Kategoriaren artxiboa: eLiburutegia

Zer da eLiburutegia?

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Zerbitzu horretara sartzeko, sakatu hemen edo idatzi http://www.eliburutegia.euskadi.eus urla.

Nola sartu eLiburutegira?
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da.
Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute.
Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

eLiburutegia

Zer aurkituko duzu eLiburutegian?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera.
Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
Erosketa-proposamenak aurkezteko aukera izango duzue ere, eta eduki digitalean daudela egiaztatu ondoren eLiburutegian sartuko ditugu.

Baldintzak
1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Gogoratu, oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian.
2. Internet-konexioa
3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.

Zalantzarik izanez gero norengana jo dezaket?
Mailegu zerbitzu berri honen edozein zalantza argitzeko zure liburutegira jo ezazu. Bertan behar duzun informazioa eta argibideak emango dizkizute.