Kategoriaren artxiboa: Liburutegia

Eibarko liburutegiari buruzko artikulua “Liburutegiak” aldizkarian

Liburutegi Zerbitzuak urtero argitaratzen du “Liburutegiak” aldizkaria. Aurtengoa ikusmenaz atzemateko moduko formatuan kaleratu da, aldaketa eta diseinu berriarekin, eta 2016ko ekitaldiei buruzko informazio interesgarria biltzen du.

Aurtengo aldizkari honetan hainbat proiekturen berri ematen dute, hauen artean “Euskadiko Liburutegi Digital Nazionala“; eLiburutegi zerbitzuaren urteko bilakaera; Liburutegien sarea zifratan, etab. Artikuluen artean, 17. orrialdean Eibarko liburutegiko IEA-ri, hau da, Itzulkin Ekonomikoaren Adierazleari buruzkoa dago. Bertan eskaintzen ditugun zerbitzuen balio ekonomikoa zein den azaltzen da.

 

Eibarko liburutegia hodeian: egin klik!

Eibarko Udal liburutegia Portalean dago, Bista Eder 10 kalean. Bertara datozen erabiltzaileek oso ondo dakite nola iritsi honaino. Baina leku fisikotik haratago, Liburutegiak badu bere presentzia Interneten, “hodeian”, eta esparru hori ez da hain ezaguna gure erabiltzaileentzat.

Ezjakintasun horri konponbide bat emateko ahaleginean, ordenagailu bat jarri dugu Liburutegiko sarreran (paretan kokatuta) jendeak kuxkuxeatu eta ikus dezan zein den gure presentzia hori “hodeian”.

Seinalizazioan ikus daitekeen moduan, hiru ataletan banatu dugu informazioa:

Presentzia Interneten:

Plataforma digitalak:

Baliabideak Interneten: eduki esanguratsuen berreskuratzea gaika

Ordenagailu hori ukitzeko dago, kuxkuxeatzeko, erabiltzeko. Interesekoa den zerbait aurkitzen baduzu, apunta ezazu helbidea (URLa) edo galdetu mostradorean nola sartu zaitezkeen eduki hori lasaiago ikusteko.

“Liburutegia hodeian” gure erakusleihoa da mundu birtualera.

Eibarko liburutegiko IEA 2016an 5,08 eurokoa inbertitutako euro bakoitzeko izan zen

Pasa den azaroan Estatuko Liburutegi Publikoen VIII. Kongresua izan zen eta bertan deigarria egin zitzaidan nafarrek aurkeztu zuten txosten bat: Liburutegien balioa, hau da, Nafarroako liburutegi-sistemak ematen dituen balio ekonomikoaren eta onura sozialen gaineko ikerlanaren emaitzak.

Haiek diseinatutako tresna praktiko bat erabilita, Eibarko liburutegiak orokorrean eskaintzen dituen zerbitzuen balio ekonomikoaren estimazioa atera dugu.

Eta estimazio horretatik ateratzen da Eibarko liburutegiko IEA (Itzulkin Ekonomikoaren Adierazlea) 5,08 eurokoa dela inbertitutako euro bakoitzeko. Xehetasun gehiago duzue aurkezten dugun txostenaren sarreran.

Gure liburutegian eskaintzen ditugun zerbitzuak herritarren gustukuak direla dirudi, pasa den urteko txostenaren datuak aztertzen baditugu.

2016an 121.365 bisita izan genituen, 392 pertsona egunean. Bisitari gehien arratsaldez bertaratzen da, baina goizeko ordutegian ere bisitari kopurua handia da (% 38).  

78.122 dokumentuk osatzen dute gure funtsa, hau da, 2,84 dokumentu biztanleko. Horien artean ez daude liburuak bakarrik, baizik eta DVDak, diskoak eta aldizkariak ere bai. 

Bestalde, liburutegian inskribatutako erabiltzaileak 11.736 izatera iritsi ziren, hau da, Eibarko biztanleriaren % 42,68.

Webgunera egindako bisitak

Webgunera egindako bisitei dagokienez, 2016an lortutako datuak ere pozik egoteko modukoak dira. Eibarko Udaleko Kultura micrositean dagoen Liburutegia atalean, 15.893 bisita erregistratu ziren gaztelaniazko orrian, eta sailik bisitatuenak hauek izan ziren: katalogoa, informazio orokorra, zerbitzuak eta erabilera, online zerbitzuak, ordutegia eta baliabideak Interneten. Euskarazko orrietara egindako bisitak 9.061 izan ziren, eta herritarren artean interes handiena eragin zuten sailak gaztelaniazkoan bisitatutakoen antzekoak izan ziren.

Orokorrean hartuta, bisitarien %60 inguru sartzen da Liburutegiko edukietara gaztelaniaz eta %40 inguru euskaraz.

Mailegua 

2016ko txostenak ematen digu datu positiboenetariko bat egindako mailegu kopurua izan da; izan ere, pasa den urtean 42.796 mailegu egin ziren, 147 egunean eta 2015ean baino 937 gehiago. Igoera hau umeen liburutegian egindako maileguek eragin dute, helduen liburutegian mailegu kopuruak behera egin du eta.

Mailegu digitalaren atalean, aldiz, Eibarko 299 erabiltzaileek 1.001 liburu deskargatu zituzten eliburutegiatik. Hori horrela, Eibar da zerbitzu honen bitartez deskarga gehien egiten dituzten hirien artean seigarrena; aurretik ditu Erkidegoko hiru hiriburuak, Getxo eta Azkuna Zentroa. Baina 1.000 biztanleko mailegu kopurua Euskadin datua hartzen badugu, Eibar dago buruan.

Liburutegitik aipatzen duten beste datu interesgarri bat da irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen diren hainbat jardueretan, 2.135 pertsonak hartu dutela parte urtean zehar. Jarduera horietako batzuk aipatzearren, “Zapatuko ipuina”; irakurketa-klubak, umeentzat eta helduentzat; hitzaldiak eta liburu-aurkezpenak; irakurketa saritzeko egiten diren zozketak; besteak beste.

Hona hemen 2016ko urteko txostena.  Udal-webguneko Kultura micrositean ere kontsultatzeko aukera duzue, gure webgunean.

 

“EibarLiburutegi” APPak bi urte bete ditu

Oraindik ez daukazu “Eibar liburutegi” APPa zure mugikorrean? Gure liburutegiko APPak bi urte bete ditu eta gero eta gehiago erabiltzen da. Anima zaitez eta proba ezazu!

Liburutegiko zerbitzuak eta informazioa eskaintzeko berez egindako aplikazioa da honako hau.

Edukiak:

  • Liburutegiko misioa
  • Kontaktatzeko datuak: helbidea, mapa, telefonoa, e-maila, webera sarbidea, klik bat eginda bakarrik dei bat edo korreo elektroniko bat bidaltzeko aukera emanez.
  • Ordutegia, urtean zehar aldatzen joaten da eta.
  • Katalogorako sarbidea
  • Nobedadeen erakusleihoa, Pinterest tresna erabiliz
  • Blogerako sarbidea
  • Eibarko kultura agenda
  • Facebookeko orrialderako, Twitter perfilerako eta Youtuben daukagun kanalerako sarbidea
  • eLiburutegirako sarbidea
  • Modu errazena Android edo iOS gailuetan deskargatzeko, QR kode hauek erabiliz da:euskeraz web
  • Aplikazioa mugikorretik zuzenean deskargatzeko beste aukera hau erabili dezakezu, argibide hauek jarraituz: Sartu mugikorretik www.appcatch.com helbidean Aplikazioak bilatzeko Eibar sartu bilaketa laukian. Bi aplikazio agertuko zaizkizu: BibliotecaEibar (gaztelaniaz) eta EibarLiburutegi  (euskaraz). Aukeratu nahi duzuna. Install ikonoan sakatu eta zure mugikorrera deskargatzen hasiko da. Behin deskargatuta, erabili ahal izango duzu.
  • Ez baduzu lortzen, etorri Liburutegira eta lagunduko zaitugu.

Agurra umeen liburutegiko blogari

Umeen liburutegia

Orain dela gutxi esan genizuen bezala, hilabete batzuk egon gara blogak erabili ezinda, plataforman zeuden arazoak zirela eta.

Apirilean martxan jarri zuten berriro helduen bloga, baina Umeen liburutegirako bagenuen beste bat ere, hain zuzen ere hauxe: http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/eibarkoumeak.

Blogetatik aparte, Kultura mikrositean dagoen Liburutegiko web gunea hemendik kudeatzen dugu ere, eta baita sare sozialetan ditugun profilak: Facebook, Twitter eta Pinterest eta Flickr.

Beraz, Interneten dugun presentzia guzti hau ganoraz kudeatzeko ez garelako ailegatzen, Umeen liburutegiko bloga uztea erabaki dugu. Han jartzen genuen informazioa honetan sartuko dugu hemendik aurrera “Umeen liburutegia” kategoriaren barruan.

Bertan harpidetuta zeudetenak beste honetan harpidetu zaitezkete. Barkatu eragozpenak, baina ezinezkoa zaigu dena mantentzea.

Maileguaren epea 21 egunetara luzatzen da liburuen kasuan

Harrera mostradorea

eLiburutegiaren mailegu epea 21 egunekoa izanik, sarera sartu berri den Bilbon ere 21 egun direnez, eta azken urteotan hainbat liburutegietatik epea luzatzeko eskaera jaso izan dutela kontuan hartuz, Liburutegi Zerbitzuak erabaki du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean mailegu epea 21 egunetara luzatzea.

Beraz, 15 eguneko epea izan beharrean, 21ekoa izango da hemendik aurrera liburuen kasuan, eta berriztapenek beste 21 egun emango ditu.

Aldizkari, CD eta DVDen kasuan momentuz berdin jarraitzen dugu. Hau da, 7 egun.

Dakizuen moduan, 3 liburu eta 3 aldizkari, CD edo DVD atera ahal dira bazkidea zaren liburutegitik eta beste 10 sareko beste liburutegietatik. Orotara, 16 dokumentu.

 

Eibarko Udal Liburutegiak 109 urte betetzen ditu gaur

kontzeju-zaharra Eibarko Udal Liburutegia 1907ko apirilaren 8an inauguratu zen lehenengo egoitza izan zuen “Kontzeju Zaharra” eraikinean, Gregorio Mujikak “Monografía histórica de Eibar” liburuan adierazi zuen moduan.

Inaugurazioaren gora-beherak jasotzen duen aktan zera esaten da:

“Seguidamente y por lectura del acta extendida con motivo de la inauguración de la Biblioteca Municipal, el Ayuntamiento quedó enterado é hizo suyas las manifestaciones hechas por los invitados al acto y de los acuerdos adoptados por la misma, recomendando el Sr. Urionabarrenechea, la necesidad de formar un Reglamento, aparte de que para completar, hace falta la adquisición de algún mapa ect. y colocación de alguna luz más, autorizando ello a la Comisión que ha entendido en este asunto.

Así bien diese cuenta de que en el local destinado a la Biblioteca mencionada habíase instalado como Sala de estudios los Esperantistas previa autorización que se les dio para sus primeras reuniones, pero al establecerse dicha Biblioteca, ha tenido que desaparecer, circunstancia por la cual tienen necesidad de un local que han solicitado en la Vieja Casa Consistorial en donde se daban clases nocturnas de Dibujo.”

1939ra arte egon zen bertan, baina eraikina suntsituta geratu zen gerran eta Liburutegia Untzagako Udaletxeko lehenengo pisura, epaitegiaren ondora, pasatu zen 1960ra arte.

Untzagan 1961ean Udaletxeko beheko solairura lekualdatu zen, Toribio Etxeberria kaletik sarrera zuela, eta bertan jarraitu zuen 1996ra arte. Liburutegiak 54 lagunentzako gela bat zuen, eta bertan jarduten zuten elkarrekin bai umeek bai helduek.

José Valderrey / Felipe Loyola

José Valderrey / Felipe Loyola

 

 

1996an AYA (Aguirre y Aranzabal) antzinan arma lantegia izandakoa birgaitu eta eraikina iharduera kultural eta administratiboetarako egokitu zen, Portalea Kultur Etxea izena hartu zuela. Arkitektura errazionalista industrialeko garaikoa da eraikina, eta Javier Marquet Artola, Luis Mª Zulaica Arsuaga eta J. Manuel Muñagorri Palá arkitektoek birgaitu zuten.

 

 

 

Harrera

Harrera

Lehenengo solairua Liburutegiak erabiltzen du nagusiki 1996tik. Erabiltzaile asko zirela eta, 2007an handitu egin zen, eta orain 1.200 bat m2 hartzen ditu, honela zatiturik: harrera lekua, helduentzako gela, umeentzako gela, hemeroteka gunea, lantaldeendako gela eta biltegiak eta beharginendako bulegoak.

Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare barnean dago.