Etiketaren artxiboa: kirmen uribe

Kirmen Uriberekin harixa emoten|Encuentro con Kirmen Uribe

[lang_eu]Datorren asteartean, urriak 8, Kirmen Uribe izango dugu Liburutegian Mussche nobelari buruz hitz egiteko.

Euskarazko irakurketa klubaren lehenengo saioa izango da hau.

Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraiaz presoaldian… Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina baita larritasuna ere. Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean.[/lang_eu]

[lang_es]El próximo martes, 8 de octubre, tendremos a Kirmen Uribe en la Biblioteca para hablarnos de su novela Mussche.

Será la primera sesión del club de lectura en euskera.

La traducción al castellano de la novela toma el título de Lo que mueve el mundo.

En mayo de 1937, tras el bombardeo de Gernika, miles de niños vascos partieron del puerto de Santurce rumbo al exilio. Entre ellos se encontraba Carmen, una niña de ocho años que fue acogida en la casa de un escritor en Gante, Bélgica. La vida del escritor, Robert Mussche, cambiará con la llegada de la niña y, poco a poco, los acontecimientos comenzarán a sucederse hasta desembocar en un desenlace imprevisto.[/lang_es]

[events label=001 age=all]

Idazlearekin harixa emoten: euskarazko irakurketa kluba|Idazlearekin harixa emoten: club de lectura en euskera

[lang_eu]Uda pasa ondoren, Liburutegiak programa hau berriro jarri nahi du martxan: Idazlearekin harixa emoten. Oraingoan, …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean izango da, Antxon Narbaizaren laguntzarekin.

Azalpena eta helburuak: Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Irakurketa klub baten funtzionamendua izango du.

Jarduera hauek egokiak dira, batez ere, liburu jakin baten gainean sakondu nahi duten irakurle taldeentzat. Liburuaren irakurketak sortu dizkien zalantzak, kezkak, hausnarketak, jakin-minak… idazlearekin partekatzeko abagunea izango dute; lehen eskutik jasoko dute irakurri duten lanaren atzean izkutatzen dena eta idazlearentzat ere parada ezin hobea izango da bere irakurleen interpretazioak, iritziak, sentipenak… bertatik bertara ezagutzeko. Taldearen konplizitatea, elkar ezagutza, garrantzitsua da, beraz.

Nork emango du: Euskal Idazleen Elkarteak eskeintzen duen programa bat da. Idazlea bera dator bere liburua komentatzera. Gainera oraingoan Antxon Narbaizak lagunduko digu liburuen mamia ateratzen.

Noiz: urriak 8, azaroak 5 eta abenduak 10. Datorren urtean maiatza arte jarraitzeko asmoa dugu ere. Ordua: 19:00 – 20:00, Liburutegian.

Materiala: Solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, komeni da aldez aurretik izena ematea Liburutegian.

Izen-ematea: saioa burutu baino hilabete eta erdi lehenago. Juan San Martin Liburutegian, telefonoz (943708437), e-mailez (biblioteca@eibar.net) edo hemen behean dagoen inprimakiaren bidez

Erabiliko den hizkuntza: Euskara

Doan

Partaide kopurua: Gehienez 30 pertsona. Pertsona gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da. Saio guztietarako izena emateko aukera emango da, hori bai, guztietara etortzeko konpromesua izan beharko da horretarako.

Programari hasiera emateko, Kirmen Uribe izango dugu gurekin, Mussche nobelaren gainean jarduteko.

Hurrengo saioen programazioa aurrerago jakinaraziko dugu.

Izena eman nahi baduzu, hona hemen bertan inprimakia:[/lang_eu][lang_es]Tras el verano, la Biblioteca quiere poner en marcha de nuevo este programa: Idazlearekin harixa emoten. Esta vez en colaboración con, …eta kitto! Euskara Elkartea y con la ayuda de Antxon Narbaiza.

Descripción y objetivos: En esta actividad, el autor o la autora dará la ocasión a las personas que han leído su libro de comentar las ideas que les hayan surgido, y de compartir sus experiencias y vivencias en una tertulia.

Dinamización: Es un programa que ofrece Euskal Idazleen Elkartea. Será el propio autor o autora quien comente el libro. Además en esta ocasión contaremos con la ayuda de Antxon Narbaiza para analizar la novela.

Cuándo: 8 de octubre, 5 de noviembre y 10 de diciembre. Tenemos intención de continuar el año que viene hasta mayo.Horario: 19:00 – 20:00, en la Biblioteca.

Material: La Biblioteca toma el compromiso de proporcionar el libro a cada participante de la tertulia. Para ello, conviene apuntarse con antelación en la Biblioteca..

Inscripción: a partir del lunes 9 de septiembre en la Biblioteca, por teléfono (943708437), por e-mail (biblioteca@eibar.net) o a través del formulario más abajo

Idioma: Euskera

Gratuito[/lang_es]