Kategoriaren artxiboa: Irakurketa gomendioak

Itsaspeko bihotzak areto literarioa berriro Eibarren

Hiru alditan arrakasta izan duen Itsaspeko Bihotzak izeneko areto literarioa ekarriko dugu berriz Eibarrera martxoaren 7tik 14ra. Galtzagorri elkarteak eskainitako areto literario honek genero berdintasunaren gaia lantzen du, Euskal haur literaturaren bitartez.Aspalditik kezkatuta gaude gai honekin, umeentzako ipuinek oraindik ere biltzen dituzten estereotipoekin. Hala, hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu dute. Haur eta gazteentzak argitaraturiko lanen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituztenak hautatu dituzte saiorako.

Saioak Eibarko ikastetxeekin lotu dira eta herriko 4. mailako ikasleei zuzenduta daude. Hala ere, saio berezi bat eskainiko da 5-8 urteko haurrak dituzten familientzat martxoaren 12an 17:30tan. Izen-ematea liburutegian egin behar da .

Honekin lotuta gida hau prestatu dugu, liburu guztiak Eibarko liburutegian dituzue eskuragarri:

 

Microfísica sexista del poder liburuaren aurkezpena

Microfísica sexista del poder. El caso Alcásser y la construcción del terror sexual, liburuaren egilea Nerea Barjola Ramos da, politologoa eta feminismoetan eta generoan doktorea.

Egilearei Pikara Magazine aldizkariak egindako elkarrizketa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN. 

Antolatzaileak: Juan San Martin Liburutegia eta Berdintasun Zerbitzua – Andretxea.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.


Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Juan San Martin Liburutegiak eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak elkarlanean irakurketa-gida argitaratu dute.

Gida honetan, Udal Liburutegian eta Andretxean dauden indarkeria matxistari buruzko liburuetako batzuk jasotzen dira.

Irakurketa-gidaren informazio gehiago ikusteko SAKATU HEMEN.

Toribio Echevarriaren “Metafísica a Urcola” liburutegian

Azala

Gaur iritsi zaigu Madrileko liburu-denda batean erositako “Metafísica a Urcola”, Toribio Echevarriak idatzitako liburua.

Mexikoko lehenengo edizio hau berridazketa bat da. Lehenengo koadernoa 1934ko urriaren 5etik 1936ko otsailaren 21era Iruñako probintzia kartzelan egon zenekoa da, gaur egun, eta berak esaten duenez liburuaren hitzaurrean, galdutakoa gerraren ondorioz. Caracasen zegoenean, eta galduta bere liburuak eta paperak berreskuratzeko esperantza, lan hura berridaztea erabaki zuen, Caracasen soldatapeko lana izateko aukera iristen zen bitartean.

Esaten du testua ezin dela berdina izan, noski, baina saiatu zela originaletik larregi ez aldentzen.

Esaten du goizeko 6etan jaikitzen eta gaueko 9etan erretiratzen zirela, isiltzeko deia jotzen zutenean. Beraz, ordu piloa zuten denetatik egiteko. Eta jarraitzen du esaten liburuaren tituluaren zergatia:

Y había entre los compañeros de reclusión-aparte otra mucha gente interesante en diversos aspectos- más de un atormentado por el problema de la justicia, en orden a la economía del mal y el bien y nuestro destino universal. Especialmente uno, llamado Millán Urcola, músico, grabador, enamorado y otras cosas a la vez, padecía la obsesión de este antiguo problema del espíritu, que constituye el fondo de todas las religiones y está en la base de todas las filosofías”.

Eskuartean dugun liburu honek PSOEk Madrilgo Ciudad Lineal distrituan zuen liburutegiko zigilua darama. Eskerrak bertatik Madrileko liburu-denda honetan bukatu zuela, eta azkenean Eibarko liburutegira etorri dela. Aspaldi genbiltzan-eta liburu honen atzetik.

Ataria

LGTBI Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainak 28, LGTBI Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna (Lesbianak, Gayak, Transexual-Trangeneroak, Bisexual eta Intersexualak) ospatzen da.

1969ko ekainaren 28an hain zuzen ere Stonewallen (New Yorken) gertatutako gatazken ondorioz hasi zen askapen gay eta lesbianoren mugimendua.

Harrosatun gay (ingelesez gay pride) kontzeptua erabiltzen da aldarrikatzeko pertsona bat ez dela bere orientazio sexuala, identitate sexuala edo sexuz lotsatu behar.

Liburutegian gai honi buruzko interesgune bat jarri dugu eta bertan jaso dugun liburu eta DVDen gida hau prestatu dugu.

 

Martxoa, berdintasunaren aldeko hilabetea liburutegian

Hasi berria dugun hilabete honetan genero berdintasuneruntz eramaten gaituzten hainbat ekintza prestatu ditugu Eibarko Umeen Liburutegian.

Txoko morea  interesgunea jarri dugu, bertan emakume ausart eta ospetsuen biografiak aurkituko dituzue, ipuin ez sexistak eta genero berdintasuna lantzeko hainbat material, gerturatu eta aukeratu gustokoena.

Hona hemen txoko horretan ditugun liburuekin prestatu dugun gida:

 

Bestalde,  martxoaren 7tik 15ra Galtzagorri elkarteak sortutako Itsaspeko bihotzak erakusketa izango dugun Eibarren  eta L.Hko 4. mailako  ikastetxe desberdinetako ikasleek parte hartuko dute bertan.

Martxoaren 12an Familientzako saio berezia egingo dugu. 5-8 urte bitarteko haurrentzat. Saioa ordubeteko iraupena du (17:30-18:30) eta izen-ematea liburutegian egin daiteke gaurtik aurrera.

Areto literario honek genero berdintasunaren gaia lantzen du, Euskal haur literaturaren bitartez. Umeentzako ipuinek askok oraindik ere biltzen dituzte estereotipoak. Hala, hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu da. Ibilbideak haur literatura hartzen du barne bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere (ilustrazioa, jostungintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…). Haur eta gazteentzat argitaraturiko lanen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituztenak hautatu dira saiorako. Liburu zehatz bat aitzakia izanik, hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean.

 

Gloria Fuertes

“…Gloria Fuertesek esan zuen poesia irakurtzen duten umeek lengoaiaren edertasunera zaletzen direla eta beren bizitza guztian jarraituko dutela poesia irakurtzen…” . Eibarko Liburutegian interesgune bat prestatu dugu bere omenez liburu-sorta batekin.