Getxoko Liburutegiak zifratan: 2012ko txostena

Getxoko liburutegien 2012. urteko balantzea aurkeztu eta honako datu hauek azpimarratu ditugu:

– 294.000 erabiltzaile gure egoitzetan, edo hormetatik kanpo antolatutako ekintzetan

– 104.069 mailegu egin ditugu

– Gehien mailegatu diren liburuak:

Behean, Txosten osoa

Izenburu berriak Liburuklik-en

Apirilean irudi berriak kargatu dira Liburuklik: Euskadiko Liburutegi Digitalean. Orotara, 22 argitalpenei dagozkien 163.814 irudi izan dira. Liburuklik-en gordetako irudi guztiak OCR bidez trataturik daude eta dokumentuak JPG eta PDF formatuan eskaintzen dira eta pantailan kontsultatzeaz gain, gorde, imprimitu edota bistaratu egin daitezke.

Aiptatutako irudietako 117.475  “Noticiero bilbaíno” egunkariarenak dira. Honen paperezko formatoa Bizkaiko Foru Liburutegiko funtsekoa da. Gainontzekoak, 46.339, Arabako Foru Aldundiko funtsarenak dira: “Memoria de las Fábricas de Salinas de Añana”-ri eta 20 aldizkari historikoei dagozkie, hain zuzen ere. Hauek dira izenburuak (irudian klikatu ikusteko):

Eibarko liburutegia pinteresten

Nobedadeak edo liburuak gaika aurkezteko modu berri bat topatu dugu: Pinterest

Momentuz, euskarazko nobela berriekin hasi gara baina gehiago ere egingo ditugu aurrerantzean

Liburu bakoitzean sartuz gero eta loturan sakatu eta gero, liburutegien sareko katalogora sartzen zara, eta han ikusi ahal duzu ea liburua libre dagoen mailegurako edo erreserbatu behar duzun

Interesgarria ere da tokiko bildumaGetxoko liburutegiak sortutako laukia: Gure egileak: Getxoko idasleak, musikoak,ilustratzaileak… , irudi bakoitzak norberaren blogera eramaten du zuzenean.

Espero dugu zuen interesekoa izatea.

Kultura Bonuaren kanpaina

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Merkataritza-establezimenduak “Kultura Bonua” programari atxikitzeko epea 2011eko azaroaren 24an hasiko da, eta 2011ko abenduaren 7an amaituko (biak barne). Pertsona interesedunek 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2011eko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 20ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

BONO-CULTURA

Eibar Liburuklik-en

Liburutegiak gaur egun tokiko gaiak eta mundu mailakoak, herriko berezkoak nahiz unibertsalak, uztartu eta zabaltzearen eredu izan behar du: liburutegiek garrantzi handia ematen diote gertuko kultura –bertokoa- zabaltzeari; baina, era berean, liburutegiak mundura begira zabaltzen diren leihoak dira, ikuspegi ezberdinetarako aukerak ematen dizkiguten leihoak. Bilduma fisikoa edo digitala erabiliz, eta Internetaz baliatuz, liburutegiak mundua zabaldu behar dio tokiko hiritarrari. Eta, era berean, tokiko bilduma zabaldu behar dio munduari; izan ere, badira bilduma kontsultatzeko interesa dutenak, baina herritik urrun bizi direnak eta fisikoki herrira bertaratzerik ez dutenak.