Zer da eLiburutegia?

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Zerbitzu horretara sartzeko, sakatu hemen edo idatzi http://www.eliburutegia.euskadi.eus urla.

Nola sartu eLiburutegira?
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da.
Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute.
Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

eLiburutegia

Zer aurkituko duzu eLiburutegian?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera.
Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
Erosketa-proposamenak aurkezteko aukera izango duzue ere, eta eduki digitalean daudela egiaztatu ondoren eLiburutegian sartuko ditugu.

Baldintzak
1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Gogoratu, oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian.
2. Internet-konexioa
3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.

Zalantzarik izanez gero norengana jo dezaket?
Mailegu zerbitzu berri honen edozein zalantza argitzeko zure liburutegira jo ezazu. Bertan behar duzun informazioa eta argibideak emango dizkizute.

Mailegu digitala prestatzen

Urte honetan zehar proiektu berri eta interesgarri bat lantzen ibili gara, liburu digitaleen mailegua, hain zuzen ere. Uztailan, eduki digitalak mailegatzeko plataforma -eliburutegia- atera genuen; momentuz beta fasean dabil, baina laster liburutegien sareko bazkide guztiek sarbidea izatea espero dugu. Horrela, liburuak deskargatzeko eta tabletan edo ebooketan irakurtzeko aukera izango dugu bazkide guztiok.

Bitartean, Javier Celayak emandako hitzaldia ikustea gomendatzen dizuegu. Hitzaldian, euskal liburutegietatik eskeiniko den zerbitzu berri hau bultzatzeko ekimenak eta pausoak azaltzen dira eta horrela mailegu digitalari buruzko hainbeste zalantza edo kuriosidade ikasiko ditugu modu entretenigarri batean.

“Laguntza digitala”: Ermuko liburutegian

P1070840Ermuko Udal Liburutegiak teknologia berriak, tresna mugikorrak eta aplikazio informatikoen inguruko zalantzak argitzeko espazioa eskeintzen du. Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten abantaila guztiei etekina ateratzeko laguntza-espazio pertsonalizatua .Ekimena “Laguntza digitala” izenburupean jarriko da martzan.Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) adituak diren bolondresek zalantzak argituko dizkiete hala eskatzen duten pertsonei.Laguntza teknologikoak banaka eskeintzen dira eta Liburutegian.

Liburutegiak “Auzopolis-Banco del Tiempo”ren laguntzaz antolatzen du ekimena.Euren ezagupena eskeintzen duten 4 begiraleak UNI Eibar-Ermua. Informatikako moduloetako ikasleak dira. Laguntza digitalak banaka eskeiniko dira eta Liburutegian izango dira.

Ezinbestekoa da hitzordua aldez aurretik atea, 943 17 92 12 telefonora deituz, biblioteca@udalermua.net helbidera email bat bidaliz edo Liburutegian bertan.

App “liburutegiak” edo nola sartu edukiak blogetan

Liburutegi Zerbitzuak, irailaren amaieran, tailer bat antolatu zuen sareko liburutegiei “liburutegiak” aplikazioa aurkezteko. Ekintza honek, helburu bikoitza zuen: batetik, mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioaren funtzionalitateak ezagutzea; eta bestetik, gure blogetako edukien aurkezpena nola hobetu ikustea, izan ere, hauek baitira aplikazioarentzako informazio iturri nagusia.

Egia esan, informazioaren zati handi bat blogen plataformatik sortzen da: gure liburutegiei buruzko berriak, irakurketa gomendioak edota ekitaldien agenda, besteak beste. Horregatik, edukien idazketan zein aurkezpenean gutxieneko estandar batzuk betetzea garrantzitsua izango litzateke.

Honako blog honi begirada bat botatzen badiozue, eskurapenak, aipagarriak edota ekitaldiak blogetan txantiloiak aldatu direla ikusiko duzue. Honela, David Maniegak tailerrean azaldutakoak eta aldatutakoak erabilgarri daude jada.

Liburutegi guztiek tailerreko materialak eskuragarri izan dezazuen eta blogaren itxura eta funtzionalitatea hobetu asmoz, zenbait plugin konfiguratzeko, edukiak idazteko, irudiak igotzeko edota bideoak txertatzeko orduan kontuan izan beharreko pauso aipagarrienak zerrendatuko ditugu:

1. Tailerreko filminak (oso garrantzitsua, inoiz ez txertatu irudi, bideo, etabarrik gutxienez azalpen lerro bat idatzi gabe. Honek, sarrera ikusiko duen pertsonari berria zeri buruz den edota bideoan edo irudian iragartzen den ekitaldiari buruzko informazioa eskainiko dio)

2. Argibide-bideoak (nola konfiguratu xlanguage plugina eta erabilgarri botoia erabili)

3. Katalogo bibliografikora daramaten lasterbideak (titulu baterako, egile baterako, etab.)( Absysneten bilaketa horiek nola sortzen diren)

4. Interneten nola idatzi (letra larriz ez dela idazten gogorarazten dizuegu, eta hizkuntza bakoitzaren ortografia eta sintaxi arauak jarraitu behar direla)

5. WordPress-ari buruzko zalantzak eta galderak (wikian duzuen edozein zalantza galdetu dezakezue, eta gainera gai zehatz bati buruz galdetu den eta zein erantzun eman den ikustea posible da ere).

"app liburutegiak" tailerra

“app liburutegiak” tailerra

Eta nola ez, badakizue zalantza baten aurrean Liburutegi Zerbitzura jo dezakezuela . Bitartean, lanean jarraituko dugu “liburutegiak” app-a IOS zein Android-erako deskargatu ahal izateko. Halaber, blogik ez duen edozein liburutegik sortu nahi izango balu, Liburutegi Zerbitzura eskatzeko aukera du (liburutegi-zerbitzua@ej-gv.es). Kontuan izan, “liburutegiak” app-a Sareko liburutegien ekintzak eta informazioa hedatzeko modu erakargarria izango dela. Parte hartzea garrantzitsua da, beraz.

 

Zornotzako emakumeak. Cum laude

Hasiera emango zaio azaroan “Km 0” programari. Beraren bidez, ezagupenak elkarren artean trukatzeko gune bilakatu nahi du Liburutegiak Amorebieta-Etxanoko edota inguruetako bizilagunentzat. Gai jakinetan aditu diren pertsonek beren jakinduria partekatuko dute erkidegoko beste kide batzuekin. Gaiotan jakintsu izatera heltzeko egin duten esfortzuaren meritua hartuko dugu aintzat horrela eta, horrekin batera, ezagutza horiek dastatzeko parada emango zaie bertaratzen diren gainerakoei.

Liburutegiak literaturarekin lotuta dauden gaiekin bat eginda ageri izan badira ere, bertara biltzen den jakitatearen adarretako bat besterik ez da hori. Horregatik, ezagutzen arteko konbinazioa ematen deneko espazioa eskaini nahi du liburutegiak.

“Km 0” ekimenaren mamia eta “Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” uztartu nahi ditu programak azaroan. “Zornotzako Emakumeak. Cum Laude” izenburupean, hitzaldia izango da Zelaietako auditorioan azaroaren 21ean iluntzeko 19:00etan, Amorebieta-Etxanoko zenbait emakumeren eskutik. Unibertsitate mailako irakaskuntzan eta ikerkuntzan lanean dabiltzan emakumeak dira, eta euren doktorego-tesiaren nondik norakoez jardungo dute, ahalik eta erarik dibulgatzaileenean.

Esfortzua saria duen esfortzua dela erakustea ere bada programaren helburua. Horrela, lizentziaturaz gain, aurkeztu aurretik hiru edo lauzpabost urteko lana eskatzen duen eginkizuna da tesia. Ez da lana lortzeko erabateko bermea baina bai, ordea, kontuan hartzeko moduko abala.

“Life is not easy for any of us. But what of that? We must have perseverance and above all confidence in ourselves. We must believe that we are gifted for something, and that this thing, at whatever cost, must be attained” Marie Curie.

Liburubila: katalogoa kontsultatzeko bilatazilea

Ba al zenekien Euskadiko liburutegi publikoetan liburu, disko edota dokumentu bat http://www.euskadi.net/liburubila/default.ashx?uilang=bq–en ere kontsultatu dezakezula?

Bilatzaile honek (Aquabrowser), kontsulta interfaze sinpleago eta intuitiboagoa aurkezten du, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi guztietatik eskaintzen den informazio guztira sartu ahal izateko (Aquabrowser Library-ren bidez kudeatuta).

Berezitasun giza, sartzen dugun bilaketa terminoa oinarritzat hartuta mapa kontzeptual bat osatzen du. Honetan, termino horren tesauro, sinonimo edota asoziazio ezberdinetarako sarrera eskaintzen zaigu. Bilatzaile erabilerraza da, ikusterrazagoa eta Internet-eko ohiko bilatzaileak gogorarazten diguna.

Web-etik mugikortasunera: EIPS-eko liburutegientzako estrategia digitala

Maiatzen 24ean, Fesabid-eko Jardunaldietan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegientzako den mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioa aurkeztu zen. Azalpenaren hasieran, David Maniegak Bilbon burututako tailerrean parte hartu zuten liburutegietako profesionalen ekarpenak eskertu zituen. Izan ere, aipatu tailerrean, erabiltzaile eta profesional diren aldetik, webetik mugikorrerako jauzian zehaztu beharreko zerbitzuak landu zituzten. Modu honetan hasi zen elkarlanean diseinatzen, arrakasta izateko asmoz, “liburutegiak” plataformarentzako mugikortasun proiektuaren estrategia digitala.

EIPS-eko liburutegiei blog bat egiteko aukera 2011ko urtarrilean eskaini zitzaien, wordpress-en oinarritua dagoen plataforma korporatiboaren bidez eta euskadi.net ataritik kontsultagarria. Momentu horretatik aurrera, liburutegi askok, txiki zein handi, Interneten presentzia izateko aukera izan zuten, euren komunitateari ekintza, ordutegi, zerbitzu etabarrei buruz informatuz. Liburutegiek sortutako eta publikatutako edukien interesaren eta kalitatearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuan EIPS-eko liburutegien ikusgarritasuna areagotzeko aukera ikusi genuen: informazio guzti horren eta liburutegietako zerbitzuen kontsulta mugikorren bidez eta tableten bidez ere eskaini ahal izatea.

Erlazionatutako agiriak:

 

Iurretako Bibliotekak “María Moliner” saria jaso du

Zortzigarren aldiz saritu dute Iurretako Herri Biblioteka, liburutegi publikoetako Irakurzaletasuna Sustatzeko “Maria Moliner”  XV. Kanpainaren Deialdian,  Irakurzaletasuna Sustatzeko Kultur Ministeritzak daukan planaren barruan. Bibliotekak aurkezturiko proiektu horretan, 2012. urtean liburutegiak irakurzaletasuna pizteko antolatutako jarduera guztiak biltzen dira. Aurten lehenengo aldiz, 1. saria lortu du egitasmo honek  erakutsitako kalitateagatik.

FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina honetan Kultura Ministerioko Liburu, Agiritegi eta Liburutegien Zuzendaritzarekin eta Coca-Cola España Fundazioarekin lankidetzan aritu da, 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea helburu duten proiektuei pizgarriak emateko.

Bibliotekak  5.000 biztanle baino gutxiagoko dituzten udalerrien arteko kategorian aldez aurretik aukeratuak izan diren 300 biblioteken artean irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu onenaren  1. saria jaso du. Sari moduan 12.000€ eta 180 izenburuz osatutako liburu bilduma (nobedadeak) jasoko ditu, azken hauek 2.200€tan baloratuta daudelarik.

Bibliotekak 2005. urtea geroztik parte hartzen hartzen du deialdi honetan. Hasieratik beti aurkeztutakoen 300 proiektu onenen artean aukeratua izan da. 2011an bere kategoriako aipamen berezia jaso zuen.

Gure Herri Bibliotekak aurkeztutako proiektuan  Balorazio Batzordeak jarduera hauek nabarmendu ditu:

  • Udalerriko ikastetxeetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bisita gidatuak, bibliotekak bere funtzionamendua, erabilera eta zabalkundea ezagutzera emateko antolatuak.
  • Bibliotekak berak udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei liburutegiaren erabilera erraztea. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako ikasleek hilean behin liburutegia erabiltzen dute hezitzaileek lagunduta, ikasketa programa barruan: Horrela, irakurtzeko ohitura haur txikienen artean (eguneroko bizimoduaren barruko jarduera natural baten moduan) sustatu nahi da, bai eta gurasoekin bertaratu ezin dutenei aukera ematea.
  • Hilabetean behin ipuin-kontalarien saioak: haur, gazte eta helduentzat.
  • Haur eta Gazte Liburuaren Eguna; aurten, Hans Christian Andersen-en “Zapato gorriak” izenburuko liburuari buruzko jarduerak egin dira, idazlearen jaiotzaren 207. urteurrena ospatuz: erakusketa, eskolaumeentzako ilustrazioa tailerra 2012rako aukeratua izan den ipuinaren bertsio berria eginez, ipuinaren dramatizazioarekin batera.
  • Iurretako X. ipuin eta bertso Lehiaketa.
  • Iurreta ezagutuz proiektua: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek bibliotekaren eskutik herriko leku eta txoko esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukate.
  • Irakurleen txokoak: Gaur egun 10 talde ditugu: Haurtxoena: 0-3 urte, Haurrenak: 3-5, 6-7, 8-10 eta 10-12 urte. Helduenak: euskaraz eta gazteleraz.
  • Bularretik mintzora: Aurten ere Biblioteka Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak babesten duen proiektu honetan parte hartzeko aukeratua izan da. Beronen helburua 0-6 urteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina integrala izatea da, jarraipen espiritua dauka hurrengo edizioen bitartez.  Familia eta hezitzaileei zuzendua dago.
  • MAKING: Gazteei zuzenduriko komiki digital tailer monografikoa 14-15 urteko gazteei zuzendua. Herriko institutuarekin batera antolatzen da.
  • Munduko emakumeen literatur tailerra: Munduko hainbat herrialdetako emakumeek eratutako literatura ezagutu eta lantzeko aukera dago tailer honetan.
  • Emakumearen Eguna: Egun honen ingururako egitaraua antolatu da; bideoforum-a eta literatura emanaldia.
  • “Liburutegiak topaleku” kanpaña: IV. edizio honetarako Pakistan aukeratu dugu herrialde gonbidatu bezala. Kanpainaren bitartez herrialde horretako ikuspuntu desberdinak landu nahi dira egitarau zabala eskainiz:. Bideoforum-ak, hitzaldiak, musika, erakusketak…
  • “Zorionak” kanpaina: Herriko jaio berriei ongi etorria eman eta bide batez gurasoak bibliotekara erakarri nahi ditugu, bertan bereziki xede honetarako argitaratutako liburu bat emanez.
  • Bibliotekaren zabalkunde lanak:  Bibliotekak herrian zehar hainbat irakurketa puntu  ditu: Anbulategian, Hirugarren Adineko Egoitzaren, Ludotekan.eta herriko ikastetxeetan. Hauen helburua ez irakurleak direnak erakartzea da, bibliotekari buruzko informazioa eta liburu-multzoa eskainiz.
  • Liburu-markatzailea / Egutegia: Bibliotekak urteko ordutegia/egutegia azaltzen den liburu-markatzailea argitaratzen du bertako instutaren laguntzarekin.
  • Azalerako ipuinak: 0-3 urte bitarteko haurtxo eta beraien familieei zuzenduriko ekintza berria non irakurketa eta … askoz gehiago elkarbanatzen den.
  • Liburu-markatzaileen lehiaketa: 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ikuspegi artistikotik irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, bertako institutuarekin batera antolatua.
  • Merkatura irteera: biblioteka herritarren egunerokotasunera hurbiltzeko egitasmoa.
  • Nobedadeen buletina: hilean jasotzen diren funts berrien zerrenda.
  • Irakurketa-gidak: beste biblioteka batzuekin batera elkarlanean  argitaratutako irakurketa gomendioak.
  • Bibliotekako ikus-entzunezkoa: 10. urteurrena dela eta egin eta zabaldutako ikus-entzunezkoa.

Iurretako bibliotekak aukera hau aprobetxatu nahi du saria jaso duten gainontzeko biblioteka guztiak zoriontzeko, eguneroko lanean proiektu horiek gauzatzeko euren giza baliabide eta materialen zati handia inbertitzen baitugu, irakurle berrien eta etorkizuneko irakurle helduen artean zubi-lana eginez.

Gurean, hori ezinezkoa izango zatekeen Iurretako Udalak proiektu honetan bere uste ona eta laguntza ekonomikoa jarri izan ez balitu. Eta jakina, eskerrik asko zuei, Iurretako herriari, parte hartu duzuen guztioi, irakurketaz gozatzen laguntzen baitiguzue gurera etorriz, zuen iritzia adieraziz, eta azken batean, zuen denbora baliotsua guri eskainiz. Sari hau zuengatik eta zuentzako da.

Zorionak eta eskerrik asko iurretar guztiei!

Ildo horretatik jarraituko dugu lanean!