Iurretako Bibliotekak “María Moliner” saria jaso du

Zortzigarren aldiz saritu dute Iurretako Herri Biblioteka, liburutegi publikoetako Irakurzaletasuna Sustatzeko “Maria Moliner”  XV. Kanpainaren Deialdian,  Irakurzaletasuna Sustatzeko Kultur Ministeritzak daukan planaren barruan. Bibliotekak aurkezturiko proiektu horretan, 2012. urtean liburutegiak irakurzaletasuna pizteko antolatutako jarduera guztiak biltzen dira. Aurten lehenengo aldiz, 1. saria lortu du egitasmo honek  erakutsitako kalitateagatik.

FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina honetan Kultura Ministerioko Liburu, Agiritegi eta Liburutegien Zuzendaritzarekin eta Coca-Cola España Fundazioarekin lankidetzan aritu da, 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea helburu duten proiektuei pizgarriak emateko.

Bibliotekak  5.000 biztanle baino gutxiagoko dituzten udalerrien arteko kategorian aldez aurretik aukeratuak izan diren 300 biblioteken artean irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu onenaren  1. saria jaso du. Sari moduan 12.000€ eta 180 izenburuz osatutako liburu bilduma (nobedadeak) jasoko ditu, azken hauek 2.200€tan baloratuta daudelarik.

Bibliotekak 2005. urtea geroztik parte hartzen hartzen du deialdi honetan. Hasieratik beti aurkeztutakoen 300 proiektu onenen artean aukeratua izan da. 2011an bere kategoriako aipamen berezia jaso zuen.

Gure Herri Bibliotekak aurkeztutako proiektuan  Balorazio Batzordeak jarduera hauek nabarmendu ditu:

  • Udalerriko ikastetxeetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bisita gidatuak, bibliotekak bere funtzionamendua, erabilera eta zabalkundea ezagutzera emateko antolatuak.
  • Bibliotekak berak udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei liburutegiaren erabilera erraztea. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako ikasleek hilean behin liburutegia erabiltzen dute hezitzaileek lagunduta, ikasketa programa barruan: Horrela, irakurtzeko ohitura haur txikienen artean (eguneroko bizimoduaren barruko jarduera natural baten moduan) sustatu nahi da, bai eta gurasoekin bertaratu ezin dutenei aukera ematea.
  • Hilabetean behin ipuin-kontalarien saioak: haur, gazte eta helduentzat.
  • Haur eta Gazte Liburuaren Eguna; aurten, Hans Christian Andersen-en “Zapato gorriak” izenburuko liburuari buruzko jarduerak egin dira, idazlearen jaiotzaren 207. urteurrena ospatuz: erakusketa, eskolaumeentzako ilustrazioa tailerra 2012rako aukeratua izan den ipuinaren bertsio berria eginez, ipuinaren dramatizazioarekin batera.
  • Iurretako X. ipuin eta bertso Lehiaketa.
  • Iurreta ezagutuz proiektua: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek bibliotekaren eskutik herriko leku eta txoko esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukate.
  • Irakurleen txokoak: Gaur egun 10 talde ditugu: Haurtxoena: 0-3 urte, Haurrenak: 3-5, 6-7, 8-10 eta 10-12 urte. Helduenak: euskaraz eta gazteleraz.
  • Bularretik mintzora: Aurten ere Biblioteka Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak babesten duen proiektu honetan parte hartzeko aukeratua izan da. Beronen helburua 0-6 urteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina integrala izatea da, jarraipen espiritua dauka hurrengo edizioen bitartez.  Familia eta hezitzaileei zuzendua dago.
  • MAKING: Gazteei zuzenduriko komiki digital tailer monografikoa 14-15 urteko gazteei zuzendua. Herriko institutuarekin batera antolatzen da.
  • Munduko emakumeen literatur tailerra: Munduko hainbat herrialdetako emakumeek eratutako literatura ezagutu eta lantzeko aukera dago tailer honetan.
  • Emakumearen Eguna: Egun honen ingururako egitaraua antolatu da; bideoforum-a eta literatura emanaldia.
  • “Liburutegiak topaleku” kanpaña: IV. edizio honetarako Pakistan aukeratu dugu herrialde gonbidatu bezala. Kanpainaren bitartez herrialde horretako ikuspuntu desberdinak landu nahi dira egitarau zabala eskainiz:. Bideoforum-ak, hitzaldiak, musika, erakusketak…
  • “Zorionak” kanpaina: Herriko jaio berriei ongi etorria eman eta bide batez gurasoak bibliotekara erakarri nahi ditugu, bertan bereziki xede honetarako argitaratutako liburu bat emanez.
  • Bibliotekaren zabalkunde lanak:  Bibliotekak herrian zehar hainbat irakurketa puntu  ditu: Anbulategian, Hirugarren Adineko Egoitzaren, Ludotekan.eta herriko ikastetxeetan. Hauen helburua ez irakurleak direnak erakartzea da, bibliotekari buruzko informazioa eta liburu-multzoa eskainiz.
  • Liburu-markatzailea / Egutegia: Bibliotekak urteko ordutegia/egutegia azaltzen den liburu-markatzailea argitaratzen du bertako instutaren laguntzarekin.
  • Azalerako ipuinak: 0-3 urte bitarteko haurtxo eta beraien familieei zuzenduriko ekintza berria non irakurketa eta … askoz gehiago elkarbanatzen den.
  • Liburu-markatzaileen lehiaketa: 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ikuspegi artistikotik irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, bertako institutuarekin batera antolatua.
  • Merkatura irteera: biblioteka herritarren egunerokotasunera hurbiltzeko egitasmoa.
  • Nobedadeen buletina: hilean jasotzen diren funts berrien zerrenda.
  • Irakurketa-gidak: beste biblioteka batzuekin batera elkarlanean  argitaratutako irakurketa gomendioak.
  • Bibliotekako ikus-entzunezkoa: 10. urteurrena dela eta egin eta zabaldutako ikus-entzunezkoa.

Iurretako bibliotekak aukera hau aprobetxatu nahi du saria jaso duten gainontzeko biblioteka guztiak zoriontzeko, eguneroko lanean proiektu horiek gauzatzeko euren giza baliabide eta materialen zati handia inbertitzen baitugu, irakurle berrien eta etorkizuneko irakurle helduen artean zubi-lana eginez.

Gurean, hori ezinezkoa izango zatekeen Iurretako Udalak proiektu honetan bere uste ona eta laguntza ekonomikoa jarri izan ez balitu. Eta jakina, eskerrik asko zuei, Iurretako herriari, parte hartu duzuen guztioi, irakurketaz gozatzen laguntzen baitiguzue gurera etorriz, zuen iritzia adieraziz, eta azken batean, zuen denbora baliotsua guri eskainiz. Sari hau zuengatik eta zuentzako da.

Zorionak eta eskerrik asko iurretar guztiei!

Ildo horretatik jarraituko dugu lanean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude