Etiketaren artxiboa: ipuin emanaldiak

Zapatuko ipuina: Yogipuinak

Zapatu honetan Maite Arrese kontalaria dator gure liburutegira saio berezi batekin: Yogipuinak

BATASUNA da YOGA hitzak esan nahi duena. YOGAk ETA IPUIN​ek​ ​”bat” ​egiten dute publiko familiarrari zuzendutako​ saio honetan.

Saioari hasiera emateko YOGA zer den azaltzen diet haur zein helduei doi-doi, eta segidan, ​​ipuin pare bat kontatzen ditut. Aurrera eginez, ipuinak baliatuko ditugu yogako “asana” (jarrera) desberdinak egiteko: arnasketa gogoan hartuz, emozio desberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz.

Saioaren amaieran, erlaxazio ​labur bat eta azken ipuina, desioen inguruan… eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila EIBARko liburutegian.​

YOGA + IPUINAK = YOGIPUINAK. ​Zeure b​arrenera eroango zaituzten ipuinak

Amodiozko ipuinak: helduentzako ipuin musikatuak

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu nahian ipuin emanaldi berezi bat egingo dugu helduentzat.

Apirilaren 25ean izango da, arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan.

Saioa irekia da, beraz, hurbildu nahi zaretenok gonbidatuta zaudete.


Emakume Eskeletoak (Maite Arrese, ipuinak; Mau Ziemkiewicz, biolina) bikotearen eskutik izango da emanaldi hau.

Maite Arrese. Beasain, 1967. Kazetaritza ikasketak egin zituen. Antzerki eta telebista munduan ibilitakoa, gaur egun ipuin kontalaria eta yoga irakaslea da.  

Mau Ziemkiewicz. Mau-k goi mailako ikasketak egin zituen Varsoviako Chopin Akademian. Ondoren postgraduado bat ikasi zuen Londres-ko Royal Academy-an. Bertan aintzinako musikan espezializatu zen. Gaur egun Donostian bizi da eta musikari profesional, biolin-biola irakasle eta musika-terapia lanetan ari da.


AMODIOZKO IPUINAK titulupean bildutako ipuin sorta eskainiko dute. Saioa ELEBIDUNA izango da. Hala ipuin bi euskaraz eta beste biak gazteleraz eskainiko dituzte, betiere musikaz lagundurik.

Maitasunaren inguruko ipuinak dira guztiak, kontuan hartuz Mendebaldeko kulturaren ikuspuntua. Hala bada, lau maitasun mota desberdin bereizten dira: FILIA, EROS, LIBIDO eta AGAPE. Lau maitasun mota hauek nahastu egiten dira esperientzia autentikoak bizitzen diren aldiro, baina proportzio desberdinetan.

Hauexek dira maitasun mota desberdinak islatzeko aukeratutako ipuinak:

  • Clarissa Pínkola Estések idatzitako “Otsoekin korrika dabiltzan emakumeak” liburutik ateratako ipuina: FOKA-LARRU, ARIMA-NARRU. Hau euskaraz eskainiko da.
  • ANA MARIA MATUTEren LA RAMA SECA. Gazteleraz eskainiko da.
  • ARALARKO KONDAIRA ZAHARRA. Elezaharrean oinarritutako kondaira. VIII. mendearen hasieran gertatutakoa. Euskaraz eskainiko da.
  • Clarissa Pínkola Estések idatzitako “Otsoekin korrika dabiltzan emakumeak” liburutik ateratako ipuina: EMAKUME ESKELETOA. Gazteleraz eskainiko da.

 

Zapatuko ipuina: Uretako ipuinak

Eneritz Artetxeren hitzetan, ipuin kontaketa honetan umeek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertigarriak entzungo dituzte.

Hori bai, ipuin horiek guztiak uretatik datoz. Ura bere forma guztietan. Eta pertsonaia guztiek dute bere tokia uretako istorioetan: Lamiek, baleek, marrazoek, olagarroek, itsas gizonek, printzesek, txakurrek…

Hauek dira gure kontalariari plastikozko botila batetan heldu zitzaizkion istorioak

Uretako ipuinak.

Zapatuko ipuina: Bi animalia larri, tontolapiko bat eta poesia…

Oilasko luma txatxua / Portugalgo herri ipuina, Marisa Núñez-ek egokitua ; Helle Thomassen-en irudiak. — Pontevedra : Kalandraka, L.G. 2000

4 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa da.

Helburuak: Irakurketa sustatzea ahozko literatura erabiliz

Noiz: urtarrilak 27, 18:00. Non: Umeen liburutegian

Sarrera librea. Jarritako adina eta ordua errespetatzea eskatzen dugu. Behin saioa hasita ez zaio inori sartzen utziko.

Saioa entzuten geratzen diren gurasoek isiltasuna eta funtzioaren dinamika errespetatu beharko dituzte.

Saioak irauten duen bitartean ez da izango mailegu zerbitzurik, txiki txokorik ezta ordenadore zerbitzurikk ere.


Oihana Etxegibel Alberdik hiru ipuin kontatuko ditu saio honetan.

Zebra bat etxetik irtetzen da galtzak eta tiranteak jantzi gabe. Bapatean, haize burrunbilo batek marrak askatu eta mando zuri baten antzekoa bihurtzen da.

Oilasko erdi lumatu bat mendian zebilen eta, bat-batean, urre txanponez betetako zaku bat aurkitu zuen. Erregeari eramatea erabakitzen du, baian bidean zehar hainbat oztopo topatuko ditu.

Tontolapikori barre egiten zioten haurrek: “Tontolapiko, piko, piko, a zer mutiko barregarrizko”

“Bizarrurdinak”: Zapatuko ipuina

Genero bortizkeriaren kontrako ipuinak kontatuko dizkigu oraingoan Maite Frankok.

“Ipuinak jakinduriaz betetako zakuak dira. Bizar Urdin horren adibide argia da, izan ere aspaldiko ipuin honek urtetan azaldu die neskatoei genero bortizkeria zertan datzan. Istorio honi esker ikasi ohi dute ongi maite dituztenak eta gaizki maite dituztenak bereizten, erasoaldi batetik nola ihes egin eta baita sufritutakoarengatik nolabaiteko saria ere jaso dezaketela.

Jakinduria-zakuak diren neurrian, ipuinek iniziaziozko bidaia erakargarri baten eran irakasten digute hori guztia. Emozio bidaia honek tren batena dirudi. Eta argitik argira doa, tuneletako iluntasun kitzikagarria zeharkatuz. Horrela barneratzen gaitu jakin-minaren tunelean, susmoarenean, egiaztapenarenean, beldurrarenean eta baita adorearenean ere”.

Zapatuko ipuina: “Hankaz gora”

Deibiz Ameztu zapatu honetan dator ipuin kontalari saio batekin; 3 urtetik gorako umeak gonbidatzen ditugu une atsegin bat pasatzera Liburutegian.

Deibizen hamaiketakoaren unea goxoa da. Lantegitik atera eta infusio bat hartzen du egunero egunkaria irakurtzen duen bitartean. Hala ere, egunkarietako istorioak ez direla batere politak eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da.

Buru belarri jarriko da kontatzen ez diren istorioak asmatzeko asmoz; Berdintasun istorioak, elkartasun istorioak, dibertsitate istorioak… MUNDUA ALDATZEKO ISTORIOAK!

Zapatuko ipuina: Amona Joxepa

Herriko jaiak alaitzeko AMONA JOXEPA etorriko da. Gaurkoan hala ere arazo bat du, ez du zerbait topatzen. Halako batean liburu magikoa agertuko da. Orduan EGUN BEREZIA denez AMONA JOXEPA istorioa modu berezi batean kontako du… TXONTXONGILOen bitartez.

Bi azeritxoen istorioa kontako du, GORRIXKA eta BUZTANTXOren istorioa eta nola EHIZTARI gaizto batek tranpa bat jarri duen. BUZTANTXO tranpan erori eta GORRIXKA askatzen laguntzen du.

Istorio koloretxu eta dibertigarria HAURREN parte hartzea beharrezkoa delarik.

Patata Tropikalak egindako TXONTXONGILO eta ANTZERKIAren arteko fusioa, bertsolaritza, kritika eta batez ere umorea tartea dutelarik.