Etiketaren artxiboa: gabonak

Olentzero, ekarriko didazu ipuin hau?

Opari bezala jasotzea nahi zenukeen liburuaren azala edo pertsonaia baten irudi bat egin plastilinarekin (laua, ez hiru dimentsioetan).

  • Jaso ezazu kartulina liburutegian.
  • Saiatu zaitez kartulina osoa betetzen.
  • Bertan liburuaren izenburua eta egilea jarri behar duzu. Atzeko partean zure izen-abizenak.
  • Lan guztiak umeen liburutegian jarriko dira erakusgai gabonetan.
  • Eta ez ahaztu gustokoa duzun ipuin hori Olentzero gutunean ere eskatzea.
  • Lanak jasotzeko azken eguna Abenduak 14.
  • Parte-hartzaileen artean sariak banatuko ditugu.

       Anima zaitez parte hatzera!

Istorioz betetako opariak 2|Regalos llenos de historias 2

Oraindik ez badakizu Gabonetan zer oparitu, Liburutegian duzu zuretzat prestatutako liburu aukera zabala. Abenturaz, misterioz, amodioz, umorez… betetako opariak.

Guzti-guztiak Liburutegian eskuratu ahal dituzu. Baina liburudendetan ere topa ditzakezu.

Liburutegiak ideiak oparitzen ditu. Ideiak, abenturak, misterioak, amodioa, beldurra… eta imagina ahal duzun guztia.


Si todavía no sabes qué regalar en Navidades, en la Biblioteca tienes una amplia selección de libros que hemos preparado para ti. Regalos llenos de aventuras, de misterio, de amor, de humor…

Todos están disponibles en la Biblioteca. Pero también los podrás encontrar en las librerías.

La Biblioteca regala ideas. Ideas, aventuras, misterio, amor, miedo… y todo lo que puedas imaginar.

¡Pásalo bien en Navidad… leyendo!

Ondo pasa Gabonak… irakurtzen!