Jose Inazio Basterretxearekin “harixa emoten”

Urtarrilaren 9an, arratsaldeko 7etan, hitzordua dute irakurzaleek Portalean.

Jose Inazio Basterretxea etorriko da Begoñaren itzalpean nobelari buruz berba egitera. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Hemen uzten dugu Antxon Narbaizak egindako iruzkina.

Sinopsia:

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegia zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez.

Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta.

Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondu du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Gabonetako desioak

 

Eibarko liburutegiko umeek desiratzen dituzten liburuen plastilinazko marrazkiekin gabonetako zuhaitz bat sortzea zen gure helburua eta LORTU DUGU! Bi zuhaitz egin behar izan ditugu, baten ez zitzaigun hainbeste artelan sartzen!

Lehenik eta behin eskerrik asko parte hartzaile guztiei, zuei esker apaindu baitdugu gure Liburutegia.

 

¡

 

Gure liburutegian ez ditugun ipuinak Olentzerori eskatu diogu ekartzeko, espero dugu laster hemen jasotzea! Zuek ere gustukoak dituzuenak eskatu Olentzerori, ipuinak oparitzea asko gustatzen zaiola esan digute.

Guztira 64 arte lan jaso ditugu eta parte hartzaileen artean Eibarko Coliseo antzokiko gabonetako antzezlanetarako sarrerak zozketatu ditugu (30 sarrera bikoitza). Hiru sari berezi ere eman ditugu. ZORIONAK GUZTIOI!!!

Hona hemen egindako lanen adibide batzuk:

 

“Volar”

Gaur jaso dugu “Volar”. Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu

OIentzero, ekarriko didazu ipuin hau?

Eibarko Umeen liburutegitik jarduera hau proposatzen dizuegu:

Opari bezala jasotzea nahi zenukeen liburuaren azala edo pertsonaia baten irudi bat egin plastilinarekin (laua, ez hiru dimentsioetan).

  • Jaso ezazu kartulina liburutegian.
  • Saiatu zaitez kartulina osoa betetzen.
  • Bertan liburuaren izenburua eta egilea jarri behar duzu. Atzeko partean zure izen-abizenak.
  • Lan guztiak umeen liburutegian jarriko dira erakusgai gabonetan.
  • Eta ez ahaztu gustokoa duzun ipuin hori Olentzero gutunean ere eskatzea.
  • Lanak jasotzeko azken eguna Abenduak 16.
  • Parte-hartzaileen artean sariak banatuko ditugu.

Anima zaitez parte hatzera!

 

 

 

“Bizarrurdinak”: Zapatuko ipuina

Genero bortizkeriaren kontrako ipuinak kontatuko dizkigu oraingoan Maite Frankok.

“Ipuinak jakinduriaz betetako zakuak dira. Bizar Urdin horren adibide argia da, izan ere aspaldiko ipuin honek urtetan azaldu die neskatoei genero bortizkeria zertan datzan. Istorio honi esker ikasi ohi dute ongi maite dituztenak eta gaizki maite dituztenak bereizten, erasoaldi batetik nola ihes egin eta baita sufritutakoarengatik nolabaiteko saria ere jaso dezaketela.

Jakinduria-zakuak diren neurrian, ipuinek iniziaziozko bidaia erakargarri baten eran irakasten digute hori guztia. Emozio bidaia honek tren batena dirudi. Eta argitik argira doa, tuneletako iluntasun kitzikagarria zeharkatuz. Horrela barneratzen gaitu jakin-minaren tunelean, susmoarenean, egiaztapenarenean, beldurrarenean eta baita adorearenean ere”.

Urkizu ikastetxeko 4 eta 5 urtekoak liburutegian

Gaur bisita atsegina izan dugu. Urkizu eskolako H.H.ko 4 eta 5 urteko gelakoak egon dira liburutegia bisitatzen. Oso gustora egon gara, liburutegia ezagutzen, ipuinen eta beste materialen antolaketa ulertzen. Ipuinen ospitala ere ezagutu dugu eta ipuintxo bat entzuteko denbora izan dugu,
Umeak bazkide izateko irrikitan irten dira, laister hemen izango ditugu euren gurasoekin,