Etiketaren artxiboa: irakurketa sustatu

Juanjo Olasagarrerekin “harixa emoten”

Otsailaren 6an, arratsaldeko 7etan, “Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen beste saio bat izango dugu. Saioa Portaleko 1. pisuko 3. Batzartokian izango da.

Juanjo Olasagarre bertan egongo da Poz aldrebesa nobelari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Hemen uzten dugu Antxon Narbaizak egindako iruzkina.

IDAZLEA

Juanjo Olasagarre Arbizun jaio zen 1963an. Donostian psikologia-ikasketak euskaraz egin zituen lehenengo promozioko ikaslea izan zen. Lizentziatu zenez geroztik euskara eta hizkuntza irakastea ditu ogibide, bigarren hezkuntzan. Euskaltegi eta barnetegietan ere jardun zuen irakasle 1980ko hamarkadan.

Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, hala nola, Egin, Egunkaria, Berria eta Deia egunkarietan, edo Argia astekarian. 2005etik sarean argitaratzen den Volgako Batelariak literatura aldizkariko partaide da, gaurko literaturaren inguruko kritika eta artikuluak plazaratu izan ditu bertan.

“POZ ALDREBESA” ELEBERRIA

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika.

Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”.

Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila. Edozeinek  egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean.

Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.

 

Jose Inazio Basterretxearekin “harixa emoten”

Urtarrilaren 9an, arratsaldeko 7etan, hitzordua dute irakurzaleek Portalean.

Jose Inazio Basterretxea etorriko da Begoñaren itzalpean nobelari buruz berba egitera. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Hemen uzten dugu Antxon Narbaizak egindako iruzkina.

Sinopsia:

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegia zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez.

Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta.

Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondu du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

HARIXA EMOTEN, EUSKARAZKO IRAKURLE TALDEA

Azalpena eta helburuak: Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 7ra, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

Non eta noiz: Portalean, hilero. Urriaren 3an hasiko da. Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” liburua aztertuko da egun horretan. Idazleak parte hartuko du saioan.

Egutegia: Hilean behin, astearteetan. Ordutegia: 19:00 – 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Euskaraz

GAZTELERAZKO IRAKURKETA KLUBA

Aldez aurretik aukeratutako liburuez jarduteko saioak hilero. Saioak Peru Magdalenak koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Helburua:

  • Literaturan interesaturik dauden pertsonen harremana sustatu
  • Aukeratutako liburuei buruzko iruzkinak sustatu
  • Aukera eman irakurleei bere lan pertsonala iruzkinekin, balorazioekin, etab. aberasteko, bai propioak direnak, dinamizatzailearenak edo klubaren beste partaide batzuenak.
  • Dinamizatzaile eta klubaren beste kideen laguntzaz obraren irakurketa sakona egin, irakurtzerakoan askotan alde egiten gaituena bilatuz.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 15era, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

Non eta noiz: Liburutegian, hilero. Urriaren 10ean hasiko da, bi obra hauek komentatzeko: Chekhov, La dama del perrito eta Tolstoi, ¿Cuánta tierra necesita un hombre?

Egutegia: Hilean behin, astearteetan. Ordutegia: 19:00 – 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Gazteleraz

Liburuen poltsa: izen-ematea

IMG_0847[1]

Helburua:

Irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.

Norentzat: Bi talde egingo dira:

1, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak, amak edo aitak lagunduta.

2, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak, amak edo aitak lagunduta.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 2, azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 22, otsailak 19, martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7.

Nork emango du: Saroa Bikandi

Ordutegia:

Lehenengo taldea 18:00 – 19:00

Bigarren taldea: 19:00 – 20:00

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 22ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talde bakoitzean, zozketa egingo da.

Azalerako ipuina: izen-ematea

Azalerako ipuinak

Helburua:

Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

Norentzat: Urte bateko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 2, azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 22, otsailak 19, martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7.

Nork emango du: Saroa Bikandi

Ordutegia: 17:00 – 17:45

Jardueraren hizkuntza: euskara.

Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 22ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.

Paperezko hegoak: izen-ematea

Helburua:

Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. “Paperezko hegoak” izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.

Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.

Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu, eta gurasoen aurrean aurkezpen bat egin dezakegu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.

PAPEREZKO HEGOAK: liburuetako hitzetatik aireratu eta hegan egin!

Izen-ematea: Irailaren 1etik 22ra, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).

Dinamizatzailea: Peru Magdalena

Hartzaileak: LHko 3. mailatik 6. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara.

Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. Urriaren 17an hasiko da

Ordutegia: 17:00 – 18:00

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Euskaraz

Uda honetan, milaka abentura zure maletan

Umeak oporretan, eguraldi ona , tarteka behintzat, eta denbora. Urtean zehar hainbeste faltan botatzen dugun denbora. Maletak egin baino lehen gerturatu liburutegira eta zuen txikitxuendako ipuin politak aukeratu, abentura zoragarriak eramango dituzue . Liburutegiko maletan liburu batzuk aukeratu ditugu aukeraketan laguntzeko, etorri eta hustu gure maleta, abuztuan liburuak kanpoan nahi ditugu oporretan.

 

 

Nola kendu ume bati irakurtzeko gogoa di-da batean

La niña que odiaba los libros. Manjusha Pawagi ; ilustrado por Leanne Franson, Juventud, 2004

La niña que odiaba los libros. Manjusha Pawagi ; ilustrado por Leanne Franson, Juventud, 2004

Egun hauetan bibliotekaria den Edgardo Civalleroren idatzi bat iritsi da nire eskuetara. Bertan zortzi pauso aipatzen ditu ume batek irakurketa gorrotatzeko:

  1. Gorde itzazu liburuak bere eskuetatik urrin. Asko ukitzen baditu suntsitu ahal ditu, batez ere liburuki fin horiek edota irudi-album eder horiek.
  2. Ez iezaiozu irakur liburu bat baino gehiago astean. Bestela, irakurketaren mendeko bihur daiteke. Gainera, irudimena elikatzeko baditu telebista, bideo-jokoak edo mugagabea den unibertso digital hori.
  3. Ez irakurri inoiz ere ume baten aurrean. Bestela, eredutzat har zaitzake, baita imitatzeko gogoa izan ere. Eta agian irakurtzea plazerra dela pentsa dezake, bakarrik ikasteko beharrezkoa denean.
  4. Debeka itzazu irakurketa txar guztiak. Ez izan beldurrik ezta errukirik ere umeari interesa pizten dioten istoriotxoak, aldizkariak edo umore kutsua duen edozein liburu kanporatzeko: liburu onei garrantzia kenduko liekete.
  5. Egin umeari galderak sarri, irakurri duen guztia zuzen ulertu eta buruz ikasi duen egiaztatzeko.
  6. Umeak irakurtzen ikasten duen unetik bertatik utzi istorioak kontatzeari: bere kabuz irakur ditzake eta.
  7. Behartu egunean gutxienez hamar orrialde irakurtzera, eta bakarrik zuk aukeratutako liburuenak: ondo idatzitako liburuak, eduki serioak dituztenak eta balore onak erakusten dituztenak.
  8. Eta azkenik, derrigortu hasten dituen liburuak amaitzera… jateko guztia amaitu behar duen arrazoi berdinagatik: liburuak ez dituzten ume pobreak daudelako!

Aita, ama, irakasle!: hausnarketa serioa egin honi buruz eta ikusiko duzu nola lortzen duzun zure helburua.

Erreferentzia: “Bibliotecario. Un blog de Edgardo Civallero