Kategoriaren artxiboa: Ikusgarritasuna

Web-etik mugikortasunera: EIPS-eko liburutegientzako estrategia digitala

Maiatzen 24ean, Fesabid-eko Jardunaldietan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegientzako den mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioa aurkeztu zen. Azalpenaren hasieran, David Maniegak Bilbon burututako tailerrean parte hartu zuten liburutegietako profesionalen ekarpenak eskertu zituen. Izan ere, aipatu tailerrean, erabiltzaile eta profesional diren aldetik, webetik mugikorrerako jauzian zehaztu beharreko zerbitzuak landu zituzten. Modu honetan hasi zen elkarlanean diseinatzen, arrakasta izateko asmoz, “liburutegiak” plataformarentzako mugikortasun proiektuaren estrategia digitala.

EIPS-eko liburutegiei blog bat egiteko aukera 2011ko urtarrilean eskaini zitzaien, wordpress-en oinarritua dagoen plataforma korporatiboaren bidez eta euskadi.net ataritik kontsultagarria. Momentu horretatik aurrera, liburutegi askok, txiki zein handi, Interneten presentzia izateko aukera izan zuten, euren komunitateari ekintza, ordutegi, zerbitzu etabarrei buruz informatuz. Liburutegiek sortutako eta publikatutako edukien interesaren eta kalitatearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuan EIPS-eko liburutegien ikusgarritasuna areagotzeko aukera ikusi genuen: informazio guzti horren eta liburutegietako zerbitzuen kontsulta mugikorren bidez eta tableten bidez ere eskaini ahal izatea.

Erlazionatutako agiriak: