Kategoriaren artxiboa: Hitzaldiak

Microfísica sexista del poder liburuaren aurkezpena

Microfísica sexista del poder. El caso Alcásser y la construcción del terror sexual, liburuaren egilea Nerea Barjola Ramos da, politologoa eta feminismoetan eta generoan doktorea.

Egilearei Pikara Magazine aldizkariak egindako elkarrizketa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN. 

Antolatzaileak: Juan San Martin Liburutegia eta Berdintasun Zerbitzua – Andretxea.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.


Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Juan San Martin Liburutegiak eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak elkarlanean irakurketa-gida argitaratu dute.

Gida honetan, Udal Liburutegian eta Andretxean dauden indarkeria matxistari buruzko liburuetako batzuk jasotzen dira.

Irakurketa-gidaren informazio gehiago ikusteko SAKATU HEMEN.

“Secuelas de nuestras guerras y derrotas: de la República a la “modélica” Democracia” liburuaren aurkezpena

Josemaria del Palacio Alonso. Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1948.

Mondragon kooperatibetako tekniko erretiratua. Ezkondua, bi alaben aita, nahitaezko etorkinen semea. Arrasaten bizi izan zen, euskal kooperatibismoaren eta nazionalismo erradikalaren sorlekuan.

Diktaduratik Demokraziarako trantsizioa bizi izan zuen, militante komunista izanda; eta prozesu hori gure gizarterako erabakigarria izan dela iruditzen zaio eta horren berri ematen du lan honetan

Obra honekin, “Matando sueños, sembrando miedos. Morales de Toro, 1936…” liburuan hasi zuen ikerketa historikoari jarraipena eman dio. Liburu hori 2009an argitaratu zuen, Cándido Ruiz Gonzálezekin elkarlanean.

SINOPSIA

Idazleak bere gurasoen omenez hasi zuen liburua, zeintzuk  duintasun gosez XX. mendearen hasierako nekazaritza giroko Espainia hartan II. Errepublikarekin konprometitu baitziren eta galtzaile bukatu.

Hondamendi larri haiek Demokraziaren gobernuei ondorio haietan arreta jartzea eskatzen zieten.

Baina ez zen horrela gertatu: Trantsizioan eliteek erakundeak beren artean banatu zituzten herriaren traumak ahaztearen truke, eta berrezarri zituzten bidegabekeria, desberdintasun eta gatazketan Europan lehenak egin gaituzten botere eta maltzurkeriak

Hau ez da joandako ura, garrantzirik gabeko gauza edo, batzuek esaten duten moduan, ondo dagoena endredatzeko kontua.

Ikasbideak eskaintzen dizkigu, konpartitzen dugun krisi estruktural hau ulertzen laguntzen gaituzten gakoak, eta, zergatik ez, iparra, konfiantza eta galdutako subiranotasuna ere berreskuratzen laguntzen gaitu.

“Retrato enigmático” liburuaren aurkezpena

Maiatzaren 16an María Luisa Blasco del Amo idazlearen “Retrato enigmático” liburua aurkeztuko dugu Portalean, 19:30eanMateo Guilabert izango da idazlearen aurkezlea.

IDAZLEA

Nire pintura eta literatura “Lirikoak” dira, poesia eta harmoniaz josita. Nire ibilbide artistikoa Eibarko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen. Bazkidea naizen Eibarko Artisten Elkarteak lagatako lokal batean hasi nintzen pintatzen, nire musak lagun nituela, musika onez inguratuta eta hobetzeko gogoarekin.

Ondoren, erakusketa indibidual eta kolektiboak etorri ziren Eibarren, Deban, Azpeitian eta Elgoibarren eta baita aire zabaleko pintura lehiaketak Soraluzen ere. Han epaimahaiko kide ere banaiz eta bertan bizi naiz. Literatura poesiarekin sortu zen, nire obra plastikoa laguntzen duena erakusketetan. Geroago prosa aldakorra etorri zen.”

LIBURUA

La Dama de Anboto margotzen ari zela sartu zen Koldobike jeinuen munduan, eta erraldoien arteko eleberri bat idatzi zuen. Euskal Herrian eta Nafarroan gertatzen da, orain dela asko, gizakiaz gaineko izaki batzuen artean: Mari justiziatzailea, Aker deabruzkoa eta bere jarraitzaileak. Orduko kultura arkaikoa eta paganoa zen kristautasuna indarrez sartu zen arte, bertako gurtuak eta jainkoak estaliz.

Eta amodiozko istorio bat sortzen da Zabalaundin (Urkiolan) Manuel (gizakia) artzainaren eta Isabela (gizakiaz gaineko izakia) laminaren artean. Istorio horretan bizitzaren sentimendu altuenak eta gidariak baieztatzen du ez dagoela mugarik amodioarentzako. “Amodioa arima eta magia delako”. Baina bikoteak sufritzen duen zoritxarra dela eta, indar teluriko bi horien artean liskarra suertatuko da Zugarramurdiko kobazuloan.

 

Liburu-aurkezpena: “Tierra de adopción”

Maiatzaren 12an Yolanda del Nozal idazlearen “Tierra de adopción” liburua aurkeztuko dugu Portalean, arratsaldeko 7etan. Juan Ortega, Eibarko Antzerki Jardunaldietako zuzendari artistikoa, izango da idazlearen aurkezlea.

IDAZLEA

Yolanda del Nozal umetxoa zela iritsi zen Eibarrera bere gurasoen besoetan, zeintzuk hirian kokatu ziren 50eko hamarkadaren bukaeran. Bere anai-arrebak Eibarren jaio eta bizi dira.

Gaur egun Bilbon bizi da, aspalditik gainera, Frantses filologiako ikasketak bukatu eta han instalatu zenetik. Getxoko Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantseseko irakaslea da. Betidanik gustatu zaio interpretazioa eta hori dela-eta Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izan zen Eibarko Unian COU ikasten zuen bitartean.

LIBURUA

Hori da bere istorioaren abiapuntua, umetako oroipen horiek berreskuratzea: eskolakoak, bere kalekoak, bere bizipenak. Baina protagonista nagusiak gurasoak dira, batez ere aita. Aitak kontatzen du zergatik erabaki zuen Eibarrera etortzea Palentziako lurretatik eta nolakoa izan zen bere lehenengo bidaia hura. Horrela, Eibar hiriak leku garrantzitsua du liburuan eta, jakina, baita gure bizitzetan ere.

Azalpen honekin hobeto ulertuko da obrari eman dion titulua: Tierra de Adopción.

Gazteleraz. Sarrera dohainik. Aurkezpenean bertan liburua erosteko aukera egongo da

 

“La chica del tren: saliendo del túnel” literatura hitzaldia

Datorren asteazkenean, martxoak 15, literatura hitzaldi bat antolatu dugu. Hizlaria Josune Muñoz Skolastikako kidea izango da, beste batzuetan ere gurekin izan duguna.

Hitzaldi hau Skolastikak diseinatutako hitzaldi-ziklo baten parte da, non guneak eta momentuak sortzea bilatzen den emakumeengan eragina duten gaiei buruz hausnarketa egiteko, emakumeek idatzitako literatura erabilita, eta tematika konkretu bat lantzen duten hainbat liburu aztertuz.

Helburuak:

  • Liburu horien inguruan eta hitzaldira bertaratu diren pertsonek horiei buruz egin dituzten irakurketa desberdinei buruz eztabaida zabaltzea.
  • Literatur kritika feministaren ikuspuntutik Irakurketa proposatzea

Hitzaldi honetan emakumeen literatura erabilita aztertuko dugu nola alkoholismoak, pobreziak eta bazterketak genero ñabardura duten, hau da, ez dela berdina edatea edo pobre izatea gizona ala emakumea izanda.

Hitzaldi honetan bibliografía bat banatuko da, bertan komentatuko diren liburuen erreferentziak jasotzen duena.

Animatu eta etorri martxoaren 15ean, arratsaldeko 18:30ean. Portaleko 3. pisuko Batzartoki batean elkartuko gara.

Bularretik Mintzora: Eibarko gurasoentzako hitzaldi zikloa

kartela-webBularretik Mintzora, irakurtzeko zaletasuna sustatzen duen egitasmo handi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan herriz herri ari da zabaltzen Biblioteken ekimenaren bitartez, herri bakoitzeko ikastetxe eta etxeetako bideak irekiz.

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte literatura Elkarteak sortu zuen eta koordinatzen ditu egitasmo honen ekintza guztiak. Lan-talde profesional batek bideratzen du ekimen osoa. Irizpideak eta materialak banatzen ditu horretarako eta formazio aukerak eskaintzen ditu

Eibarko ia ikastetxe guztietan jarri da martxan ikasturte honetan eta orain gurasoen txanda da.

Hori dela eta, Eibarko Udalaren bitartez bi hitzaldiz osatutako Gurasoontzako Tailer bat eskaini nahi dizuegu, gaian adituak diren profesionalen eskutik.

Haur Literatura gizakiaren sorreran eta gizartearen garapenean lehen komunikazio tresna den neurrian, haren garrantziaz jabetzeko eta irakurketa ohiturak etxean sustatzeko familientzako formazioa da eskaini nahi dizueguna.

HITZALDI ZIKLOA

Otsailak 28, asteartea, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • Haur Literatura ezaguera guztien oinarrian I. Hizlariak: Juan Kruz Igerabide eta  Itziar Zubizarreta. Haur Literaturari buruzkoa, non Literatura unibertsalaren eta gurearen ikuspegi bat lantzen den, eta euskal haur literaturako poesia, kanta, joko eta abarren tradiziozko ereduak ere erakutsiko zaizkizuen

Martxoak 1, asteazkena, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • Haur Literaturaren garrantzia haurraren garapenean I. Hizlaria: Juan Carlos Alonso. Haur Literaturak haurraren garapen emozional, intelektual eta afektiboan duen garrantziaz jabetzeko hitzaldia.

Izena emateko azken eguna otsailaren 19a.  Hainbat bide dituzue:

1)     Ikastetxean, umearen andereño/maisuari esan.

2)     Udal liburutegiko mostradorean.

3)     Telefonoz: 943708437.

4)     E-posta: liburutegia@eibar.eus

 

Hitzaldia: “Baztango trilogia”, amatasunaren itzalak

Dolores Redondo-ren “Baztango trilogia” (“Zaindari ikusezina“, “Hezurren ondarea” eta “Eskaintza ekaitzari“) azken fenomeno literarioetako bat da. Milioi erdi ale baino gehiago saldu ditu Estatuan, eta bere lehen tituloa, “Zaindari ikusezina”k bere bertsioa du komikian eta saga osoaren bertsio zinematografikoa prestatzen ari dira.

Trilogia honen arrakasta justifikatuta dago bere originaltasuna eta literatur kalitatea kontuan izanda. Ondo orekatuta dago tentsio eta intrigari dagokionez, nahitaezkoa dena polizia-nobela baten arrakastarako. Aukeratutako espazioak, Baztango Aranak, lortu du irakurle askorekiko lotura, baina lanaren gaineko interesa piztu duten faktoreak hiru dira: euskal elementu mitologikoa, erritu satanikoak eta amatasunaren itzala.

Josune Muñoz-ek (Skolastika) proposatzen digu elkarrizketa bat liburu hauek irakurri dituzten edo baraiei edo antzeko gaiei buruzko interesa duten pertsonen artean. Trilogia honetaz baliatuz, funtsean amatasun-ereduan sakonduko da, bi orduko iraupena izango duen hitzaldi-eztabaida-elkarrizketa baten bitartez.

“Viaje al centro del corazón” – Leticia Martínez-Alcocer

Leticia Martínez Alcocer_imagen.pdf

Hurrengo ostegunean, azaroaren 27an, , arratsaldeko 7etan, Leticia Martínez-Alcocerek “Viaje al centro del corazón” bere liburua aurkeztuko du, Eibarko Juan San Martin Liburutegian.

Liburua erabat hunkigarria da. Egileak, zeinak haurtzaroan sexu-abusua pairatu baitzuen, bere bizipenak kontatzen ditu eta nola lortu zuen hura gainditzea eta bere burua, eta baita abusuak egin zizkiona ere, barkatzea.

 

 

“3052, persiguiendo un sueño”, Mamadou Dia|”3052, persiguiendo un sueño”, Mamadou Dia

kartela

[lang_eu]Hurrengo maiatzak 19an, astelehena, arratsaldeko 6etan, Mamadou Dia senegaldarrak bere liburua “3052. Persiguiendo un sueño” aurkeztuko du Eibarko Juan San Martin Liburutegian.

Bere liburua amets baten eta lagunei egindako promes baten gauzatzea da. Ametsa 2006ko maiatzean jaio zen, beste 83 gazte senegaldarrekin batera eta Europear “El Dorado”aren bila, kaiuko batetan ontziratu zenean. Liburuan, Mamadouk pateran egindako bidaia eta Españan pasatutako lehen urteak kontatzen ditu. 3052, Dakar eta Murtzia bitartean dagoen distantzia da, Murtzian eratu duelako bere bizitzako etapa berri hau.

Gainera, liburuaren lehen aleen salmenten ondorioz, Mamadouk Hahatay – son risas de GandiolGKEa sortu du, bere lurralde eta jaioterriaren garapenean laguntzeko.

Aurkezpena Eibarko Udaleko Immigrazio Alorraarekin elkarlanean egingo da.[/lang_eu]

[lang_es]El próximo 19 de mayo, lunes, a las 6 de la tarde, el senegalés Mamadou Dia presentará su libro “3052. Persiguiendo un sueño” en la Biblioteca Juan San Martin de Eibar.

Su libro es la realización de un sueño que nació en mayo de 2006 cuando se embarcó en un cayuco junto con otros 83 jóvenes senegaleses a la búsqueda de “El Dorado” europeo y la ejecución de una promesa a sus amigos. En él, Mamadou relata en primera persona su viaje en patera y sus primeros años en España. 3052 es la distancia que hay entre Dakar y Murcia, donde estableció esta nueva etapa de su vida.

Además, tras las ventas de los primeros ejemplares de su libro, Mamadou ha creado la ONG Hahatay – son risas de Gandiol para la cooperación al desarrollo de su país y localidad natal.

El acto ha sido organizado junto con el área de Inmigración del Ayuntamiento de Eibar.[/lang_es]

[events label=026 age=all]

Inma Roiz Liburuaren Nazioarteko Egunean|Inma Roiz en el Día Internacional del Libro

kartela[lang_eu]Bihar, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen da. Liburutegientzat hain berezia den egun horretarako, Inma Roiz gonbidatu dugu gure artean egotera. Arabako idazle eta kazetariak- Okendon jaioa da eta Bilbon bizi da- bere lehenengo nobela Manuela aurkeztuko digu. Roizek kolaborazioak egiten ditu hainbat komunikabideetan. Antropologian litzentziatua da eta Migrazioetan aditua.[/lang_eu]

[lang_es]Mañana, 23 de abril, se celebra el Día Internacional del Libro. En este día tan especial para las Bibliotecas, hemos invitado a la escritora y periodista alavesa Inma Roiz a compartir un rato con nosotros/as. Nacida en Okendo y residente en Bilbao, nos presentará su primera novela Manuela. Roiz, que colabora con diferentes medios de comunicación, es licenciada en Antropología y especialista en Migraciones[/lang_es].

[events label=021 age=all]