Etiketaren artxiboa: asier serrano

“Harixa emoten”: Asier Serrano, Linbotarrak

Harixa emoten” euskarazko Irakurketa klubaren azaroko saioa dugu datorren asteartean, azaroak 15, eta egun horretarako Asier SerranorenLinbotarrak” poema liburua hizpide izango da arratsaldeko 7etatik aurrera Portalean.

Asier saioan bertan egongo da eta sarrera irekia da interesatuta baldin bazaude, irakurle taldearen partaidea ez bazara ere.

Antxon Narbaizak egindako iruzkina uzten dizuet hemen, liburua irakurtzera animatzeko.

linbotarrak-azala

 

Asier Serrano: 20 urteko ibilbide literario-musikala|Asier Serrano: 20 años de trayectoria literario-musical

[lang_eu]Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko, aurten Asier Serrano eibartarra ekarriko dugu Liburutegira. Apirilaren 23an izango da, arratsaldeko 7etan.

Hogei urte igaro dira dagoeneko Asier Serrano idazle eta musikari eibartarrak Lubaki Banda sortu eta lehen idatziak argitaratzen hasi zenetik. Ordutik, literaturaren eta musikaren adar ia guztiak laztandu ditu Serrano sortzaileak 10 liburutan eta 5 diskotan.

Genero ezberdinak landu ditu literaturan: nobelagintza, ipuingintza, poemagintza, saiakera, zutabegintza, abestien letragintza…

Musikaren alorrean ere bide oparoa egin du Serranok: Lorelei taldearekin, bakarlari modura eta talde ezberdinen kolaboratzaile gisara.

Hitzaldi musikatu honetan Asierrek bere ibilbide artistikoa errepasatuko du: sorkuntza prozesua nolakoa zaion, esku artean duen proiektuaren ahapaldiren baten irakurketa, bizitako bidaien anekdotaren bat, eta bere kantugintzaren sekretuak biluzik utziko dituen abestiren bat joko du gitarra hutsez.

Interesgarria, dudarik gabe.[/lang_eu][lang_es]Para celebrar el Día Internacional del Libro, este año tenemos al eibarrés Asier Serrano en la Biblioteca. Vendrá el 23 de abril a las 7 de la tarde.

Hogei urte igaro dira dagoeneko Asier Serrano idazle eta musikari eibartarrak Lubaki Banda sortu eta lehen idatziak argitaratzen hasi zenetik. Ordutik, literaturaren eta musikaren adar ia guztiak laztandu ditu Serrano sortzaileak 10 liburutan eta 5 diskotan.

Genero ezberdinak landu ditu literaturan: nobelagintza, ipuingintza, poemagintza, saiakera, zutabegintza, abestien letragintza…

Musikaren alorrean ere bide oparoa egin du Serranok: Lorelei taldearekin, bakarlari modura eta talde ezberdinen kolaboratzaile gisara.

Hitzaldi musikatu honetan Asierrek bere ibilbide artistikoa errepasatuko du: sorkuntza prozesua nolakoa zaion, esku artean duen proiektuaren ahapaldiren baten irakurketa, bizitako bidaien anekdotaren bat, eta bere kantugintzaren sekretuak biluzik utziko dituen abestiren bat joko du gitarra hutsez.

Muy interesante, sin duda.[/lang_es]