Kategoriaren artxiboa: Orokorra

Kultura Bonuaren kanpaina

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Merkataritza-establezimenduak “Kultura Bonua” programari atxikitzeko epea 2011eko azaroaren 24an hasiko da, eta 2011ko abenduaren 7an amaituko (biak barne). Pertsona interesedunek 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2011eko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 20ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

BONO-CULTURA