Zornotzako emakumeak. Cum laude

Hasiera emango zaio azaroan “Km 0” programari. Beraren bidez, ezagupenak elkarren artean trukatzeko gune bilakatu nahi du Liburutegiak Amorebieta-Etxanoko edota inguruetako bizilagunentzat. Gai jakinetan aditu diren pertsonek beren jakinduria partekatuko dute erkidegoko beste kide batzuekin. Gaiotan jakintsu izatera heltzeko egin duten esfortzuaren meritua hartuko dugu aintzat horrela eta, horrekin batera, ezagutza horiek dastatzeko parada emango zaie bertaratzen diren gainerakoei.

Liburutegiak literaturarekin lotuta dauden gaiekin bat eginda ageri izan badira ere, bertara biltzen den jakitatearen adarretako bat besterik ez da hori. Horregatik, ezagutzen arteko konbinazioa ematen deneko espazioa eskaini nahi du liburutegiak.

“Km 0” ekimenaren mamia eta “Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” uztartu nahi ditu programak azaroan. “Zornotzako Emakumeak. Cum Laude” izenburupean, hitzaldia izango da Zelaietako auditorioan azaroaren 21ean iluntzeko 19:00etan, Amorebieta-Etxanoko zenbait emakumeren eskutik. Unibertsitate mailako irakaskuntzan eta ikerkuntzan lanean dabiltzan emakumeak dira, eta euren doktorego-tesiaren nondik norakoez jardungo dute, ahalik eta erarik dibulgatzaileenean.

Esfortzua saria duen esfortzua dela erakustea ere bada programaren helburua. Horrela, lizentziaturaz gain, aurkeztu aurretik hiru edo lauzpabost urteko lana eskatzen duen eginkizuna da tesia. Ez da lana lortzeko erabateko bermea baina bai, ordea, kontuan hartzeko moduko abala.

“Life is not easy for any of us. But what of that? We must have perseverance and above all confidence in ourselves. We must believe that we are gifted for something, and that this thing, at whatever cost, must be attained” Marie Curie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude