Iratxe Giménez Hermosaren “Gotas” liburuaren aurkezpena

Argazkia: Félix Morquecho

Argazkia: Félix Morquecho

Urteko jarduerei amaiera ematen joateko liburu aurkezpen bat izango dugu Liburutegian, eta oraingoan eibartar baten liburua aurkeztuko da.

Iratxe Giménez Hermosa (Eibar, 1979) Historian litzentziatua da. Gaur egun administrazioan egiten du lan. Kirolak, musika, bidaiatzea eta bizitza bizitzea du atsegin. Bere ikasketak amaitu eta lan egin eta oposaketak prestatu bezalako gauza “praktikoak” egin eta gero, bere zaletasunari aukera bat ematea erabaki du: idaztea. Gotas bere lehenengo liburua da.

Iratxeri liburua aurkezten laguntzeko Félix Morquecho argazkilaria eta kazetaria izango dugu eta elkarrizketa formatua edukiko du aurkezpenak, sormen prozesuaz hitz eginez eta ipuinak komentatuz. Liburu baten autoedizioari buruzko dudak sortzen badira erantzungo zaie ere.

Noiz: Abenduak 14

Ordua: 19:00

Non: Portaleko 3. soilairuan (Ikastaro gelan)

 

2 erantzun “Iratxe Giménez Hermosaren “Gotas” liburuaren aurkezpena” bidalketan

    1. Eva A. Bidalketaren egilea

      Kaixo,
      Lehenik eta behin, barkamena eskatu hain berandu erantzuteagatik. Arazo bat izan dugu plataforman eta gaur arte ez dut ikusi zure galdera.
      Uste dut Yraolagotia liburudendan erosi ahal dela.
      Ondo izan,

Iruzkinak itxiak daude.