Kategoriaren artxiboa: Formakuntza

Elegunea, hizkuntzen autoikaskuntzarako espazioa

elegunea-aurkezpena

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak eta Donostiako HABE Liburutegiak elkarlanean sortu duten proiektua da Elegunea.

Elegunea hizkuntzak ikasteko baliabideak biltzen dituen ataria da. Gune honen bidez herritarren eskura jarri nahi dira hizkuntzak ikasteko Interneten dauden dohaineko baliabideak.

  • Zergatik Elegunea?

Gurea geroz eta gizarte eleaniztunagoa da. Berez gizarte elebiduna izanik, euskara eta gaztelaniaz gain, arrunta da gure artean hirugarren edo laugarren hizkuntza bat ezagutzea: ingelesa, frantsesa, alemana… Eta gainera, geroz eta gehiago dira euskara eta gaztelania ez diren beste ama hizkuntza bat duten herritarrak: arabiera, txinera, urdua… Gizarte eleaniztunago batean denok ikasi behar izango dugu bizitzaren momentu batean edo bestean, maila batean edo bestean, gurea ez den beste hizkuntza bat. Gure liburutegietatik saiatu gara herritarrek duten behar horri erantzun egoki bat ematen, gure funtsetan hizkuntzak ikasteko materialak jasoz eta premi horiei atentzio berezia emanez.

Baina gure Liburutegietan ditugun materialez gain, badakigu Interneten geroz eta baliabide gehiago daudela hizkuntzak ikasteko, eta pentsatzen dugu gure egitekoa dela informazio hori antolatu eta gure erabiltzaile eta herritarren eskura jartzea.

Ahalegin horretan elkarlanean aritzeko aukera ikusi dugu. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean egonda, gure liburutegien arteko elkarlana erabiltzaile eta herritarrei zerbitzu hobeago bat emateko modua da, dudarik gabe.

Asmo horrekin sortu da Elegunea.

  • Zer topatuko du Elegunera hurbiltzen denak?

Elegunean Interneteko baliabideetarako sarbidea eskaintzen da URL bidez.

Elegunea hizkuntzen arabera dago antolatua: euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta beste hizkuntza batzuk. Gainera badu azken toki bat hiztegi eleaniztunak biltzen dituena.

Hizkuntza bakoitzean aurki daiteke, batetik, hizkuntza hori lantzeko baliabide orokorrak, bestetik, dohaineko ikastaroak eta, baita, mintzamena, entzumena eta irakurmena lantzeko materialak eskaintzen dituzten tokiak ere.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu Elegunea proiektu irekia dela eta baliabide berriekin elikatzen jarraitzeko pentsatua dagoela. Eta eguneratua izateko ezinbestekoa da erakunde, herritar eta, bereziki, liburutegien ekarpena jasotzea. Dei zabala luzatu nahi dizuegu, beraz, proiektu hau martxan jarri duten liburutegiekin harremanetan jarri eta zuen proposamenak luzatzeko.

Bularretik Mintzora: Eibarko gurasoentzako hitzaldi zikloa

kartela-webBularretik Mintzora, irakurtzeko zaletasuna sustatzen duen egitasmo handi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan herriz herri ari da zabaltzen Biblioteken ekimenaren bitartez, herri bakoitzeko ikastetxe eta etxeetako bideak irekiz.

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte literatura Elkarteak sortu zuen eta koordinatzen ditu egitasmo honen ekintza guztiak. Lan-talde profesional batek bideratzen du ekimen osoa. Irizpideak eta materialak banatzen ditu horretarako eta formazio aukerak eskaintzen ditu

Eibarko ia ikastetxe guztietan jarri da martxan ikasturte honetan eta orain gurasoen txanda da.

Hori dela eta, Eibarko Udalaren bitartez bi hitzaldiz osatutako Gurasoontzako Tailer bat eskaini nahi dizuegu, gaian adituak diren profesionalen eskutik.

Haur Literatura gizakiaren sorreran eta gizartearen garapenean lehen komunikazio tresna den neurrian, haren garrantziaz jabetzeko eta irakurketa ohiturak etxean sustatzeko familientzako formazioa da eskaini nahi dizueguna.

HITZALDI ZIKLOA

Otsailak 28, asteartea, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • Haur Literatura ezaguera guztien oinarrian I. Hizlariak: Juan Kruz Igerabide eta  Itziar Zubizarreta. Haur Literaturari buruzkoa, non Literatura unibertsalaren eta gurearen ikuspegi bat lantzen den, eta euskal haur literaturako poesia, kanta, joko eta abarren tradiziozko ereduak ere erakutsiko zaizkizuen

Martxoak 1, asteazkena, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • Haur Literaturaren garrantzia haurraren garapenean I. Hizlaria: Juan Carlos Alonso. Haur Literaturak haurraren garapen emozional, intelektual eta afektiboan duen garrantziaz jabetzeko hitzaldia.

Izena emateko azken eguna otsailaren 19a.  Hainbat bide dituzue:

1)     Ikastetxean, umearen andereño/maisuari esan.

2)     Udal liburutegiko mostradorean.

3)     Telefonoz: 943708437.

4)     E-posta: liburutegia@eibar.eus

 

Liburu artean programaren aurtengo azken eguna izan da gaur

Gaur, Urkizuko ikastetxeko ikasleen bisitarekin amaitutzat eman dugu aurtengo liburu artean programaren saioak.

Eibarko ikastetxe guztietako ikasleak etorri dira. Guztira 263 ume parte hartu dute tailerrean, hamaika saio desberdinetan.

2016-12-22-31

Liburu tailerra L.H.-ko 6. mailako ikasleei zuzuenduta dago, gelaka etortzen dira irakasleak lagundutak eta ekintzaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Udal Liburutegiaren funtzionamendua ezagutzea: bertako arauak, liburuak nola aurkitu eta eskatu, mailegu zerbitzua, liburuen edota beste materialen antolaketa…
  • OPACen erabilpena ezagutzea: Liburutegiaren katalogo informatizatua.
  • Udal Liburutegia ezagututa, umeek bertara joateko beldurra galtzea, bertako zerbitzuak erabiltzeko ohitura har dezaten. Halaber, liburutegia aisialdirako lekutzat har dezaten eta ez bakarrik eskolakin lotutako tokitzat bakarrik.

 

Meetings at the Library: izen-ematea

Deskripzioa

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 7ra, Liburutegian, telefonoz edo e-mailez

Dinamizatzailea: Karolina Baskaran, Deustoko Unibertsitateko ikaslea

Egutegia eta ordutegia: Aurrerago zehaztuko zaie interesatuei

“Datu irekiak” tailerra: izen-ematea

 

Datos abiertos: una gran oportunidad para periodistas y otros profesionales de las Ciencias Humanas” tailerra
Antolatzailea: Eibarko Udala

Irakasleak: Alberto Ortiz de Zárate eta Carlos de la Fuente (Alorza.net Work in Progress, SL)

Nori zuzendua: Kazetariak eta Gizarte zientzien profesionalak

Helburu orokorra: Datu irekien (Open data) alorrean aukera berriak ezagutzeko aukera ematea gizarte zientzietan formazioa duten pertsonei

Helburu espezifikoak:

  • Datu irekiak zer diren ulertzea, non aurkitu ahal diren eta nola erabili ahal ditugun
  • Datuen irekieraren inguruan, Administrazio publikoaren papera ezagutzea
  • Datu irekien inguruko irtenbide profesionalak ezagutzea
  • Gizarte zibilaren eta herritartasun aktiboaren papera aztertzea
  • “Datuen kazetaritzaren” kasua aztertzea
  • Mapei buruzko datuen erabileraren ahalmena ulertzea
  • Bistatzeak erabiltzen hastea, ikerketa egiteko eta ezagutza partekatzeko bide gisa
  • Adibide batzuk aztertzea, gure ingurukoak eta nazioartekoak
  • Praktikaldi bat egitea

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelera

Noiz eta non: Martxoaren 17an, Portalean. Bi ordutegi hauen artean aukeratu beharko da bat:

  • 9:00 – 13:00
  • 16:00 – 20:00

Izen-ematea: martxoaren 15a arte, Juan San Martin Liburutegian. 40 pertsona hartuko dira gehien jota eta 12 izatea beharrezkoa izango da ikastaroa burutu ahal izateko.

Ikastarora ordenagailu portatila ekartzea eta Google-eko kontu izatea gomendatzen da.

 

Mailegu digitala: tailerrak

Irakurle digitala zara? Horrela bada aukera duzu ebook-ak deskargatzeko modu legal batean, irakurketa jasangarria izan dadila.

eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasi da. eLiburutegiak katalogo digitalak oparoa eskainiko du pixkanaka.

Zerbitzu berri hau erabili ahal izateko hiru baldintza behar dira:

1. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi bateko bazkide izatea.
2. Interneteko konexioa.
3. Internetera sarbidea duen gailua (ordenagailua, irakurgailu elektronikoa, sakeleko telefonoa edo tableta), noski, zerbitzu honekin bateragarria dena.

Eibarko Liburutegian tailer batzuk antolatuko ditugu zerbitzu berri hau ezagutzera emateko. Interesa daukaten pertsona guztiek laguntza jasoko dute ebookak deskartzen ikasteko. Parte hartzeko Liburutegian eman behar da izena. Bakoitzak bere ordenagailua, e-readerra, tableta edo beste gailuren bat ekarri ahal izango du.

Hauetako egun bat aukeratu dezakezu:

Urtarrilaren 14a eta 21a, 11:00etatik 12:00etara

Réunions dans la Bibliothèque: izen-ematea

Deskripzioa: Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Urtarrilaren 8etik 14ra, Liburutegian edo bertan jarri dugun inprimakian. 25 pertsona onartuko dira bakoitzean.

Meetings at the Library: izen-ematea

Deskripzioa: Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Urtarrilaren 8etik 14ra, Liburutegian edo bertan jarri dugun inprimakian. 25 pertsona onartuko dira bakoitzean.

Meetings at the Library: izen-ematea|Meetings at the Library: inscripción

[lang_eu]Deskripzioa: Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 12ra, Liburutegian edo bertan jarri dugun inprimakian. 2 talde antolatuko dira eta 25 pertsona onartuko dira bakoitzean. Gehiago egonez gero, zozketa publikoa egingo da.[/lang_eu]

[lang_es]Descripción:  La actividad consiste en la organización de reuniones periódicas para la práctica del inglés. Se utiliza la Biblioteca como lugar de encuentro para personas que desean practicar el idioma con el pretexto de hablar de cualquier tema de actualidad.

Objetivos

  • Utilizar la Biblioteca como lugar para el aprendizaje no formal de idiomas
  • Utilizar el fondo de aprendizaje de idiomas de la Biblioteca
  • Aprovechar la experiencia y conocimiento de las personas usuarias de la Biblioteca
  • Fomentar las relaciones sociales: convertir la Biblioteca en espacio de socialización
  • Dar cabida a campos del saber que levantan interés entre nuestros usuarios
  • Utilizar la Biblioteca como espacio para la mejora del perfil profesional a través de la práctica de idiomas
  • Orientar la actividad de forma que sea compensatoria del aprendizaje formal y nunca sustitutoria del mismo.

Inscripción: del 1 al 12 de septiembre, en la Biblioteca o a través del formulario que insertamos aquí. Se organizarán 2 grupos y en cada uno se admitirán 25 personas. Si hay más, se realizará un sorteo público.[/lang_es]