Kategoriaren artxiboa: Liburuklik

Izenburu berriak Liburuklik-en

Apirilean irudi berriak kargatu dira Liburuklik: Euskadiko Liburutegi Digitalean. Orotara, 22 argitalpenei dagozkien 163.814 irudi izan dira. Liburuklik-en gordetako irudi guztiak OCR bidez trataturik daude eta dokumentuak JPG eta PDF formatuan eskaintzen dira eta pantailan kontsultatzeaz gain, gorde, imprimitu edota bistaratu egin daitezke.

Aiptatutako irudietako 117.475  “Noticiero bilbaíno” egunkariarenak dira. Honen paperezko formatoa Bizkaiko Foru Liburutegiko funtsekoa da. Gainontzekoak, 46.339, Arabako Foru Aldundiko funtsarenak dira: “Memoria de las Fábricas de Salinas de Añana”-ri eta 20 aldizkari historikoei dagozkie, hain zuzen ere. Hauek dira izenburuak (irudian klikatu ikusteko):

Eibar Liburuklik-en

Liburutegiak gaur egun tokiko gaiak eta mundu mailakoak, herriko berezkoak nahiz unibertsalak, uztartu eta zabaltzearen eredu izan behar du: liburutegiek garrantzi handia ematen diote gertuko kultura –bertokoa- zabaltzeari; baina, era berean, liburutegiak mundura begira zabaltzen diren leihoak dira, ikuspegi ezberdinetarako aukerak ematen dizkiguten leihoak. Bilduma fisikoa edo digitala erabiliz, eta Internetaz baliatuz, liburutegiak mundua zabaldu behar dio tokiko hiritarrari. Eta, era berean, tokiko bilduma zabaldu behar dio munduari; izan ere, badira bilduma kontsultatzeko interesa dutenak, baina herritik urrun bizi direnak eta fisikoki herrira bertaratzerik ez dutenak.