Etiketaren artxiboa: irakurketa gida

Itsaspeko bihotzak areto literarioa berriro Eibarren

Hiru alditan arrakasta izan duen Itsaspeko Bihotzak izeneko areto literarioa ekarriko dugu berriz Eibarrera martxoaren 7tik 14ra. Galtzagorri elkarteak eskainitako areto literario honek genero berdintasunaren gaia lantzen du, Euskal haur literaturaren bitartez.Aspalditik kezkatuta gaude gai honekin, umeentzako ipuinek oraindik ere biltzen dituzten estereotipoekin. Hala, hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu dute. Haur eta gazteentzak argitaraturiko lanen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituztenak hautatu dituzte saiorako.

Saioak Eibarko ikastetxeekin lotu dira eta herriko 4. mailako ikasleei zuzenduta daude. Hala ere, saio berezi bat eskainiko da 5-8 urteko haurrak dituzten familientzat martxoaren 12an 17:30tan. Izen-ematea liburutegian egin behar da .

Honekin lotuta gida hau prestatu dugu, liburu guztiak Eibarko liburutegian dituzue eskuragarri:

 

LGTBI Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainak 28, LGTBI Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna (Lesbianak, Gayak, Transexual-Trangeneroak, Bisexual eta Intersexualak) ospatzen da.

1969ko ekainaren 28an hain zuzen ere Stonewallen (New Yorken) gertatutako gatazken ondorioz hasi zen askapen gay eta lesbianoren mugimendua.

Harrosatun gay (ingelesez gay pride) kontzeptua erabiltzen da aldarrikatzeko pertsona bat ez dela bere orientazio sexuala, identitate sexuala edo sexuz lotsatu behar.

Liburutegian gai honi buruzko interesgune bat jarri dugu eta bertan jaso dugun liburu eta DVDen gida hau prestatu dugu.

 

Euskaraz idatzitako haur eta gazteentzako libururik gomendagarrienak

Kaleratu da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Haur Liburu mintegiaren ,  Haur eta Gazte literatura irakur gida 2016 gida.

Urte horretan euskaraz argitaratu diren haur eta gazteentzako ia fikziozko liburu guztiak irakurri eta baloratu ondoren, aukeraketa bat egin dute eta bertan liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak agertzen dira.

Eibarko liburutegian interesgunea sortu dugu bertan gomendatzen dituzten liburuekin, gerturatu zaitez eta aukeratu gustokoena!

Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna: irakur-gida

InteresguneaEkainaren 28an Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Egun honen zergaitia oso ondo azaldu du Eibarko Udaleko Berdintasun sailak:

XX. mendeko 60eko hamarkadan, ohikoak ziren polizia-sarekadak gay, lesbiana eta transgeneroen topaguneak tabernetan. 1969ko ekainaren 28an, errebolta bat egon zen New Yorkeko Greenwich auzoko Stone Wall Inn tabernan. Gertakari hark ekarri zuen gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen askapen-mugimenduaren sorrera.

Diotenez, protestak gertatu zirenean, “Over the rainbow” (Ortzadarraz haratago) abestia entzuten zen, eta, horregatik, ortzadarraren koloreek osatzen dute aniztasun eta askatasun sexuala irudikatzen duen bandera.

1985. urtean, Stone Wallen gertatutakoak sinbolu bihurtu ziren nazioarteko hitzaldi baten, non egun hura Gay Harrotasunaren Egun izendatzea erabaki baitzen (Harrotasuna, eta ez lotsa; gizarteak “agintzen” dien eta “sentitu behar duten” lotsa). Denborarekin, beste sexualitate anitz batzuekiko aitormena, ikusgaitasuna eta aldarrikapena ere gehituz joan dira: lesbianak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.
Liburutegian, interesgunea jarri dugu sarreran eta irakur-gida bat prestatu dugu. Hemen duzu gida honen edukia

0-8 urte bitarteko haurrentzako udako gida

udako gida

Hona hemen Galtzagorri elkarteak “Bularretik Mintzora” buletinan egiten digun irakurketa proposamena

Liburu ederrak, dibertigarriak, xarmaz eta edertasunez beteak aurkituko dituzue.

Liburu batzuk berri-berriak eta beste zenbait liburu oso ezagunak baina zuen haurrek 0 eta 8 urte bitarte badituzte, istorio hauek noizbait irakurri edota kontatzea gomendatzen dizuegu.

Liburu hauek zure eskura daude liburutegian

Uda ona pasa!

 

Istorioz betetako opariak|Regalos llenos de historias

¿Que no sabes qué regalar en Navidades? ¿Y por qué no un libro?. Aquí tienes una amplia selección que la Biblioteca ha preparado para ti. Regalos llenos de aventuras, de misterio, de amor, de humor…

Para leer a los/las más pequeños/as de la casa, para que los/las jóvenes disfruten con historias que provocan emociones, para que las personas adultas se sumerjan en historias al calor del hogar…

Todos están disponibles en la Biblioteca. Pero también los podrás encontrar en las librerías.

¡Pásalo bien en Navidad… leyendo!

Gabonetan zer oparitu ez dakizula zabiltza? Zergait ez liburu bat? Hemen duzu Liburutegiak zuretzat prestatutako aukera zabala. Abenturaz, misterioz, amodioz, umorez… betetako opariak.

Etxeko ume txikiei irakurtzeko, gazteek emozioak sortarazten dituzten istorioekin disfrutatzeko, helduek etxeko epeltasunean kontatzen diren istorioetan barneratzeko…

Guzti-guztiak Liburutegian eskuratu ahal dituzu. Baina liburudendetan ere topa ditzakezu.

Ondo pasa Gabonak… irakurtzen!