App “liburutegiak” edo nola sartu edukiak blogetan

Liburutegi Zerbitzuak, irailaren amaieran, tailer bat antolatu zuen sareko liburutegiei “liburutegiak” aplikazioa aurkezteko. Ekintza honek, helburu bikoitza zuen: batetik, mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioaren funtzionalitateak ezagutzea; eta bestetik, gure blogetako edukien aurkezpena nola hobetu ikustea, izan ere, hauek baitira aplikazioarentzako informazio iturri nagusia.

Egia esan, informazioaren zati handi bat blogen plataformatik sortzen da: gure liburutegiei buruzko berriak, irakurketa gomendioak edota ekitaldien agenda, besteak beste. Horregatik, edukien idazketan zein aurkezpenean gutxieneko estandar batzuk betetzea garrantzitsua izango litzateke.

Honako blog honi begirada bat botatzen badiozue, eskurapenak, aipagarriak edota ekitaldiak blogetan txantiloiak aldatu direla ikusiko duzue. Honela, David Maniegak tailerrean azaldutakoak eta aldatutakoak erabilgarri daude jada.

Liburutegi guztiek tailerreko materialak eskuragarri izan dezazuen eta blogaren itxura eta funtzionalitatea hobetu asmoz, zenbait plugin konfiguratzeko, edukiak idazteko, irudiak igotzeko edota bideoak txertatzeko orduan kontuan izan beharreko pauso aipagarrienak zerrendatuko ditugu:

1. Tailerreko filminak (oso garrantzitsua, inoiz ez txertatu irudi, bideo, etabarrik gutxienez azalpen lerro bat idatzi gabe. Honek, sarrera ikusiko duen pertsonari berria zeri buruz den edota bideoan edo irudian iragartzen den ekitaldiari buruzko informazioa eskainiko dio)

2. Argibide-bideoak (nola konfiguratu xlanguage plugina eta erabilgarri botoia erabili)

3. Katalogo bibliografikora daramaten lasterbideak (titulu baterako, egile baterako, etab.)( Absysneten bilaketa horiek nola sortzen diren)

4. Interneten nola idatzi (letra larriz ez dela idazten gogorarazten dizuegu, eta hizkuntza bakoitzaren ortografia eta sintaxi arauak jarraitu behar direla)

5. WordPress-ari buruzko zalantzak eta galderak (wikian duzuen edozein zalantza galdetu dezakezue, eta gainera gai zehatz bati buruz galdetu den eta zein erantzun eman den ikustea posible da ere).

"app liburutegiak" tailerra

“app liburutegiak” tailerra

Eta nola ez, badakizue zalantza baten aurrean Liburutegi Zerbitzura jo dezakezuela . Bitartean, lanean jarraituko dugu “liburutegiak” app-a IOS zein Android-erako deskargatu ahal izateko. Halaber, blogik ez duen edozein liburutegik sortu nahi izango balu, Liburutegi Zerbitzura eskatzeko aukera du (liburutegi-zerbitzua@ej-gv.es). Kontuan izan, “liburutegiak” app-a Sareko liburutegien ekintzak eta informazioa hedatzeko modu erakargarria izango dela. Parte hartzea garrantzitsua da, beraz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude