 2017/10/10 by Arrigokultura

Abusuko liburutegiak sormen literarioko beste proiektu bat jarriko du martxan espazio berri batean, fisikoa nahiz birtuala izango dena. Mikrokontakizunak sortu eta irakurtzea bultzatzeko xedea izango du, baita horiek ahal den pertsona-kopuru gehienera helaraztea ere; horretarako, hainbat jarduera eta tailer antolatuko dira.

Abiapuntu gisa, Abusuko MIKROBIBLIOTEKAK mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen du, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak, eta haren obra txikietako batzuk Cita en la Glorieta aldizkari digitalean argitaratu dira.

Liburutegiak Abusu auzo guztira zabaldu nahi duen beste jarduera bat proposatu nahi du:mikrobiografiak sortzea “Zure bizitza konta ezazu sei hitzetan” lelopean. Hausnarketa, sintesia eta bereziki sormena lantzeko jarduera dugu hori, baina aldi berean pertsona guztiek egiteko aproposa da. Horretarako, kutxa bat jarriko da liburutegian abendura arte, eta mikrobiografiak sartuko dira bertan (mezu elektroniko edo Facebook bidez bidali daitezke ere bai). Ondoren, onenak aukeratuko dira eta sariak zozkatuko dira.

Honako mikrobiografia hauek har daitezke adibide gisa: Cincuenta años, adolescente con dos hijos; Su recuerdo tatuado en mi piel; Me costó soltarte, sonríes al saludarme; Me emociona compartir proyectos, ¿te animas?; Entre pez y ratón de biblioteca edo Trascendiendo hacia un mundo maravillosamente incierto.

TxokoBIBLIO Turtziozen|TxokoBIBLIO en Trucíos

Turtzioz-Trucíos - Published on 10 November, 2014 by Turtzioz-Trucíos

TxokoBIBLIO

[lang_eu]Ostiralean, azaroak 14, txokoBIBLIO saio berri bat egingo dugu zazpi eta erdietatik aurrera: irakurketaz gozatzeko unea liburutegiko langileek egindakoa. Gaia: piratak. 5 eta 12 urte bitartekoa bazara, gonbidatuta zaude.
Zure zain gaude Kultur Etxean!!!![/lang_eu][lang_es]El viernes 14 de noviembre a partir de las siete y media haremos una nueva sesión de txokoBIBLIO: un espacio para disfrutar de la lectura, realizado por el personal de la biblioteca. Tema del taller: piratas. Si tienes entre 5 y 12 años, estás invitado.
¡¡¡ Os esperamos en la Casa de Cultura !!![/lang_es]


[events label=txobibnov age=all]

TxokoBIBLIO Turtziozen|TxokoBIBLIO en Trucíos

Turtzioz-Trucíos - Published on 29 September, 2014 by Turtzioz-Trucíos

TxokoBIBLIO
[lang_eu]BERRIRO ZUEKIN!!!
Ostiralean, urriak 3, txokoBIBLIO egingo dugu 19:00etatik aurrera: irakurketaz gozatzeko unea. 5 eta 12 urte bitartekoa bazara, gonbidatuta zaude.
Zure zain gaude Kultur Etxean!!!![/lang_eu][lang_es]¡¡¡DE NUEVO!!!
El viernes, 3 de octubre, a partir de las 19:00h  vuelve txokoBIBLIO un espacio para disfrutar de la lectura. Si tienes entre 5 y 12 años, estás invitado.
¡¡¡ Os esperamos en la Casa de Cultura !!![/lang_es]

[events label=txobibur14 age=all]

Baietz harrapatu!!|¿Lo tienes?

Turtzioz-Trucíos - Published on 16 July, 2014 by Turtzioz-Trucíos

[lang_eu]Aurten ere antolatu dugu herritik. Gozatu irakurtzen!!![/lang_eu][lang_es]De nuevo este año lo disfrutamos. ¡¡¡Atrápalos y a leer!!![/lang_es]

BookCrossing 2014

[events label=bookcros14 age=all]

HITZALDIA|CHARLA

Turtzioz-Trucíos - Published on 9 June, 2014 by Turtzioz-Trucíos

GURE INGURUNEKO LANDAREAK ERABILTZEN IKASI

BETcharlaPlantas

[events label=plantas age=all]

Ipuin kontaketa urrian: Hip-hip URRI!

Legazpi. Udal Liburutegia. Public Library|Biblioteca Municipal. Legazpi. Public Library - Published on 2017/10/04 by Liburutegia

Urriak 6 ostiralean liburutegian 3-5 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa egongo da.

Hitzordu honetara, haurra guraso batekin etortzea gonbidatzen dugu.
Ekimen hau Hip-hip Urri! : urria, haur eta gazteekin kultura familian partekatzeko hila egitasmoaren barruan kokatu dugu.

Arratsaldeko 18,00etan izango da eta Amaia Elizagoien izango da kontalaria.
Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

Literatura solasaldia Gizarte Zentroan

Legazpi. Udal Liburutegia. Public Library|Biblioteca Municipal. Legazpi. Public Library - Published on 2017/09/26 by Liburutegia

Irailak 27an arratsaldeko 18:30ean, asteazkena, ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko literatura solasaldia.
Francisco Ayala idazlearen "Muertes de perro" izango da urriko saiorako aukeratu den liburua.

Irakurri nahi duenak, pasa daiteke Legazpiko liburutegitik liburua jasotzera.

Literatura solasaldia Gizarte Zentroan

Legazpi. Udal Liburutegia. Public Library|Biblioteca Municipal. Legazpi. Public Library - Published on 2017/05/29 by Liburutegia

Maiatzak 31ean arratsaldeko 18:30ean, asteazkena, ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko literatura solasaldia.
Alberto Vazquez-Figueroa idazlearen "Todos somos culpables" izango da ekaineko saiorako aukeratu den liburua.

Irakurri nahi duenak, pasa daiteke Legazpiko liburutegitik liburua jasotzera.

Ipuin kontaketa maiatzak 12an, Legazpiko Udal Liburutegian

Legazpi. Udal Liburutegia. Public Library|Biblioteca Municipal. Legazpi. Public Library - Published on 2017/05/06 by Liburutegia


Datorren ostiralean, 5 urtetik aurrerako haurrentzat, ipuin kontaketa egongo da liburutegian.

Arratsaldeko 18,00etan izango da saioa eta Maite Arrese izango da kontalaria.
Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.
¡Saioko irudiak ikusi hemen!

Literatura solasaldiak

Eskoriatzako Udal Biblioteka - Published on 10/03/2017 by Eskoriatzako Udal Biblioteka

Este mes de octubre empezamos nuevamente con las tertulias. Con el nuevo curso tendremos un nuevo coordinador. El nuevo director de las mismas será Iván Repila (Bilbo, 1978). Autor de las novelas "El niño que robó el caballo de Atilla" y "Prólogo para una guerra", publicada recientemente en Seix Barral.


La primera lectura que vamos a trabajar "Novela de ajedrez de Zweig


novela de ajedrez bilaketarekin bat datozen irudiak

Si quieres participar, nos reunimos el primer jueves de mes (5 de octubre) a las 18:00 horas en la Casa de cultura de Eskoriatza. Estás invitado.

 

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

Eskoriatzako Udal Biblioteka - Published on 03/21/2017 by Eskoriatzako Udal Biblioteka

Martxan dago IGO egitasmoa: parte hartu, gozatu eta gozarazi!Gonbidapen_txartela1
Gonbidapen_txartela


https://youtu.be/9za5gvThVQE

Ipuin kontaketa

Eskoriatzako Udal Biblioteka - Published on 10/18/2016 by Eskoriatzako Udal Biblioteka

Urriko hilabete honetan Dorleta Kortazar izango da ipuin kontalaria

Dorleta Kortazar

NOIZ: Urriak 27an                                                     NON: Bibliotekan

ORDUA: 18:00etan                                                   ADIN GOMENDATUA: 4 urtetik aurrera  

Ibai Oihar. Gipuzkoako urak soinu bidez

Eskoriatzako Udal Biblioteka - Published on 07/06/2016 by Eskoriatzako Udal Biblioteka

Ibar Oihar erakusketa ibiltaria, Deba ibaiari buruzko soinu mapa ikusgai bibliotekako sarreran.

Ibar1

Ibaia soinu bidez erregistratzearen ondorioz sortutako material eta hausnarketa guztiak berriz, ikusgai daude Ibai Oihar erakusketa ibiltarian. Bertan, Deba ibaiaren soinu-mapa kontsultatu eta  bertako soinuak entzuteko aukeraz gain, bisitariak Deba ibaiari lotuta informazioa eskura dezake zenbait modulu eta panelen bidez, hala nola Deba ibaiak gatzarekin duen harremana, bere nabigagarritasuna edota ibaiak bailarako industriarekin izandako harreman estua, besteak beste.


Guita Ourdi Elgoibarren Elkar(-) Bizi

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiaren BLOG-a - Published on 2016/10/25 by Miren Arocena

Guita Ourdik ipuin arabiar bat kontatzeaz gain, Marokoko bideo bat erakutsi eta eskuak hennaz apaindu dizkigu. Eskerrik asko Guita!! Klikatu irudian argazki gehiago ikusteko



 

 

Liburuaren eguna

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiaren BLOG-a - Published on 2014/04/14 by Miren Arocena

Datorren 23an Liburuaren eguna ospatuko dugu. Hau dela eta Liburuen azoka txiki bat izango dugu eta separadoreak oparituko ditugu.


[events label=0000004 age=all]

Toti Martinez de Lezea, apirilaren 2an

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiaren BLOG-a - Published on 2014/03/27 by Miren Arocena

Datorren asteazkenean Toti Martinez de Lezea izango dugu Elgoibarko Liburutegian, arratsaldeko 7retan.
Toti euskal idazlerik irakurriena izateaz gain, benetan jatorra da, eta bere hitz jario errazak hitzaldi oso atsegina eskeiniko digula ziurtatzen digu. Gogoratu hitzaldia erderaz izango dela.



[events label=0000003 age=all]

Nora ez dakizun hori

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiaren BLOG-a - Published on 2014/03/25 by Miren Arocena

Martxoko "Epeletan" literatur solasaldietan eta Danele Sarriugarteren eskutik, Irati Jimenezen "Nora ez dakizun hori" aztertuko dugu.

Nora ez dakizun hori



[events label=0000002 age=all]

"Hijos del Gran Arquitecto" liburuaren aurkezpena

Eibarko Juan San Martin Liburutegia | Biblioteca Juan San Martín de Eibar - Published on 2017/09/27 by Eva A.



Urriak 5, 19:30, Portaleko Areto Nagusia

IDAZLEA

Iñaki Zuloaga (Eibar, 1956). Ekonomista, enpresarioa, politikaria, masoia. Gaztetatik sentitu zuen literaturarekiko grina, eta poesia eta kontakizun laburrak idatzi zituen. 1980tik aurrera oso murgilduta egon da enpresa jardunean: multinazional baten finantza-zuzendaria izan zen Teknimak S.A makina-erraminta enpresa propioa sortu aurretik, eta bertan gerentea izan da hogeita hamar urtetan.

Gizarte zibila indartzearekin konprometituta, masonerian hasi zen, benetako hiritartasun eskolatzat baitu, Vitoria-Gasteizko “Respetable Logia Manuel Iradier nº 26” logian 1994an. Geroago, 2001ean, “Respetable Logia Altuna nº 52” sortu zuen Donostian; eta, bertatik, Iruñako “Logia Xavier Mina” sortzen lagundu du oraintsu. Laurogeita hamarreko hamarkadan  Espainiako Logia Sinboliko Handian Batzar Sinboliko Handiaren Hizlari Nagusia izan zen.

Bere jardun politiko, ekonomiko eta masoniko nekaezina bertan behera gelditu zen bihotzekoa eman zionean 2012ko San José egunean, Tel Aviv-en zegoenean lan bilera batean. Horrek bere betekizunetatik aparte utzi du, eta aukera izan du literaturaren bideari ekiteko publikatu duen bere lehenengo nobelarekin: “Hijos del Gran Arquitecto”

Yate-kapitaina, nabigatzea izan da betidanik bere pasioa. Bidaiari nekaezina, bost kontinenteak korritu ditu, eta esperientziak pilatzen joan da Manex Lamark pertsonaia protagonista izango den bere hurrengo nobeletarako.

NOBELA


Iñaki Zuloagaren “Hijos del Gran Arquitecto” ez da intrigazko nobela, ez da abenturazkoa, ez da bidaia-liburua, ez da ezpatari edo nabigatzaileen nobela bat; baina pixka bat du guztietatik, eta nobela horrekin egileak omenaldia egiten die irakurtzean atsegina eman dioten genero horiei guztiei.

Nobelaren helburu nagusia da Manex Lamarken abenturak irakurtzen momentu onak pasatzea. Protagonista Paristik La Habanara joango da, Donostia eta Tolosatik pasatu ondoren, Ipar Amerikako independentistei gudarako oinarrizkoak diren dokumentua misteriotsu batzuk eramateko.

Hari abenturerotik aparte, nobelak badu beste helburu bat ere: gure gizarteetan oinarrizkoa den zerbaitetan begirada ipintzea, askatasun publikoetan hain zuzen ere. Non sortu zen gaur egun gozatzen dugun askatasuna? Zeintzuek egin zuten posible? Zergatik gertatu ziren gure garaia markatu zuten ekintzak? Ezer ez da gertatzen arrazoirik gabe. Gaur egun ditugun gobernu sistemak eragin zituzten ez ohiko ekintzen atzetik Benjamin Franklin bezalako pertsonaiak eta ustekabeko gertakariak daude, zeintzuek gure gizarteetako etorkizunean hain eragin handia izan duen Estatu Batuetako independentzia eragin zuten. Garai hartan sortu ziren bakarkako eskubideak eta Konstituzioan jasota dauden askatasun publikoak. Han jaio zen lehenengo Gizaki eskubideen aldarrikapena; han sortu zen segurtasunaren ardatz den legea, oso sendo formulatutako askatasunaren oinarria.

Nobela honek esandakoaren gaineko hausnarketara ere eramaten gaitu. Zer etorkizun izango dute gure seme-alabek, iragana ahazten badugu? Egunerokotasunak eraman gaitu hitz horien esanahia ia ahaztera; baina daukaguna ez galtzeko borrokatzen ez badugu, seguraski galtzen amaituko dugu. Horretarako daude indar sekularrak, betidanik gizakia menderatzeko lan egin dutenak. Iragana ahazten denean kulunkan jartzen da etorkizuna, eta hausnarketa hau, askotan erabilia izan bada ere, oinarrizkoa da gure gizartearen bilakaeran eta, ondorioz, gurean.

Gai zoragarri hauei buruz egindako hausnarketa jorratu nahi izan du autoreak trama arin eta abenturazko honetan, ia zinematografikoa dena, emozio eta sentimenduz beterik.

"Retrato enigmático" liburuaren aurkezpena

Eibarko Juan San Martin Liburutegia | Biblioteca Juan San Martín de Eibar - Published on 2017/05/15 by Eva A.

Maiatzaren 16an María Luisa Blasco del Amo idazlearen "Retrato enigmático" liburua aurkeztuko dugu Portalean, 19:30eanMateo Guilabert izango da idazlearen aurkezlea.

IDAZLEA

"Nire pintura eta literatura “Lirikoak” dira, poesia eta harmoniaz josita. Nire ibilbide artistikoa Eibarko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen. Bazkidea naizen Eibarko Artisten Elkarteak lagatako lokal batean hasi nintzen pintatzen, nire musak lagun nituela, musika onez inguratuta eta hobetzeko gogoarekin.

Ondoren, erakusketa indibidual eta kolektiboak etorri ziren Eibarren, Deban, Azpeitian eta Elgoibarren eta baita aire zabaleko pintura lehiaketak Soraluzen ere. Han epaimahaiko kide ere banaiz eta bertan bizi naiz. Literatura poesiarekin sortu zen, nire obra plastikoa laguntzen duena erakusketetan. Geroago prosa aldakorra etorri zen."

LIBURUA

La Dama de Anboto margotzen ari zela sartu zen Koldobike jeinuen munduan, eta erraldoien arteko eleberri bat idatzi zuen. Euskal Herrian eta Nafarroan gertatzen da, orain dela asko, gizakiaz gaineko izaki batzuen artean: Mari justiziatzailea, Aker deabruzkoa eta bere jarraitzaileak. Orduko kultura arkaikoa eta paganoa zen kristautasuna indarrez sartu zen arte, bertako gurtuak eta jainkoak estaliz.

Eta amodiozko istorio bat sortzen da Zabalaundin (Urkiolan) Manuel (gizakia) artzainaren eta Isabela (gizakiaz gaineko izakia) laminaren artean. Istorio horretan bizitzaren sentimendu altuenak eta gidariak baieztatzen du ez dagoela mugarik amodioarentzako. “Amodioa arima eta magia delako”. Baina bikoteak sufritzen duen zoritxarra dela eta, indar teluriko bi horien artean liskarra suertatuko da Zugarramurdiko kobazuloan.

 

Liburu-aurkezpena: "Tierra de adopción"

Eibarko Juan San Martin Liburutegia | Biblioteca Juan San Martín de Eibar - Published on 2017/05/08 by Eva A.

Maiatzaren 12an Yolanda del Nozal idazlearen "Tierra de adopción" liburua aurkeztuko dugu Portalean, arratsaldeko 7etan. Juan Ortega, Eibarko Antzerki Jardunaldietako zuzendari artistikoa, izango da idazlearen aurkezlea.

IDAZLEA

Yolanda del Nozal umetxoa zela iritsi zen Eibarrera bere gurasoen besoetan, zeintzuk hirian kokatu ziren 50eko hamarkadaren bukaeran. Bere anai-arrebak Eibarren jaio eta bizi dira.

Gaur egun Bilbon bizi da, aspalditik gainera, Frantses filologiako ikasketak bukatu eta han instalatu zenetik. Getxoko Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantseseko irakaslea da. Betidanik gustatu zaio interpretazioa eta hori dela-eta Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izan zen Eibarko Unian COU ikasten zuen bitartean.

LIBURUA

Hori da bere istorioaren abiapuntua, umetako oroipen horiek berreskuratzea: eskolakoak, bere kalekoak, bere bizipenak. Baina protagonista nagusiak gurasoak dira, batez ere aita. Aitak kontatzen du zergatik erabaki zuen Eibarrera etortzea Palentziako lurretatik eta nolakoa izan zen bere lehenengo bidaia hura. Horrela, Eibar hiriak leku garrantzitsua du liburuan eta, jakina, baita gure bizitzetan ere.

Azalpen honekin hobeto ulertuko da obrari eman dion titulua: Tierra de Adopción.

Gazteleraz. Sarrera dohainik. Aurkezpenean bertan liburua erosteko aukera egongo da


 

Zapatuko ipuina: Amona Joxepa

Eibarko Juan San Martin Liburutegia | Biblioteca Juan San Martín de Eibar - Published on 2017/04/24 by Eva A.



Herriko jaiak alaitzeko AMONA JOXEPA etorriko da. Gaurkoan hala ere arazo bat du, ez du zerbait topatzen. Halako batean liburu magikoa agertuko da. Orduan EGUN BEREZIA denez AMONA JOXEPA istorioa modu berezi batean kontako du... TXONTXONGILOen bitartez.

Bi azeritxoen istorioa kontako du, GORRIXKA eta BUZTANTXOren istorioa eta nola EHIZTARI gaizto batek tranpa bat jarri duen. BUZTANTXO tranpan erori eta GORRIXKA askatzen laguntzen du.

Istorio koloretxu eta dibertigarria HAURREN parte hartzea beharrezkoa delarik.

Patata Tropikalak egindako TXONTXONGILO eta ANTZERKIAren arteko fusioa, bertsolaritza, kritika eta batez ere umorea tartea dutelarik.

Osasunari buruzko hitzaldia Errenterian

Errenteriako Biblioteka - Published on 18 March, 2015 by errenteria liburutegia

Osasuna eta garunaren zahartzeari buruzko hitzaldiekin jarraitzen dugu Errenterian. Datorren astelehenean, martxoak 23an Transgenikoak eta... osasuna? gaiari buruz hitzegingo dugu.

Osasunari buruzko hitzaldiak Errenterian

Errenteriako Biblioteka - Published on 6 March, 2015 by errenteria liburutegia

Astelehenean, martxoak 9, Gipuzkoako sendagaigileen elkartearekin batera antolatutako hitzaldien beste saio bat izango dugu: Haurtzaroari buruzko galdera ohikoenak.

Literatur solasaldia Errenterian

Errenteriako Biblioteka - Published on 27 February, 2015 by errenteria liburutegia

Martxoaren 3an Errenteriako literatur solasaldietan Edouard Levéren Autorretrato obra dugu aztergai.

Gehiago jakiteko

Osasunari buruzko hitzaldiak

Errenteriako Biblioteka - Published on 23 February, 2015 by errenteria liburutegia

Osasuna eta garunaren zahartzeari buruzko hitzaldiekin jarraitzen dugu. Gaurko gaia Garuna treba daiteke izango da.

Ipuin saioa Gallartako Liburutegian

Abanto Zierbena - Published on 16 May, 2017 by oarnedo



Maiatzaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean, 1-3 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa saioa izango dugu Gallartako liburutegian.

Hauxe da lehenengo aldia hain publiko gazteari honelako saio bat zuzentzen diogula. Ipuinekin, hitz jokoekin, abestiekin eta masajeen hizkuntza ez ahozkoarekin, literaturara lehen hurbilpen bat izan dezaten errazteko.

Parte hartzeko izena aldez aurretik ematea nahitaezkoa da herriko liburutegietan, maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Gehienez, 12 familia onartuko dira.

"Berdin kontari" helduentzako berdintasun ipuinen tailerra Gallartako Liburutegian

Abanto Zierbena - Published on 26 April, 2017 by oarnedo

Maiatzaren 2an, asteartea, arratsaldeko 17:30etik 19:30ak arte, helduei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra izango dugu Gallartako Liburutegian. Guraso, aitite-amama, irakasle edota ipuin kontaketan interesatuta dagoen edozein pertsonak parte hartu dezake. Arreta handia jarriko da istorioen bidez bidaltzen diren mezuetan, beti ere genero berdintasuna sustatuz literaturaren bitartez. Aurtengo lehenengo tailer honen izenburua "Animalien ipuinak kontari: oilo, oilar, azeri eme eta azeri ar" da.

Parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da herriko liburutegietan apirilaren 25etik maiatzaren 2ra bitartean.

Ipuin kontaketa saioa Las Carreraseko Liburutegian

Abanto Zierbena - Published on 13 March, 2017 by oarnedo



Martxoaren 23an, arratsaldeko 17:30etan umeentzako “Munduko neskak” izeneko ipuin kontaketa saioa edukiko dugu Las Carreraseko liburutegian, Alberto Bargos narratzailearen eskutik.

Saio hau 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta parte hartzeko martxoaren 16tik 22ra bitartean izena eman beharko duzu herriko liburutegietan. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Helduentzako ipuin saioa Gallartako Liburutegian

Abanto Zierbena - Published on 28 February, 2017 by oarnedo

Ziur asko ezagunak dituzu. Leku guztietan daude: auzoan, familian, lantokian... Baliteke zeu ere haietako bat izatea. Ogi gogorrari hortz zorrotz. Hala ibili ziren, etsi gabe. Ikasi, borrokatu, nahi izan eta bere burua maite izan zuten. Libre izatea erabaki zuten emakumeak dira, astiro-astiro haien boterearen kontzientzia hartzen joan zirenak. Zatoz omenaldi xumea eskaintzen dioten ipuin hauek entzutera. Hauetako istorio askok zurearekin antza handia izan dezakete, agian. Zatoz eta denon artean elika dezagun emakumeon boterea oraindik ere gehiago haz dadin.

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Maite Franko Gallartako Liburutegira etorriko da istorioak kontatzera, martxoaren 9an, arratsaldeko 18:00etan.

Parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da herriko liburutegietan martxoaren 1etik 8ra bitartean. Gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Irakurraldi publikoa

Erandio - Published on 2017/04/27 by josebeazur

Dakizuenez aurreko astelehenean, apirilaren 24an, Nazioarteko Liburu eguna ospatzeko  irakurraldi publikoa egin genuen. Politikariek, elkarteetako ordezkariek, udal-langileek, ikasleek eta beste hainbat pertsonak hartu zuten parte, goizez eta arratsaldez burutu genuen ekintzan. Guztira, 150 pertsona baino gehiago izan ziren Toti Martinez de Lezearen "Esne eta eztizko lurra" euskaraz eta gaztelaniaz irakurri zutenak, idazlea bera barne.

Bibliotekaren izenean, eta Udalaren izenean ere bai, bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu  irakurraldi publikora etorri izana eta, aldi berean, animatu nahi zaituztegu datorren urtean berriro gurekin irakurtzera etortzeko.

Eskerrik asko

Hemen dituzue ekimena honetan  ateratako zenbait argazki:

https://wetransfer.com/…/3d54f89408490b7ecf2d39c1b1f…/6a8640
https://wetransfer.com/…/1c2b85991d6ceb7c168afcf9999…/8eb47d

Martxoko ipuin saioak

Erandio - Published on 2017/03/13 by josebeazur

Martxoan ere ipuin kontalaria izango dugu gure Biblioteketan. Martxoaren 15ean Astrabuduan, 22an Altzagan eta 31an Erandiogoikoko Gizartetxean.

Irakurraldi publikoa

Erandio - Published on 2017/03/13 by josebeazur

Gogoratu aste honetan bukatzen dela apirilaren 24an egingo den irakurraldi publikoan izena emateko epea. Anima zaitez, ostiraleraino duzu eta!!

Astrabuduan tailerrak

Erandio - Published on 2015/03/27 by josebeazur

Altzagakoak pasatuta, paskua astean, Astrabuduko Bibliotekari egokituko zaizkio haurrentzako tailerrak. Beti moduan 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Hemen dituzu zehaztuta gure haurrek  egin ditzaketen eskulanak.


  • Apirilak 7   - Txanogorritxuren txotxongilo tailerra, (Txanogorritxu / Otxoa) -  Ipuinetako pertsonaietako imanen tailerra.

  • Apirilak 8 -  Ipuinetako basoko loreen tailerra –Ertaroko panpinen tailerra.

  • Apirilak 9 – Ipuin postalen tailerra eta ipuinekin jokoak.

  • 10  abril -  – Koaderno eta arkatzen personalizazioaren tailerra – Globoflexia tailerra.

Getxon ere, euskaraz irakurtzeak saria du

Bibliotecas GETXO Liburutegiak - Published on 22/03/2017 by Anabel

Irakurri, gozatu eta oparitu GetxonMartxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa.

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.

Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte.

Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:


  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Getxoko udal liburutegietara joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, Elkar, Bolibar-Elordui edo GobelAurre liburu dendetan erabiltzeko.

  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
    Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu.


Apirila eta maiatza bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da,hilabete horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

Anima zaitez, irakurri euskaraz eta parte hartu!

Versadas, olerki kluba: Mario Benedetti

Bibliotecas GETXO Liburutegiak - Published on 03/02/2016 by agonzalez

MarioBenedettiOtsailaren 17an, asteazkena “Versadas” Getxoko Poesia Kluba abiatuko da berriro. Oraingo honetan, Mario Benedetti olerkaria (Tacuarembó, Uruguay, 1920ko irailaren 14a-Montevideo, 2009ko maiatzaren 17a) hartuko dugu ardatz lehenengo ordu erdian.
Genero guztiak jorratu zituen, baita abestien letra ezagunak, ipuinak eta entseiuak ere. Baina olerkigintza izan zen bere genero maitatuena, bertan sentitzen baitzen erosoen. Bere idazkeraren ezaugarri nagusiak hauek dira: hizkuntza erraza, bere sintaxiaren soiltasuna eta ohiko erregistrotik hurbil dagoen estiloa. Hau da literatura-kritikariek “Benedetti estiloa” deitutakoa.

Beste batzuetan bezala, “Versadas”ek bi saio izango ditu: lehenengoa Mario Benedetti olerkariari eskeiniko diogu, eta bestean, nahi duenak bere bertsoak edo inorenak errezitatu ahal izango ditu (gehienez 50 bertso).

Saioaren sarrera doan, edukiera bete arte.



Versadas, olerki kluba: Mario Benedetti


Data: 2016/02/12
Ordutegia: 19:00 - 20:00
Lekua: Algortako Kultur Etxea
Hizkuntza: Castellano


Ipuin ordua: Amuma Nikolasak jaten dauz kalabazak (MariOlas)

Bibliotecas GETXO Liburutegiak - Published on 20/03/2015 by Jaime

Ipuin ordua: Mariolas (2015 martxoa)Martxoaren 26an, MariOlas Villamonteko Haur liburutegian egongo da, bere "Amuma Nikolasak jaten dauz kalabazak" izeneko ipuin-kontaketarekin.

Amuma Nikolasaren sukaldean, neguko gau hotzetan, suaren ondoan entzundako istorio sekretuak jakin nahi badituzu, edo Mari Anboto ipuinak ezagutu, edota, hartz kokoloari udako arratzalde sargoritsu batean zer gertatu zaion jakin... erdu MariOlasekin. Ipuinen munduan sartuko zara, eta nola ez, une batean zure irudimena hasiko da hegaz egitera.

Kontaketa euskeraz izango da, 5-11 urteko umeentzat.

Sarrera mugatua eta dohainik.

Literatura solasaldia: "Kristalezko begi bat" (Miren Agur Meabe)

Bibliotecas GETXO Liburutegiak - Published on 18/03/2015 by Anabel

Tertulia sobre "Un ojo de cristal"Hilabete honetan, gure Sormeneko Idazketa-tailarraren pertsonek liburu hau proposatzen digute salasaldirako: Miren Agur Meabe-ren Kristalezko begi bat.

Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.

Gaiak eta idazkerak, biak batera, ziuraski solasaldi interesgarri bat eragingo dute.

Liburuaren eguna Zaldibarko Liburutegian

Zaldibarko Udal Liburutegia - Published on 9 April, 2014 by Zaldibarko Udal Liburutegia

liburuaren egunaApirilaren 23an Liburuaren eguna ospatuko dugu Zaldibarren.

Eraman zerbait etxera maileguan eta larrosa bat oparituko dizugu.

"Liburuak Kalean"

Mungiako Udal Liburutegia - Published on 2016/04/18 by ualonso

Liburak matxinatu egin dira eta kalea okupatu dabe.

Torrebillela Kultur Etxeko iturri hurbilen arabera, zenbait ale ikusi omen dira  "Liburuak Kalean", "guztion eskuetan" lelopean kaleetatik. Antza, Liburuaren egunaren urteurrenaren hurbiltasunak edo iraultza gosea piztu du. Euretariko batzuk estrategikoki herriko banku desberdilknetan jarri dira joan-etorrian dabilen jendeak esku artean hartu ditzan liburutegiko euren apalera bueltatu aurretik. Hori gutxi balitz, liburutegiko bazkidea egiteko bete behar dan inprimakia aldean daramate. Joan den urtean dominoarekin saiatu ziren eta aurten, antza, kalera irtetzea lortu dute


Komunikazioa eten eta informatzen jarraituko dogu

Txantxa honekin batera liburuak kaleratu eta danon eskuetan egon daitezen bilatzen dogu; liburuak eta liburutegiari ikusgarritasuna emon. Zure gustokoa dan liburu batekin egiten badozu topo, eraman eta irakurri ezazu. Bukatzerakoan bueltatu liburutegira, agian gustuko dozun beste bat aurkitu dezakezu. Liburuarekin batera, aurretik ez bazina, bazkide egiteko inprimakia aurkituko dozu

Liburu bakoitza non dagoen jakin nahi dozu?

Heltzen zarenean nahi izan dozun liburua ez badago...etorri liburutegira. Matxinatutako ale guztien kopia bat dekogu

[googlemaps https://www.google.com/maps/d/embed?mid=1ouXKUGXAVshNBtAYudcSv9ijkeE&w=640&h=480]

.

2016ko Liburaren eguna zoriontsu izan dezazuela !!! 😉

Frantziar zinemarekiko hitzordua

Irungo Liburutegiaren Bloga | Blog de la Biblioteca de Irun - Published on 2014/05/14 by pgonzalez

Maiatzaren 16an, ostiralean, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan "La bataille de Solferino" filma eskainiko da, "Frantziar zinemarekiko hitzordua" izeneko zikloaren baitan. Sarrera libre da, plazak bete arte.

Sipnosia: Laetitia despierta. Sus bebés lloran, hay que vestirse mientras desayuna el primer pitillo, el canguro no llega, su novio no la deja (amorosamente) en paz. Le espera un día ajetreado en la calle Solferino el 6 de mayo de 2012, como reportera de TV entre la turba que espera la victoria de Hollande. Para colmo de estrés, entra en escena su ex desquiciado reclamando ver a las niñas, en compañía de su un abogado/consejero sentimental aficionado y su perro. La guinda a un día tormentoso en el que pedirá a gritos unas vacaciones de su vida.

"Viajes, frutas, barrios", Maite González Esnalen liburu berria

Irungo Liburutegiaren Bloga | Blog de la Biblioteca de Irun - Published on 2014/04/08 by pgonzalez



Apirilaren 9an, asteazkenean,  19:30etan, Maite González Esnal idazleak berriki argitaratu duen  Viajes, frutas, barrios”  liburuaren aurkezpena egingo du “Ikust-Alaia” Udal Liburutegian. Mertxe Tranche moderatzailea izango da.

Frantziar zinemarekiko hitzordua

Irungo Liburutegiaren Bloga | Blog de la Biblioteca de Irun - Published on 2014/04/07 by pgonzalez

cine francés_abrilApirilaren 8an, asteartean, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan "8 fois debout" filma eskainiko da, "FRANTZIAR ZINEMAREKIKO HITZORDUA" izeneko zikloaren baitan.

Sinopsia: Elsa mantentzen da berak egiten dituen lantxoei esker; bitartean, semearen zaintza lortzea ahalbidetuko dion benetako lan bat bilatzen saiatzen ari da. Mathieu auzo berean bizi den bizilaguna ere lan elkarrizketa askotara aurkeztu da eta guztietan porrot egiteko sekulako gaitasuna erakusten du. 

Haien egoera gero eta estuagoa da, baina biek aurrera egiteko ahalegina egiten dute haientzat egina ez dagoela ematen duen mundu batean: Zazpi aldiz erori, zortzi aldiz jaiki?

Ipuin Kontalariak helduentzat

Irungo Liburutegiaren Bloga | Blog de la Biblioteca de Irun - Published on 2014/02/26 by pgonzalez

ipuinkontalariak_otsaila

¿Zer daramagu emakumeok poltan?
Narratzailea : Inés Bengoa
Otsailak 27, osteguna

Ba al da gizon edo emakumerik zalantza hau inoiz izan ez duenik? Nik askotan galdetu diot hau neure buruari nik neuk ere ez dakidalako zer daramadan poltsoaren barruan. Egun batean, arnasa hartu, poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Oooooooh...


Hau ustekabea! 

Aurkitu nituen gauzak ez ziren "gauzak", besterik gabe, nire barrua osatzen duten sentimenduak, beharrrak, ametsak, irudimenak eta oroitzapenak baizik. Azken finean, poltsoan neraman guztia nire bizitzan oso beharrezkoa nuela deskubritu nuen.

Liburutegien eguna ospatzeko !!

GALDAKAO - Published on 2014/10/10 by Itxaso Díaz de Alda

EKITALDI BEREZIA!! : Ipuinak kontatuko dira txontxongiloekin


taller-de-lectura4

URRIAREN

21  Torrezabalean
22  Usansolon
23  Aperribain

18:00 etatik 19:00 etara

 

Un taller para despertar el hábito de la lectura

GALDAKAO - Published on 2014/06/17 by Itxaso Díaz de Alda

FROGAK ETA MISTERIOAK...

... un taller que busca a través de la participación y el juego despertar la curiosidad y el deseo de visitar las bibliotecas y despertar así el hábito de la lectura. Las actividades se realizarán en euskera, y consistirán en varias pruebas y misterios, en horario de 18,00 a 19,00 horas en  Torrezabal y Usansolo y de 17,00 a 18,00 en Aperribai.

senas2En concreto, y manteniendo el hilo conductor de talleres anteriores para hacer del entretenimiento el reclamo de esta actividad, se ha programado un taller en el que los usuarios y usuarias intentarán ir resolviendo un misterio a través de pequeñas pistas que aparecen en libros.

Esta actividad responde al reclamo genérico de “Frogak eta misterioak – Pruebas y misterios

Estos talleres estarán dinamizados por monitores y se desarrollarán en euskera de acuerdo al siguiente calendario:




  •  Martes, 17 de junio: Biblioteca infantil de Torrezabal.

  •  Miércoles, 18 de junio: Biblioteca infantil de Usansolo.

  •  Jueves, 19 de junio: Biblioteca infantil de Aperribai.


Buscamos con ello  despertar la curiosidad y el deseo de visitar las bibliotecas y propiciar un marco de encuentro en el que los escolares se divierten mientras conocen las posibilidades que ofrece la biblioteca. Al mismo tiempo, se pretende normalizar la escritura y lectura en euskera, así como desarrollar habilidades plásticas y la creatividad.

ABENDUko ANIMAZIOA 2010

GALDAKAO - Published on 2010/11/22 by Itxaso Díaz de Alda

POSTALen TAILERRA



Abenduaren 14an. Torrezabalen
Abenduaren 15ean. Usansolon
Abenduaren 16an. Aperribain

17:00etatik-19:00etara
Haur Liburutegian .

COLABORACIONES de escritores

GALDAKAO - Published on 2010/09/08 by Itxaso Díaz de Alda

Toti Martínez de Lezea
Presentó en Torrezabal
su libro "La brecha"


Antonio Villanueva Edo
Presentó su obra "Señores de Vizcaya, caballeros de Castilla"

Amado Gómez Ugarte
Presentó en la Biblioteca su libro "El último mono".

Otras obras del autor son "La Secana" y "El vuelo de la mariposa".                                                                 

Maximiliano Tonelli
Presentó su obra "Avalon".

 Cirilo Dávila

Presento su libro

Blanca Sarasua
Blanca Sarasua presentó en la Biblioteca el libro "Coyunda recia". Otros libros de la autora son "Atico para dos". "Cuando las horas son fuego" y "El cerco de los pájaros"                                                    

 

 Carmen Martínez

Carmen Martínez cada vez que
ha presentado un libro ha querido hacerlo
también en Torrezabal.
"El latido del barro".

Fátima Galia Salem

"Pueblos de sabios, pueblos de pocas necesidades". "Nada es eterno"

Octavio Fernández
"Poetas de transición" (Hontanar, 2006).
"En las zarzas del camino" (Erroteta, 2005).
"Memorial inacabado" (Hontanar, 2006).
"Anónimo viajero" (Hontanar, 2009).

Gracias a las colaboraciones e intercambio de escritores de nuestro pueblo entre los que se encuentra D. Octavio Fernández

se ha tenido una estrecha relación con autores nacionales e internacionales (poetas chilenos).Conferencias con declamación de los autores y música de acompañamiento.
Se hizó una conferencia con poetas chilenos.

La finalidad es dar a conocer entre nuestros asistentes al club de lectura y asiduos lectores de la Biblioteca conferencias y presentaciones de libros de autores locales dentro y fuera de nuestra Biblioteca.

Ermua Hiriko XXI. literatur lehiaketa

Ermua - Published on 23 March, 2015 by sgago

Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, Udal Liburutegiaren bitartez, "Ermua Hiriko" XXI. Literatur Lehiaketa deitu du.

Modalitateak: narratiba euskeraz, narratiba gazteleraz, olerkia euskeraz, olerkia gazteleraz.


Lanak aurkezteko epea maiatzaren 5an amaituko da.

Arratsaldean kontu kontari

Ermua - Published on 24 February, 2015 by igonzalez

Martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 17:30ean, Ermuko Haur Liburutegian ipuinkontalaria izango da. Saioaren izenburua “Fermina saltarinaren ipuinak” izango da, eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei gomendatuta dago.

Ione Irazabal izango da hilabete honetako ipuin kontalaria.

Ilustrazio tailera

Ermua - Published on 24 February, 2015 by igonzalez

Ermuko Udal Liburutegiak bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, pasa den astean Ermua-Mallabiko L.H.P.I.ko ikasleei zuzendutako ilustrazio tailerra burutu zuen eta aste honetan UNI Eibar-Ermuko ikasleekin izango da. Tailerrak emanten dituztenak Jon Martin eta Jose Carlos Torres ilustratzaileak dira.

Ingeleseko mintzapraktika taldea

Ermua - Published on 15 January, 2015 by sgago

INGLES_23_09_2014_13_05_58Ermuko Udal Liburutegiko ingeleseko mintzapraktika taldea ostegunero bilduko da urtarrilaren 16tik maiatzaren 22ra bitartean, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara.

Ekimenaren helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskeintzea da. Frantsesez elkarrizketa bat mantentzeko gaitasuna duen dozein pertsonak izena eman dezake ekintzan parte hartzeko.

Kontzertua

Biblioteca Maruri-Jatabe Liburutegia - Published on 31 October 2014 by cgalarreta

KORRONTZI taldearen diska lortu gura dozu?
"Tradition 2.1" diskaren 5 ale zozketatuko ditugu honako galderaren
erantzun zuzena ematen duten guztion artean:
"Duela zenbat urte sortu zuen Agus Barandiaranek KORRONTZI taldea?"
Erantzuna marurijatabe@gmail.com helbidera bialdu beharko da AZAROAREN 12an baino lehenago
izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta e-maila adieraziz.
Pertsona bakoitzeko erantzun bat baino ez da onartuko.

 



 

Irakurketa Txokoa: Baleak ikusi ditut

Bakioko liburutegia|Biblioteca de Bakio - Published on 2015/01/23 by BAKIO: LIBURUTEGIA/BIBLIOTECA/LIBRARY


 

Europako ilustratzaile onenetarikoen mailan, "Baleak ikusi ditut" liburuak uste dogu baia istoria gehiago kontatzen dausku.

Marta Txoriren Irakurketa Txokoan jorraztuko dogu.

Txoko de lectura: Persepolis

Bakioko liburutegia|Biblioteca de Bakio - Published on 2014/12/17 by BAKIO: LIBURUTEGIA/BIBLIOTECA/LIBRARY


Como los Reyes Magos, esta historia también viene de Oriente. Satrapi plasma en forma de comic su biografía, desde su feliz infancia en Iran, truncada por el fanatismo, su viaje a Europa, su adolescencia y madurez.

Reflexiona sobre la condición humana en tiempos de guerra...sea cual sea la razón de la misma. Acompañaremos a esta autora en su "ritual de paso" de la niñez a la vida adulta, con sus risas y sus sombras.

Ni, Vera hurrengo literatura solasaldian

Andoaingo udal liburutegiko bloga - Published on 2 February, 2016 by ferrasti

Ni, VeraAte joka dugu berriz literatura solasaldiaren hurrengo hitzordua. Oraingoan proposatzen dizuegun irakurketa honako hau da: Itxaso Martin Zapirainen “Ni, Vera”.

Otsailaren 23an, asteartez elkartuko gara, Basteroko bilera gelan, beti bezala 19:00etan.

Itxaso MartinIzena emateko udal liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbidera idaztiz. Pasa zaitez liburutegitik zure alea jasotzera. Hemen liburuari buruzko dossierra Hernaniko liburutegiari esker.

 

Andoaingo literatura solasaldian Bertol Arrietaren "Alter ero"

Andoaingo udal liburutegiko bloga - Published on 27 March, 2015 by ferrasti


Andoaingo liburutegiak gonbidatuta Bertol Arrieta izango da gurekin. Idazle zarauztarra Alter ero ipuin-liburuaren inguruan solastera etorriko da urteko bigarren euskarazko literatura solasaldira.

Animatzen zareten danontzako dago liburuaren ale bat liburutegian eta izena emateko, beti bezala,  udal liburutegian bertan, 943 300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz.

Hemen Hernaniko liburutegiak prestatutako liburuxka

 

Nada (Janne Teller) Andoaingo literatura solasaldian

Andoaingo udal liburutegiko bloga - Published on 15 January, 2015 by ferrasti

nada Existentzialismo kutsua dario, ezta?. Janne Teller idazle danimarkarraren Nada eleberriaren lehenengo esaldiak dira. Hau da  aukeratutako liburua solasaldien lehenengo saiorako.  Hemen duzue liburu honi hurbilketa bat.

Liburu berezia, arrastoa uzten duena. Beti bezala Ane Muñoz izango dugu lemazain. Izena emateko liburutegian bertan, 943300615 telefonoan edo liburutegia@andoain.eus gure posta elektronikoaren bidez.

Dolores Redondoren "El guardian invisible" liburuaren inguruan Andoaingo liburutegiko literatura solasaldia

Andoaingo udal liburutegiko bloga - Published on 24 November, 2014 by ferrasti

redondo2basoa«Ainhoa Elizasu fue la segunda víctima del basajaun, aunque entonces la prensa todavía no lo llamaba así. Fue un poco más tarde cuando trascendió que alrededor de los cadáveres aparecían pelos de animal, restos de piel y rastros dudosamente humanos, unidos a una especie de fúnebre ceremonia de purificación. Una fuerza maligna, telúrica y ancestral parecía haber marcado los cuerpos de aquellas casi niñas con la ropa rasgada, el vello púbico rasurado y las manos dispuestas en actitud virginal.»

Bihar, azaroak 25, berriz elkartuko gara Ane Muñozen gidaritzapean Redondoren eleberriaren inguruan. Biharkoaren aperitifa den elkarrizketatxo bat irakurtzeko gogoa piztu bazaizu hemen.