“Hijos del Gran Arquitecto” liburuaren aurkezpena

Urriak 5, 19:30, Portaleko Areto Nagusia

IDAZLEA

Iñaki Zuloaga (Eibar, 1956). Ekonomista, enpresarioa, politikaria, masoia. Gaztetatik sentitu zuen literaturarekiko grina, eta poesia eta kontakizun laburrak idatzi zituen. 1980tik aurrera oso murgilduta egon da enpresa jardunean: multinazional baten finantza-zuzendaria izan zen Teknimak S.A makina-erraminta enpresa propioa sortu aurretik, eta bertan gerentea izan da hogeita hamar urtetan.

Gizarte zibila indartzearekin konprometituta, masonerian hasi zen, benetako hiritartasun eskolatzat baitu, Vitoria-Gasteizko “Respetable Logia Manuel Iradier nº 26” logian 1994an. Geroago, 2001ean, “Respetable Logia Altuna nº 52” sortu zuen Donostian; eta, bertatik, Iruñako “Logia Xavier Mina” sortzen lagundu du oraintsu. Laurogeita hamarreko hamarkadan  Espainiako Logia Sinboliko Handian Batzar Sinboliko Handiaren Hizlari Nagusia izan zen.

Bere jardun politiko, ekonomiko eta masoniko nekaezina bertan behera gelditu zen bihotzekoa eman zionean 2012ko San José egunean, Tel Aviv-en zegoenean lan bilera batean. Horrek bere betekizunetatik aparte utzi du, eta aukera izan du literaturaren bideari ekiteko publikatu duen bere lehenengo nobelarekin: “Hijos del Gran Arquitecto”

Yate-kapitaina, nabigatzea izan da betidanik bere pasioa. Bidaiari nekaezina, bost kontinenteak korritu ditu, eta esperientziak pilatzen joan da Manex Lamark pertsonaia protagonista izango den bere hurrengo nobeletarako.

NOBELA

Iñaki Zuloagaren “Hijos del Gran Arquitecto” ez da intrigazko nobela, ez da abenturazkoa, ez da bidaia-liburua, ez da ezpatari edo nabigatzaileen nobela bat; baina pixka bat du guztietatik, eta nobela horrekin egileak omenaldia egiten die irakurtzean atsegina eman dioten genero horiei guztiei.

Nobelaren helburu nagusia da Manex Lamarken abenturak irakurtzen momentu onak pasatzea. Protagonista Paristik La Habanara joango da, Donostia eta Tolosatik pasatu ondoren, Ipar Amerikako independentistei gudarako oinarrizkoak diren dokumentua misteriotsu batzuk eramateko.

Hari abenturerotik aparte, nobelak badu beste helburu bat ere: gure gizarteetan oinarrizkoa den zerbaitetan begirada ipintzea, askatasun publikoetan hain zuzen ere. Non sortu zen gaur egun gozatzen dugun askatasuna? Zeintzuek egin zuten posible? Zergatik gertatu ziren gure garaia markatu zuten ekintzak? Ezer ez da gertatzen arrazoirik gabe. Gaur egun ditugun gobernu sistemak eragin zituzten ez ohiko ekintzen atzetik Benjamin Franklin bezalako pertsonaiak eta ustekabeko gertakariak daude, zeintzuek gure gizarteetako etorkizunean hain eragin handia izan duen Estatu Batuetako independentzia eragin zuten. Garai hartan sortu ziren bakarkako eskubideak eta Konstituzioan jasota dauden askatasun publikoak. Han jaio zen lehenengo Gizaki eskubideen aldarrikapena; han sortu zen segurtasunaren ardatz den legea, oso sendo formulatutako askatasunaren oinarria.

Nobela honek esandakoaren gaineko hausnarketara ere eramaten gaitu. Zer etorkizun izango dute gure seme-alabek, iragana ahazten badugu? Egunerokotasunak eraman gaitu hitz horien esanahia ia ahaztera; baina daukaguna ez galtzeko borrokatzen ez badugu, seguraski galtzen amaituko dugu. Horretarako daude indar sekularrak, betidanik gizakia menderatzeko lan egin dutenak. Iragana ahazten denean kulunkan jartzen da etorkizuna, eta hausnarketa hau, askotan erabilia izan bada ere, oinarrizkoa da gure gizartearen bilakaeran eta, ondorioz, gurean.

Gai zoragarri hauei buruz egindako hausnarketa jorratu nahi izan du autoreak trama arin eta abenturazko honetan, ia zinematografikoa dena, emozio eta sentimenduz beterik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.