Kategoriaren artxiboa: Lehiaketak

Haur liburuaren Nazioarteko egunaren ospakizuna

Kaixo Lagunok,

Datorren astean hilabetez aldatzen dugu, Apirila hain zuzen ere. Liburutegiendako hilabete garrantzisua hainbat ospakizun baitditugu liburuen inguruan.

Hasteko, Apirilak 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta hori de la eta magia saio berezi bat egingo dugu liburutegian:

Egun horretan ere Li(buru) hauskarriak 10 lehiaketarekin hasiko gara, animatu zaitez parte hartzera!

Irakurketa eta ikerketa bateratzen duen jokoa da. Jokoa L.H.ko 2. mailatik aurrerakoentzat da. Liburuak irakurri eta gero, buru-hausgarri baten piezak lortzen dira galdera batzuei erantzunez. Asuntoa da puzlean agertzen den irudia zeri dagokion jakitea.

Olentzero, ekarriko didazu ipuin hau?

Opari bezala jasotzea nahi zenukeen liburuaren azala edo pertsonaia baten irudi bat egin plastilinarekin (laua, ez hiru dimentsioetan).

  • Jaso ezazu kartulina liburutegian.
  • Saiatu zaitez kartulina osoa betetzen.
  • Bertan liburuaren izenburua eta egilea jarri behar duzu. Atzeko partean zure izen-abizenak.
  • Lan guztiak umeen liburutegian jarriko dira erakusgai gabonetan.
  • Eta ez ahaztu gustokoa duzun ipuin hori Olentzero gutunean ere eskatzea.
  • Lanak jasotzeko azken eguna Abenduak 14.
  • Parte-hartzaileen artean sariak banatuko ditugu.

       Anima zaitez parte hatzera!

Andersen komikian eta Li(buru hausgarrien) sari banaketa

Atzo, Andersen komikian eta  li(buru-hausgarriak) 9 lehiaketaren amaiera jaia izan zen. Oso gustora egon ziren megairakurle guztiak jokoaren amaiera ospatzen. Diploma eta saritxo batzuk jaso zituzten egindako lanagatik.

Aurten, apiriletik hona 444 liburu irakurri dira lehiaketan, %85 euskaraz, eta 114 buru-hausgarri  osatu dira. Guztira 49 umek lortu dute saria.

Bost irudi asmatu nahian egon gara eta 5 umek lortu dute bostak asmatzea

ZORIONAK!! lan bikaina egin duzue eta

Irabazle eibartarra “Andersen-en ipuin bat Komikian” lehiaketan

H.C. Andersen-en ipuin bat Komikian lehiaketaren irabazleak argitaratu dira eta sarituen artean eibartar bat daukagu:

IRAIA SANTOS PAGEI

(Lehen irakurleak, Euskara hizkuntz eremua, kategorian)

ZORIONAK  Iraia!! lan bikaina egin duzu eta!

Hona hemen kategoria guztietako sarituak :

LEHEN IRAKURLEAK

• Matías Romero Maestre. Biblioteca P. Gonzalo Sochier. Castuera (Cáceres).

• Ferran Romera Puell. Biblioteca Móra la Nova (Tarragona).

• Iraia Santos Pagei. Juan San Martin Liburutegia. Eibar (Gipuzkoa).

• Mara Freire Carracedo. BCEIP A Xunqueira 1. (Pontevedra).

IRAKURLE AURRERATUAK

• Ana Fernández Ruiz. Biblioteca José Jiménez Lozano. Renedo de Esgueva (Valladolid)

• Martí Ferriol Calafell i Gerard Vidal Moreno. Biblioteca Municipal de Sineu (Illes Balears)

• Uxue Gurrutxaga, Maria Borislavova eta Zaloa Unamuno. Mariaren Lagundia ikastola. Bergara (Gipuzkoa)

• Sandra Paola Lozano Justo. ANPA Celso Emilio. Ferreiro

SUPER IRAKURLEAK

• Selena Lizaga Sales. CEIP Lucien Breit (Zaragoza)

• Omar Fernández Alberdi. Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI. Durango (Bizkaia)

• Carlota Salgado García, Noemí Collazo Rodríguez, Lucía Domínguez Pérez, Raisa Rodríguez Pérez, Lucía Covelo Pereira, Ales Pais Costas y Pablo Fernandez Abalde. IES CARLOS CASARES. Vigo (Pontevedra)

Sari bakoitza diploma batek eta liburu-sorta batek osatzen dute. Egileentzat eta
lana aurkeztu duen erakundearentzat, gure kasuan Eibarko Juan San Martin liburutegia.

Lehiaketa HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA zela eta, Haur eta Gazte
Liburuaren Espainiako Erakundeak (OEPLI) eta euskal eremuan Galtzagorri elkarteak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin antolatu zen.

Andersen Komikian lehiaketako Eibarko irabazleak

Baditugu Andersen komikian lehiaketaren Eibarko irabazleak ezagutu nahi dituzu?

Lehen irakurkeak (1,2,3 maila)

Akram Lanri (Arrateko Andra Mari)

Irakurle aurreratuak (4,5,6 maila)

Patxi Basaras, Luken Blanco eta Peru Blanco (taldea, J.A. Mogel)

Sariak datorren maiatzaren 3an, osteguna, arratsaldeko 5:30etan banatuko ditugu,  umeen liburutegian noski.

Lan asko eta oso politak jaso ditugu, hauetatik hauek aurkeratu ditugu OEPLIko lehiaketan Eibarko liburutegia ordezkatzeko:

Lehen irakurleak (1, 2 eta 3. Maila)

  1. Akram Lanri
  2. Itziar Eiriz Vila
  3. Lur Arriola, Nora Navajas (taldea)
  4. Iraia Santos Pagei
  5. Nerea Diez Prol
  6.  Koldo Pintado Herrero

Irakurle aurreratuak (4,5,6. Maila)

  1. Patxi Basaras, Luken Blanco eta Peru Blanco (Taldea)
  2. Jon Díez Prol
  3. Amaia Basterrika Urzelai
  4. Izaro Alzaga, Ariane Arrizabalaga (taldea)
  5. Elene Arrazola Amiano
  6. Alaitz Sanz Urzelai
  7. Markel Echaide

ZORIONAK!!! GUZTIOI ETA ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!

Lan guztiak ikusgai dituzue Umeen liburutegian eta bide batez ez galdu prestatu dugun komikien interesgunea

Gabonetako desioak

 

Eibarko liburutegiko umeek desiratzen dituzten liburuen plastilinazko marrazkiekin gabonetako zuhaitz bat sortzea zen gure helburua eta LORTU DUGU! Bi zuhaitz egin behar izan ditugu, baten ez zitzaigun hainbeste artelan sartzen!

Lehenik eta behin eskerrik asko parte hartzaile guztiei, zuei esker apaindu baitdugu gure Liburutegia.

 

¡

 

Gure liburutegian ez ditugun ipuinak Olentzerori eskatu diogu ekartzeko, espero dugu laster hemen jasotzea! Zuek ere gustukoak dituzuenak eskatu Olentzerori, ipuinak oparitzea asko gustatzen zaiola esan digute.

Guztira 64 arte lan jaso ditugu eta parte hartzaileen artean Eibarko Coliseo antzokiko gabonetako antzezlanetarako sarrerak zozketatu ditugu (30 sarrera bikoitza). Hiru sari berezi ere eman ditugu. ZORIONAK GUZTIOI!!!

Hona hemen egindako lanen adibide batzuk:

 

OIentzero, ekarriko didazu ipuin hau?

Eibarko Umeen liburutegitik jarduera hau proposatzen dizuegu:

Opari bezala jasotzea nahi zenukeen liburuaren azala edo pertsonaia baten irudi bat egin plastilinarekin (laua, ez hiru dimentsioetan).

  • Jaso ezazu kartulina liburutegian.
  • Saiatu zaitez kartulina osoa betetzen.
  • Bertan liburuaren izenburua eta egilea jarri behar duzu. Atzeko partean zure izen-abizenak.
  • Lan guztiak umeen liburutegian jarriko dira erakusgai gabonetan.
  • Eta ez ahaztu gustokoa duzun ipuin hori Olentzero gutunean ere eskatzea.
  • Lanak jasotzeko azken eguna Abenduak 16.
  • Parte-hartzaileen artean sariak banatuko ditugu.

Anima zaitez parte hatzera!