Kategoriaren artxiboa: Gidak

Itsaspeko bihotzak areto literarioa berriro Eibarren

Hiru alditan arrakasta izan duen Itsaspeko Bihotzak izeneko areto literarioa ekarriko dugu berriz Eibarrera martxoaren 7tik 14ra. Galtzagorri elkarteak eskainitako areto literario honek genero berdintasunaren gaia lantzen du, Euskal haur literaturaren bitartez.Aspalditik kezkatuta gaude gai honekin, umeentzako ipuinek oraindik ere biltzen dituzten estereotipoekin. Hala, hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu dute. Haur eta gazteentzak argitaraturiko lanen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituztenak hautatu dituzte saiorako.

Saioak Eibarko ikastetxeekin lotu dira eta herriko 4. mailako ikasleei zuzenduta daude. Hala ere, saio berezi bat eskainiko da 5-8 urteko haurrak dituzten familientzat martxoaren 12an 17:30tan. Izen-ematea liburutegian egin behar da .

Honekin lotuta gida hau prestatu dugu, liburu guztiak Eibarko liburutegian dituzue eskuragarri:

 

Microfísica sexista del poder liburuaren aurkezpena

Microfísica sexista del poder. El caso Alcásser y la construcción del terror sexual, liburuaren egilea Nerea Barjola Ramos da, politologoa eta feminismoetan eta generoan doktorea.

Egilearei Pikara Magazine aldizkariak egindako elkarrizketa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN. 

Antolatzaileak: Juan San Martin Liburutegia eta Berdintasun Zerbitzua – Andretxea.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.


Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Juan San Martin Liburutegiak eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak elkarlanean irakurketa-gida argitaratu dute.

Gida honetan, Udal Liburutegian eta Andretxean dauden indarkeria matxistari buruzko liburuetako batzuk jasotzen dira.

Irakurketa-gidaren informazio gehiago ikusteko SAKATU HEMEN.

LGTBI Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainak 28, LGTBI Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna (Lesbianak, Gayak, Transexual-Trangeneroak, Bisexual eta Intersexualak) ospatzen da.

1969ko ekainaren 28an hain zuzen ere Stonewallen (New Yorken) gertatutako gatazken ondorioz hasi zen askapen gay eta lesbianoren mugimendua.

Harrosatun gay (ingelesez gay pride) kontzeptua erabiltzen da aldarrikatzeko pertsona bat ez dela bere orientazio sexuala, identitate sexuala edo sexuz lotsatu behar.

Liburutegian gai honi buruzko interesgune bat jarri dugu eta bertan jaso dugun liburu eta DVDen gida hau prestatu dugu.

 

Martxoa, berdintasunaren aldeko hilabetea liburutegian

Hasi berria dugun hilabete honetan genero berdintasuneruntz eramaten gaituzten hainbat ekintza prestatu ditugu Eibarko Umeen Liburutegian.

Txoko morea  interesgunea jarri dugu, bertan emakume ausart eta ospetsuen biografiak aurkituko dituzue, ipuin ez sexistak eta genero berdintasuna lantzeko hainbat material, gerturatu eta aukeratu gustokoena.

Hona hemen txoko horretan ditugun liburuekin prestatu dugun gida:

 

Bestalde,  martxoaren 7tik 15ra Galtzagorri elkarteak sortutako Itsaspeko bihotzak erakusketa izango dugun Eibarren  eta L.Hko 4. mailako  ikastetxe desberdinetako ikasleek parte hartuko dute bertan.

Martxoaren 12an Familientzako saio berezia egingo dugu. 5-8 urte bitarteko haurrentzat. Saioa ordubeteko iraupena du (17:30-18:30) eta izen-ematea liburutegian egin daiteke gaurtik aurrera.

Areto literario honek genero berdintasunaren gaia lantzen du, Euskal haur literaturaren bitartez. Umeentzako ipuinek askok oraindik ere biltzen dituzte estereotipoak. Hala, hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu da. Ibilbideak haur literatura hartzen du barne bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere (ilustrazioa, jostungintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…). Haur eta gazteentzat argitaraturiko lanen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituztenak hautatu dira saiorako. Liburu zehatz bat aitzakia izanik, hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean.

 

Eibarko Mendi Jardunaldiak aitxakitzat hartuta…

Eibarko Klub Deportiboak urtero antolatzen dituen Mendi Jardunaldiak aitxakitzat hartuta, Liburutegian mendizaletasunari buruz dugun funtsa apaletatik atera eta erakusgai jarri dugu Liburutegiko sarreran.

Hona hemen aukeratu dugun liburuen gida. Baina gehiago ere badugu Liburutegian: ibilbideak, mendizaletasuna, senderismoa… Etorri eta aukeratu zurea!

 

 

 

 

“La chica del tren: saliendo del túnel” literatura hitzaldia

Datorren asteazkenean, martxoak 15, literatura hitzaldi bat antolatu dugu. Hizlaria Josune Muñoz Skolastikako kidea izango da, beste batzuetan ere gurekin izan duguna.

Hitzaldi hau Skolastikak diseinatutako hitzaldi-ziklo baten parte da, non guneak eta momentuak sortzea bilatzen den emakumeengan eragina duten gaiei buruz hausnarketa egiteko, emakumeek idatzitako literatura erabilita, eta tematika konkretu bat lantzen duten hainbat liburu aztertuz.

Helburuak:

  • Liburu horien inguruan eta hitzaldira bertaratu diren pertsonek horiei buruz egin dituzten irakurketa desberdinei buruz eztabaida zabaltzea.
  • Literatur kritika feministaren ikuspuntutik Irakurketa proposatzea

Hitzaldi honetan emakumeen literatura erabilita aztertuko dugu nola alkoholismoak, pobreziak eta bazterketak genero ñabardura duten, hau da, ez dela berdina edatea edo pobre izatea gizona ala emakumea izanda.

Hitzaldi honetan bibliografía bat banatuko da, bertan komentatuko diren liburuen erreferentziak jasotzen duena.

Animatu eta etorri martxoaren 15ean, arratsaldeko 18:30ean. Portaleko 3. pisuko Batzartoki batean elkartuko gara.

Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna: irakur-gida

InteresguneaEkainaren 28an Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Egun honen zergaitia oso ondo azaldu du Eibarko Udaleko Berdintasun sailak:

XX. mendeko 60eko hamarkadan, ohikoak ziren polizia-sarekadak gay, lesbiana eta transgeneroen topaguneak tabernetan. 1969ko ekainaren 28an, errebolta bat egon zen New Yorkeko Greenwich auzoko Stone Wall Inn tabernan. Gertakari hark ekarri zuen gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen askapen-mugimenduaren sorrera.

Diotenez, protestak gertatu zirenean, “Over the rainbow” (Ortzadarraz haratago) abestia entzuten zen, eta, horregatik, ortzadarraren koloreek osatzen dute aniztasun eta askatasun sexuala irudikatzen duen bandera.

1985. urtean, Stone Wallen gertatutakoak sinbolu bihurtu ziren nazioarteko hitzaldi baten, non egun hura Gay Harrotasunaren Egun izendatzea erabaki baitzen (Harrotasuna, eta ez lotsa; gizarteak “agintzen” dien eta “sentitu behar duten” lotsa). Denborarekin, beste sexualitate anitz batzuekiko aitormena, ikusgaitasuna eta aldarrikapena ere gehituz joan dira: lesbianak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.
Liburutegian, interesgunea jarri dugu sarreran eta irakur-gida bat prestatu dugu. Hemen duzu gida honen edukia

0-8 urte bitarteko haurrentzako udako gida

udako gida

Hona hemen Galtzagorri elkarteak “Bularretik Mintzora” buletinan egiten digun irakurketa proposamena

Liburu ederrak, dibertigarriak, xarmaz eta edertasunez beteak aurkituko dituzue.

Liburu batzuk berri-berriak eta beste zenbait liburu oso ezagunak baina zuen haurrek 0 eta 8 urte bitarte badituzte, istorio hauek noizbait irakurri edota kontatzea gomendatzen dizuegu.

Liburu hauek zure eskura daude liburutegian

Uda ona pasa!

 

Eskolak babesa ematen dit. Babes dezagun finantzaketa

kartela SAME

Hezkuntzaren Aldeko Ekintza Mundialaren Asteari ( 2016ko leloa: “Eskolak babesa ematen dit. Babes dezagun finantzaketa” ) hasiera emateko hona hemen Udal Liburutegian izango ditugun bi ekintza, Egoazia Elkartearekin elkarlanean:

Apirilak 25, 17:30etan: BIDEO FORUM-a “CAMINO A LA ESCUELA” dokumentala oinarri izanik.

Umeekin tailerra landuko da beraien egunerokotasunean eskolara joateko egin ohi dutena aztertuz, hau da: NORA; NOLA; NOREKIN? galderei erantzungo dien galdera horiek eta dokumentalean ageri diren beste neskato eta mutilen istoriak alderatuz.

Zuzendaria: Pascal Plisson. Generoa: Dokumentala. 75 minutu. Dokumentalaren zati batzuk proiektatuko dira

Herrialdea: Frantzia.

Urtea:2013.

Jatorriko izenburua: ‘Sur le chemin de l’école’. Lau haurren benetako historia jaso du Pascal Plisson dokumentalistak. Jackson, Carlitos, Zahira eta Samuel; bakoitza bere herrialdean bizi da, eta kultura ezberdinak dituzte, baina gauza batek berdintzen ditu: laurak oinez joaten dira eskolara, eta bidean zailtasun eta arriskuak dituzte. Laurek dute, ordea, ikasteko grina bizia, eta etorkizun hobea izateko itxaropena.

Apirilak 26, 17:30etan: LAS ESCUELAS DEL MUNDO liburua oinarri izanik umeentzako tailerra izango dugu.

Munduko herrialde ezberdinetan dauden eskolak ikusi eta eskola horietan dagoenarekin jolastu eta amesteko aukera izango dugu.

Apirilak 25-30

Interesgunea eta irakurketa gida ikusgai liburutegian

argazkia_interesgunea 2